Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

81. zk., 2016ko maiatzaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Prestatu eta trebatzeko ikastaroak

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1804

276/2016 EBAZPENA, martxoaren 9koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena eta Osakidetzako zuzendari nagusiarena, Osakidetzako langileei eta Osakidetzari atxikitako Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko langileei deitzen diena 2016-2017 ikasturteko euskara ikastaroetara.

Horretarako kontuan hartu da azaroaren 24ko 10/1982 Legea, Euskararen Erabilpena Arauzkotzezkoa, eta garatzen duten dekretuak: Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioetan euskararen erabilera normaltzeko plangintza arautzeko den apirilaren 15eko 86/1997 Dekretua eta euskararen erabilera Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan normalizatzeko martxoaren 18ko 67/2003 Dekretua. Halaber, kontuan hartu dira Osakidetzan euskararen erabilera normalizatzeko 2. Plana (2013ko abenduaren 3an onartua) eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuak, hizkuntza-prestakuntzako eta normalizazioaren arloan sinatutako lankidetza hitzarmena.

Hori dela eta, hau

EBATZI DUGU:

Artikulu bakarra.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langileen 2016-2017ikasturterako 1, 2, eta 3 hizkuntza-eskakizunetarako ikastaro-deialdia onartzea, I., II.eta III. eranskinetan ezarritako oinarriekin bat etorrita.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko martxoaren 9a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MAITE IRURETAGOyENA IBARGUREN.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.

I. ERANSKINA
OINARRIAK

Lehenengoa.– Helburua.

Deialdi honen helburua da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langileen euskarazko hizkuntza-gaikuntzaneragitea eta bultzatzea.

Bigarrena.– Parte-hartzaileak.

Deialdi honetan parte har dezakete Osakidetzako langileek, lan-harremana edozein izanda ere, baldin eta deialdiaren ebazpenaren egunetik ikastaro mota bakoitzerako eskaerak egiteko epea bukatu arte zerbitzu aktiboan, senideak zaintzeko eszedentzian edo zerbitzu berezietan badaude.

Gainera, aldi baterako langileen eta ordezkoen kasuan, 2015eko martxoaren 3tik ebazpen hau EHAAn argitaratu arteko epean sei hilabetetik gora lan egin behar izan dute Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan eta ikastaroak iraun bitartean lanean egongo direla aurreikusi behar da.

Deialdi honetan eskaintzen den hizkuntza-prestakuntza IVAPek finantzatuko du horretarako duen aurrekontuaren bidez. Aurrekontua nahikoa ez balitz, IVAPek indarrean dagoen araudian aurreikusitako lehentasun irizpideak jarraituko ditu, hau da, 2005eko azaroaren 30eko Aginduaren 3. artikuluan ezarritako irizpideak jarraituko ditu.

Halaber, ordu-kreditua agortuta izateagatik IVAPek finantzatuko ez duen langileen hizkuntza-prestakuntza Osakidetzak finantzatuko du horretarako duen aurrekontuaren bidez. Aurrekontua nahikoa ez balitz, Osakidetzaren Giza Baliabideen Zuzendaritzaren 2015eko urtarrilaren 22ko1/2015Jarraibideetan ezarritako lehentasun irizpideak ezarriko dira. 1/2015Jarraibideak emandako ordu-kreditua agortuta izanda euskara ikasten jarraitu ahal izateko ohiz kanpoko laguntzari buruzkoak dira.

Lanorduetan euskarazko prestakuntza jasotzeko baimenak ematerakoan, zerbitzu-erakundeek Osakidetzan euskararen erabilera normalizatzeko 2. Planaren 3.3.4 puntuan ezarritako irizpideak aplikatuko dituzte, baita Giza Baliabideen Zuzendaritzak Jarraibideen bidez ezarriko dituen irizpideak ere.

Hirugarrena.– Eskabideak egiteko eta tramitatzeko epeak.

Eskabideak deialdian eskainitako modulu eta ordutegi bakarrerako izango dira.

Zerbitzu-erakunde bakoitzeko zuzendaritzaren ardura da, lanorduetako euskarazko ikastaroak eskatzen dituztenen artean aukeraketa egitea.

Zerbitzu-erakundeetako pertsonaleko zuzendaritzek jasotako eskaerak aztertu eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen jarraibideetan ezarritako aukeraketa irizpideen arabera onartuko edo ukatuko dituzte.

Eskabideak zerbitzu-erakundeen pertsonaleko zuzendaritzek kudeatuko dituzte Giza Baliabideen Zuzendaritzak horretarako ezarritako aplikazio informatikoaren bidez.

Onespena jaso duten lanorduetako eskarien ondorioz, ordezko langileak kontratatu beharra dagoenean, kontratatu beharreko langileen kopurua aurrekontua izatearen menpe egongo da.

3.1.– Eskabideak nola egin.

Interesatuek deialdi honetako eskabide elektronikoa bete beharko dute, horretarako ondorengo helbide elektronikoetara joz:

– www.osakidetza.eus (jarraitu beharreko bidea: Profesionalak > Euskara > Euskarazko prestakuntza >Euskalduntze ikastaroak > 1,2,3HE prestatzeko ikastaroak >2016-2017 ikasturtea: urritik otsailera> Izena emateko – Interneten bidez).

– www.osakidetza.euskadi.eus (jarraitu beharreko bidea: Profesionalak>Euskera> Ikastaroak, HEn deialdiak, Egiaztapena, Baliokidetza, Salbuespena eta Euskara Planak >Ikastaroak > 2016-2017 ikasturtea >Deialdiak>Lehenengo deialdia> Eskabideak).

Era berean, izena emateko eskabidea aurkeztu ahal izango da Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazioaren Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatua, 38.4 artikuluan ezarritako edozein modutan (III. Eranskina).

BAME den pertsonalak, eskabidea egiteko orduan, zein zentrotan ari den adierazi beharko du «oharrak» izeneko atalean.

3.2.– Lanorduetako ikastaroetarako eskabideak.

Eskabidea egiteko epea: 2016ko maiatzaren 4tik18ra bitartean,biak barne.

Onartutako eta ez onartutako eskaeren zerrendek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen Zuzendaritzan egon beharko dute 2016ko maiatzaren 31rako.

Giza Baliabideen Zuzendaritzak eskaeretan egokitzapenak egin ahal izango ditu eta behin betiko zerrenda bidaliko dio IVAPi 2016ko ekainaren 17rako.

Epe horretatik kanpo ez da eskaerarik ezta aldaketarik ere onartuko.

Zerbitzu-erakundeen zuzendaritzek interesatuei jakinaraziko diete idatzizko jakinarazpenaren bidez haien eskabidea baimendu duten ala ez. Onartu ez dutenean, arrazoia espresuki azaldu beharko diete interesatuei. Jakinarazpena 2016ko ekainaren 2rako egin beharko da beranduen ere. Halaber, zerbitzu-erakundeek zabalkunde handiena duen hedabideen bidez emango dute jakinaraztera onartuen eta ukatuen zerrenda (posta elektronikoa, intranet, iragarki-taula...).

Aukeratutako langileen behin betiko zerrendaren arabera osatuko dira ikastaroak eta taldeak.

3.3.–Lanorduz kanpoko ikastaroetarako eskabideak.

Eskabidea egiteko epea 2016ko maiatzaren 4tik ekainaren 8ra bitartekoa izango da, biak barne.

Onartutako eta ukatutako eskaerek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen Zuzendaritzan egon beharko dute 2016ko ekainaren 17rako.

Giza Baliabideen Zuzendaritzak onetsitako eskaeren berri eman beharko dio IVAPi 2016ko uztailaren 1erako. Epe horretatik kanpo ez da eskaerarik, ez aldaketarik onartuko.

3.3.1.– Onartuen eta ez onartuen zerrenda jakinaraztea.

Onartutako eskaerak IVAPera bidaltzeko epea igaro ondoren, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariak, ebazpen baten bidez, onartuen eta ez onartuen behin-behineko zerrenda argitaratuko du. Ez onartuen kasuan, ez onartzearen arrazoia adieraziko da. Adierazitako ebazpena Osakidetzaren web gunean jarriko da jendaurrean baita zerbitzu-erakundeetan zabalkunde handiena duen hedabideetan ere (posta elektronikoa, intranet, iragarki-taula...).

Onartuen eta ez onartuen behin-behineko zerrenda Osakidetzaren web gunean jendaurrean jarri eta, hurrengo egunetik hasita, interesatuek 10 egun naturaleko epea izango dute erreklamazioak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariari aurkezteko.

Erreklamazioak Osakidetzako edozein zerbitzu-erakundetako erregistroan aurkeztu ahal izango dira eta, halaber, azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 38.4 artikuluak dioen edozein eratan.

Erreklamazioak aurkezteko epea igaro ondoren, Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariaren ebazpen bidez ebatziko dira. Ebazpen horrek onartuen eta ez onartuen behin betiko zerrenda jasoko du; ez onartuen kasuan, ez onartzearen arrazoia adieraziko da. Aipatutako ebazpena Osakidetzaren web gunean jarriko da jendaurrean baita zerbitzu-erakundeetan zabalkunde handiena duen hedabideetan ere (posta elektronikoa, intranet, iragarki-taula...).

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Zuzendari Nagusiari hilabeteko epean, ebazpena jendaurrean jartzen den hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Laugarrena.– 2016-2017 ikasturterako ikastaro-deialdiak.

2016-2017 ikasturterako bi deialdi kaleratuko dira.

Honako hau2016-2017 ikasturteko 1, 2, eta 3 hizkuntza-eskakizunetarako ikastaro-deialdi nagusia da, ikasturte osoa arautzen duena. Deialdi honetan lanorduetan eta lanorduz kanpo egiteko ikastaroak eskaintzen dira.

Autoikaskuntzako ikastaroei dagokienez ere, hau izango da 2016-2017 ikasturterako deialdi bakarra.

4 hizkuntza-eskakizuna prestatzeko ikastaroa egin nahi duten Osakidetzako langileek IVAPen deialdian eman beharko dute izena. 2016-2017 ikasturteko deialdia maiatzean deituko du IVAPek. Deialdi hori 2016-2017 ikasturterako egingo den deialdi bakarra izango da.

Datorren urrian bigarren deialdia kaleratuko du Giza Baliabideen Zuzendaritzak, oraingo honen osagarria, eta 2016-2017 ikasturteko bigarren lauhilekorako eskaintza egingo du. Deialdia zerbitzu-erakundeetara garaiz bidaliko den barne-jarraibideen bidez egingo da.

Urriko deialdian otsailetik ekainera arteko eskaera egin ahal izango dute interesatuek, betiere baldintza hauen pean:

– Ikastaroa urrian hasi ez duten langileek, salbuespen oso berezirik ezean, ezingo dute bi orduko ikastarorik hasi otsailean, ez lanorduetan ez lanorduz kanpo. Urrian hasi ez direnek, beraz, bost orduko ikastaroa edo barnetegiko ikastaroa eskatu ahal izango dute otsailean.

– Urrian hasi diren ikasleek, aldiz, ikastaro trinkoa edo barnetegia nahiz modulu aldaketa eskatu ahal izango dute otsailean, hau da, ikastaro trinkotik 2 ordukora aldatzea, edo alderantziz.

– Autoikaskuntza ikastaroei dagokienez, urriko deialdian ezingo da autoikaskuntza ikastarorik hasi, bi orduko moduluarekin gertatzen den bezalaxe.

Bosgarrena.– Lanorduetako ikastaroen araubidea.

Giza Baliabideen Zuzendaritzak aldiro-aldiro arautuko ditu aukeratzeko irizpideak eta prozedurak, eta euskararen erabilera normalizatzeko prozesuaren araberako aldaketa eta egokitzapenak egingo ditu.

Lanorduetako ikastaroetarako aukeraketa-irizpideak Osakidetzako Giza Baliabideen Zuzendaritzaren jarraibideen bitartez ezarriko dira. Zerbitzu-erakunde bakoitzeko zuzendaritzaren ardura da, lanorduetako euskarazko ikastaroak eskatzen dituztenen artean aukeraketa egitea.

2015-2016 ikasturterako deialdia arautzen zuen 128/2015 Ebazpenaren 7.1 oinarriak ezartzen zuena betetzeko, 2015-2016 ikasturtean matrikula-orria itzuli ez edo jaso ez zuten langileei ez zaie onartuko 2016-2017 ikasturterako eskaerarik.

Seigarrena.– Lanorduetako ikastaroen antolaketa.

Deialdi honetan eskaintzen diren lanorduetako ikastaroak II. eranskinean daude jasota.

Ikastaroen hasiera eta amaiera egunak eta ordutegiak II. eranskinean zehaztutakoak dira. Halere, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ahalmena du egoki iritzitako egokitzapenak egiteko. Egokitzapen horiek aldez aurretik jakinarazi beharko dira.

Zerbitzu-erakundeetako zuzendaritzek barnetegira joateko edo ikastaro trinkoetan parte hartzeko emandako baimenak lauhilabeteko osorako dira. Lanorduetako bi ordukoikastaroetan parte hartzeko emandako baimenak ikasturte osorako izango dira, urritik ekainera.

6.1.– Mailaketa probak.

Langileren baten euskara ezagupena neurtu behar bada, IVAPek mailaketa proba egitera deituko du. IVAPek Osakidetzako Giza Baliabideen Zuzendaritzari jakinaraziko dio mailaketa proba nork egin behar duen, baita non eta noiz egin behar duen ere.

Ekaineko mailaketa proba egitera deitu arren langileren bat ez bada ezarritako egun eta orduan aurkezten, IVAPek bazter utziko du haren eskaera.

Salbuespenez, IVAPek aurkeztu ez den langileari bigarrenez deitzeko aukera aztertuko du, aurkeztu ez izana idatziz eta egokiro arrazoitzen badio IVAPi dagokion zerbitzu-erakundeak, beranduen ere, proba egunetik 2 egun balioduneko epean.

IVAPek bertan behera utziko du salbuespenezko dei honetara ere aurkeztuko ez den langilearen eskaera.

6.2.– Administrazioko taldeak antolatzea.

Mailaketa probak egin ondoren, administrazioko langileez osaturiko taldeak antolatuko ditu IVAPek hiru hiriburuetan. Taldeak osatzean, ikasle bakoitzari bere pertsonaleko zuzendaritzak baimendutako modulua gordeko dio IVAPek, ahal den neurrian.

Administrazio-taldeen ordutegia eta egutegia II. eranskinean daude zehaztuta.

Nolanahi ere, baliabideen erabilera egokia bermatzeko eta taldeen osaketak hala eskatzen badu, aldaketak egin ahal izango ditu IVAPek baimendutako eskaeren moduluetan, ordutegian nahiz ikasteko tokietan.

Administrazioko taldeen ordutegia eskatu arren talderik osatu ezin denean, IVAP saiatuko da ikasleak euskaltegi homologatu batean eskolatzen, eta hori ere ezinezko bada, IVAPek matrikula-orria emango die ikasleei, nahi duten euskaltegi homologatuan matrikula daitezen, betiere baimendutako moduluan.

Halaber, beste ordutegi edo herritan ikasi nahi duten ikasleei IVAPek matrikula-orria emango die, nahi duten euskaltegi homologatuan matrikula daitezen, betiere baimendutako moduluan.

Taldeak osatu eta euskaltegiak izendatuta daudenean, IVAPek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen Zuzendaritzari helaraziko dio administrazioko taldeetan eskolatuko diren langileen zerrenda, langile bakoitzak non eta noiz eskolatu behar duen zehaztuta.

6.3.– Administrazioko talderik ez duten langileak. Matrikula-orriak.

Administrazio talderik osatu ezin denean, IVAP saiatuko da langileak euskaltegietako gainerako taldeetan eskolatzen, eta hori ere ezinezkoa bada, IVAPek matrikula-orriak bidaliko ditu Giza Baliabideen Zuzendaritzara, honek langile bakoitzaren pertsonaleko zuzendaritzara helarazteko.

Matrikula-orriaren bitartez, edozein euskaltegi publiko edo pribatu homologatutan matrikulatu ahal izango da langilea, betiere onartu zaien moduluan.

Era berean, bestelako ordutegia edo herria eskatu duten langileei VAPek matrikula-orria emango die, nahi duten euskaltegi homologatuan matrikula daitezen, betiere onartu zaien moduluan.

Matrikulazioa gauzatzeko, ezinbestezkoa da langileak matrikula-orria euskaltegian entregatzea.

Matrikula-orriaren bidez eskolatzen den ikasleak euskaltegiaren egutegia eta ordutegia beteko ditu.

Langilea inon matrikulatzen ez bada, ahalik eta lasterren itzuli behar du matrikula-orria IVAPera. Matrikula-orria itzultzeko prozedura bederatzigarren oinarrian dago jasota.

6.4.– Matrikula-orria ordaintzea.

Langilearen matrikula-orria IVAPek ordainduko du, betiere ondorengo baldintza hauek betetzen badira:

1) Matrikula-orria garaiz entregatzea: matrikula-orria ikastaroa hasten denerako aurkeztu behar da euskaltegian. 2016ko urriaren 21a baino geroago entregatzen bada, IVAPek ez du matrikula ordainduko.

2) Gutxieneko iraupena: bost orduko eta barnetegi ikastaroek lauhileko iraupena izan behar dute, eta gutxienez 400 ordukoak izango dira. Ordu biko ikastaroak urrian hasi eta ekainean bukatuko dira eta gutxienez 165 ordukoak izango dira. Bilboko hiruhileko ikastaro trinkoak 300 ordukoak izango dira.

3) Homologazioa: matrikula-orriaren bidez egingo den ikastaroak HABEk homologatua izan behar du derrigorrez.

4) Matrikula-orrian bertan zehaztuta dagoen ikastaroa egiteko bakarrik erabili ahal izango da.

Baldintza horiek betetzen direla egiaztatu ondoren, langilearen matrikula onartu eta dagokion kostua ordainduko du IVAPek. Barnetegiko ikastaroen kasuan, barnetegiko ostatua eta mantenua ere bai. Aldiz, bestelako gastuak ez ditu IVAPek bere gain hartuko (joan-etorriak, materialak, etab.).

Aldiz, langileak egin duen matrikulak ez baditu aurreko baldintzak betetzen, IVAPek ez du ordainduko. Kasu horretan, IVAPek ukapenaren berri emango dio Osakidetzako Giza Baliabideen Zuzendaritzari.

Kontuan izan behar da langileak euskaltegian egin duen matrikula IVAPek onartzeak berekin dakarrela matrikula horri dagokion kostu osoa ordaintzea.

6.5.–Lanorduetako ikastaroen asistentzia.

Ondorio guztietarako, ikastegia lantokia da langilearentzat. Beraz, eskolaratze eta puntualtasun huts guztiak idatziz justifikatu behar dizkio lanean diharduen erakundeko zuzendaritzari, beste edozein laneratze-huts zuritu ohi den bezalaxe. Edonola ere, eskoletara garaiz ez heltzea justifikatu egin beharko da. Justifikatu gabeko puntualtasun hutsak sarritan gertatzeak ekar dezake ikaslea kanporatzea eta hurrengo ikastaroetan ez onartzea.

Euskara ikastaroetara joateko baimena zerbitzu-erakundeetako zuzendaritzen ardura izanik, era berean, beraien ardura da baimendutako epean langileen etenik gabeko eskolaratzea bermatzea.

Eskolarik ez dagoen egunetan, euskara ikastaroa lanorduetan egiten ari diren langileek beren lanpostuetara itzuli beharko dute ezinbestean.

Eskola-aldia nahitaez eten behar baldin bada, erabaki hori hartzen duen zerbitzu-erakundeko pertsonaleko zuzendaritzak aldez aurretik informatuko du Osakidetzako Giza Baliabideen Zuzendaritza.

Zerbitzu-erakundeko zuzendaritzak bermatuko du ikastaroetan parte hartuko duten langileek euren oporrak ikastaroko egutegiarekin egokitzen dituztela, ikastaroen aprobetxamenduak kalterik izan ez dezan.

Eskola-hutsegiteak ikastaroaren hasiera egunetik bertatik zenbatuko dira, nahiz eta ikaslea berandu hasi ikastaroan.

Zerbitzu-erakundeek eskura izango dute euren langileen asistentziari eta ebaluazioari buruzko informazioa. Datuok dagokion ebaluazioaren ondoren bidaliko ditu Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen Zuzendaritzara.

6.6.– Liberatutako pertsonala. Betebeharrak eta ordainsariak.

Deialdi honetako oinarrietan ezarritakoa ez betetzeak ekarriko du ikastaroetatik kanpo uztea. Orduan, Administrazioak bere esku izango du kanporatutako ikaslea hurrengo ikastaroetan ez onartzea.

Liberatuta dauden langileek, maila egokia lortuz gero, konpromisoa hartzen dute hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko deialdietara aurkezteko.

Barnetegietara edo ikastaro trinkoetara joateko liberatu diren langileek lansariaren% 100 kobratuko dute.

Euskarako ikastaroetara joateak ez du ekarriko zerbitzuarengatiko inolako kalte-ordainik jasotzeko eskubiderik.

Zazpigarrena.– Lanorduz kanpoko ikastaroak.

Ikastaro hauek 2016-2017 ikasturte osorako dira; beraz, bigarren lau hilekoan ez da ikasle berririk onartuko.

IVAPek lanorduz kanpoko ikastaroa egin behar duten ikasleentzako matrikula-orri bana bidaliko du Osakidetzako Giza Baliabideen Zuzendaritzara, ikasle bakoitzak betiere baimendutako moduluan matrikula egin dezan.

IVAPek matrikula-orri bakarra ordainduko die onarpena duten langileei.

Lanorduz kanpoko ikastaroetan ez da onartuko ikastaro mota aldatzea; beraz, langileak onartutako ikastarorako matrikula-orria jaso ondoren, ezin izango du aldatu.

Matrikulazioa matrikula-orriaren bidez egingo da. Matrikula-orria euskaltegian edo autoikaskuntzako zentroan entregatu behar da ikastaroa hasi baino lehen. IVAPek ez ditu bere gain hartuko 2016ko urriaren 21a baino geroago entregatuko diren matrikula-orriak.

Matrikula-orrian zehaztutako ikastaroa egiteko bakarrik erabili ahal izango da.

7.1.–Aurrez aurreko ikastaroak euskaltegian.

Izaera orokorrez, aurrez aurreko lanorduz kanpoko ikastaroetarako baimena bi/hiru orduko ikastaroak egiteko emango da.

Eskaintza honetatik kanpo geratzen dira barnetegiko ikastaroak.

Aurrez aurreko lanorduz kanpoko ikastaro trinkoa langile finkoek eta bitartekoek soilik eska dezakete eta eskaeran adierazi beharko dute. Behin-behineko langileek bi edo hiru orduko ikastaroa eska dezakete soilik.

Diru-baliabideen erabilera zentzuzkoa eta arrazoizkoa ziurtatu ahal izateko, IVAP saiatuko da lanorduz kanpoko ikastaro trinkoa egiteko baimena duten ikasleak administrazioko taldeetan eskolatzen. Taldeak osatu eta euskaltegiak izendatuta daudenean, IVAPek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen Zuzendaritzari helaraziko dio administrazioko taldeetan eskolatuko diren langileen zerrenda, langile bakoitzak non eta noiz eskolatu behar duen zehaztuta.

Ikastaro horiek egutegi eta ordutegi zehatza izango dute eta hiru hiriburuetan antolatuko dira. Langileak talde horien egutegira eta ordutegira moldatu behar du.

Administrazio talderik osatzen ez bada, IVAPek matrikula-orria emango die ikasleei, nahi duten euskaltegi homologatuan matrikulatzeko, betiere onartu zaien moduluan. IVAPek matrikula-orria bidaliko du Giza Baliabideen Zuzendaritzara, honek langile bakoitzaren pertsonaleko zuzendaritzara helarazteko.

Lanorduz kanpoko aurrez aurreko ikastaroak euskaltegi publiko edo pribatu homologatu batean egin beharko dira, eta baldintza hauek bete behar dituzte:

a) Gutxieneko iraupena: bost orduko ikastaroen kasuan, ikastaroek lau hilabeteko iraupena izan behar dute, etagutxienez 400 ordukoak izango dira. Ordu biko ikastaroak urrian hasi eta ekainean bukatuko dira. Ikastaro hauek gutxienez165 ordukoakizango dira. Bilboko hiru hilabetekoen kasuan 300 ordukoak onartuko dira.

b)HABEk homologatutako ikastaroak izan beharko dute, derrigorrez.

7.2.–Ordenagailu bidezko autoikaskuntza ikastaroak.

Autoikaskuntzarako eskaera guztietatik kopuru mugatua onartuko du IVAPek; alegia, Osakidetzak baimentzen dituen lanorduz kanpoko eskaera guztien % 15, gehienez ere. Hori dela eta, zerbitzu-erakundeek baimendutako lanorduz kanpoko ikastaro kopuruaren arabera, zerbitzu-erakunde bakoitzak izango duen autoikaskuntza ikastaroen baimen-kupoa zehaztuko du Giza Baliabideen Zuzendaritzak.

2015-2016 ikasturtean autoikaskuntzan jardun duten ikasleek ikasturtearen bukaeran gutxienez % 80ko asistentzia izan beharko dute autoikaskuntza ikastaroa eskatzeko.

Ikastaro honetan parte hartu ahal izateko langileek bete beharreko baldintzak, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen Zuzendaritzak osatuko ditu jarraibideetan.

Autoikaskuntzako ikastaroetan parte hartzeko baimena ematerakoan lehentasuna izango dute txandaka lan egiten duten langileek, ondorengo hurrenkeraren arabera: langile finkoek, bitartekoek eta behin-behinekoek.

2015-2016 ikasturteko deialdia arautu zuen 128/2015 Ebazpenaren 7.1 oinarriak ezartzen zuena betetzeko, ez da baimenduko 2015-2016 ikasturtean matrikula-orria itzuli ez edo jaso ez zuten langileen 2016-2017 ikasturterako eskaerarik.

Halaber, 128/2015 Ebazpenaren 6.3 oinarriak ezartzen zuena betetzeko, 2015-2016 ikasturteko ikastaroa hasi eta lehenengo hiru hilabetean eskola utzi dutenen autoikaskuntzarako eskaerak ezetsi egingo dira hurrengo deialdian.

Lanorduz kanpoko autoikaskuntzako ikastaroak euskaltegi publiko edo pribatu homologatu batean, edo autoikaskuntzako zentro homologatu batean egin ahal izango dira, eta baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Ikastaroak urrian hasi eta ekainean bukatuko dira.

b) HABEk homologatutako ikastaroak izan beharko dute ezinbestez.

c) Ikastaroek gutxienez 190 orduko iraupena izan behar dute.

e) Bi modalitate hauetako batean egin ahal izango dira:

– Internet erabilita: modalitate honen bidez, ordenagailuko bakarkako lana Internet bidez egin ahal izango da. Mintzamen-orduak, euskaltegian edo autoikaskuntzako zentroan hartuko dira.

– Euskaltegira edo autoikaskuntzako zentrora joanda: ikastaro osoa euskaltegian bertan edo autoikaskuntzako zentroan egin ahal izango da, bai ordenagailuko bakarkako lana baita mintzamen-orduak ere.

7.3.–Matrikula-orriak, matrikulatzea, ordainketa eta kostua.

Langileak egindako eskaera IVAPek aztertu eta, hala badagokio, onartu ondoren, Giza Baliabideen Zuzendaritzara bidaliko du matrikula-orria, eskatzailearen zerbitzu-erakundeari helaraz diezaion.

IVAPek matrikula orri bakar bana emango die eskaera onartu zaien langileei, matrikula-orri berezia hain zuzen, eta bertan jasoko da zein ikastaro egin daitekeen.

Ez da onartuko autoikaskuntzako matrikula-orriaren bitartez aurrez aurreko ikastaroetan matrikulatzerik, ezta alderantziz ere.

Lanorduz kanpoko ikastaroetan ez da onartuko ikastaro mota aldatzea; beraz, langileak baimendutako ikastarorako matrikula-orria jaso ondoren, ezin izango du aldatu.

Matrikula gauzatzeko, ezinbestekoa da matrikula-orria euskaltegian edo autoikaskuntza zentroan entregatzea. IVAPek ez du bere gain hartuko 2016ko urriaren 21a baino geroago entregatu diren matrikula-orririk.

Matrikula-orrian jasotako baldintzak betetzen direla egiaztatu ondoren, langilearen matrikula onartu eta dagokion kostua ordainduko du IVAPek. Aldiz, bestelako gastuak ez ditu IVAPek bere gain hartuko (joan-etorriak, materialak, etab.).

Matrikula-orriaren baldintzak bete ezean, IVAPek ez du matrikularik ordainduko, eta ukapenaren berri emango dio langileari Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen Zuzendaritzaren bitartez.

Matrikula-orria ordainagiri baten parekoa da, eta horregatik, ikastaroa egiteko baimendutako langileak konpromisoa hartzen du dagokion matrikula-orria jasotzeko eta, inon matrikulatzen ez bada, ahalik eta lasterren bere zerbitzu-erakundeko pertsonaleko zuzendaritzara itzultzeko, betiere 2016ko urriaren 21a baino lehen, zuzendaritzak Osakidetzako Giza Baliabideen Zuzendaritzari bidali eta honek IVAPi helarazteko.

Kontuan izan behar da langileak euskaltegian egin duen matrikula IVAPek onartzeak berekin dakarrela matrikula horri dagokion kostu osoa ordaintzea.

2016-2017 ikasturteko matrikula-orria jasotzen ez bada edo, inon matrikulatu ezean, itzultzen ez bada, langilearen eskabidea baztertua izango da hurrengo deialdian.

Zortzigarrena.– Asistentzia.

8.1.– Eskolan hastea.

Ikastaroa hasten den egunean bertan hasi beharko du langileak eskolan. Didaktika eta ikastaroen antolakuntza arrazoiak direla medio, IVAPek ez du 2016ko urriaren 21a baino beranduago hasterik eskolan.

Halaber, IVAPek bertan behera utziko ditu 2016ko urriaren 21erako eskolan hasi ez diren langileen eskaerak.

8.2.– Eskolan berandu hastea.

IVAPek arrazoi hauengatik soilik onartuko du eskolan berandu hastea: gaixotasun luzea edo larriagatik, erditzeagatik, adopzio edo harreragatik eta aitatasunagatik.

Nolanahi ere, beranduko eskolatzea bideratzeko, baldintza hauek bete beharko dira:

a) IVAPek aldez aurretik jakin behar du langilea ez dela eskolan garaiz hasiko aurreko arrazoiren bat dela medio. Horretarako, ikastaro hasieran, zerbitzu-erakundeetako zuzendaritzek egoera horretan dauden langileen zerrenda bidali behar dute Giza Baliabideen Zuzendaritzara, honek IVAPera helaraz dezan. Zerrendan NAN zenbakia eta izen-abizenak zehaztu behar dira.

b) Eskolan hasi ahal izateko eskaera egitea: langilea ezin da bere kabuz eskoletan hasi. Eskolan hasteko prest dagoenean, dagokion zerbitzu-erakundeko pertsonaleko zuzendariak eskolatzea eskatu beharko dio IVAPi idatziz. Eskaera hori Osakidetzako Giza Baliabideen Zuzendaritzaren bitartez egingo du dagokion zerbitzu-erakundeak.

c) Galdutako eskola-orduen gehienezko muga igaro gabe egotea: ikastaro osoaren eskola-orduen % 20 igaro aurretik hasi beharko du langileak eskolan.

Kasu horretan, IVAP saiatuko da eragindako beranduko eskolatze hauek bideratzen, horretarako dituen bitartekoen mugapean.

Ikastaro hasieran galdutako orduak zenbatu egingo dira hamargarren oinarrian ezarritako ordu-kredituaren kontsumorako.

8.3.– Ikastaroen asistentziak.

Zerbitzu-erakundeek eskura izango dute euren langileen asistentziari eta ebaluazioari buruzko informazioa. Datuok dagokion ebaluazioaren ondoren bidaliko ditu Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen Zuzendaritzara.

Autoikaskuntza ikastaroan dabiltzan ikasleen kasuan, asistentzia-datuak hiru hilez behin jasotzen dira. Ondorioz, ordu-kredituaren saldoa epealdi horien arabera eguneratuko zaie.

Bederatzigarrena.– Ikastaroari uko egitea.

Langileak ikastaroari uko egitea erabakitzen badu, bere zerbitzu-erakundeko pertsonaleko zuzendaritzari jakinarazi beharko dio eta honek Osakidetzako Giza Baliabideen Zuzendaritzari emango dio ukoaren berri. Giza Baliabideen Zuzendaritzak, bere aldetik, IVAPi jakinaraziko dio ukoa.

Lanorduetako ikastaroen kasuan, langileak ikastaroa hasteko hamabost egun baino gutxiago falta direnean liberazioari uko egiten badio, ezinbestean egin duela justifikatu beharko du, bestela, bai zerbitzu-erakundeko zuzendaritzak bai Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen Zuzendaritzak uko egite hori nahikotzat jo dezakete hurrengo deialdietan langilearen eskabidea ezesteko.

Era berean, langileak matrikula orria jaso badu, urriaren 21a baino lehenago itzuli egin beharko du dagokion jakinarazpenarekin batera. Agiri biak bere zerbitzu-erakundeko pertsonaleko zuzendaritzan aurkeztu beharko ditu.

Ukoa jakinarazteko, «Jakinarazpena: euskara ikastaroari ukoa» izeneko inprimakia erabili beharko da. Inprimakia zerbitzu-erakundeetako pertsonaleko zuzendaritzetan egongo da eskura, bai eta honako helbide elektroniko hauetan ere:

– www.osakidetza.eus (jarraitu beharreko bidea: Profesionalak > Euskara > Euskarazko prestakuntza >Euskalduntze ikastaroak > Zer egin behar da ikastaroaren baja eskatzeko? >«euskara ikastaroari ukoa.pdf»).

– www.osakidetza.euskadi.eus (jarraitu beharreko bidea: Profesionalak>Euskera> Ikastaroak, HEn deialdiak, Egiaztapena, Baliokidetza, Salbuespena eta Euskara Planak >Ikastaroak > 2016-2017 ikasturtea >Deialdiak>Lehenengo deialdia> Ikastaroa uztea/Ukoa).

Matrikula-orria ordainagiri baten parekoa da, eta horregatik, ikastaroa egiteko baimendutako langileak konpromisoa hartzen du dagokion matrikula-orria jasotzeko eta, inon matrikulatzen ez bada, dagokion jakinarazpenarekin batera ahalik eta lasterren bere zerbitzu-erakundeko pertsonaleko zuzendaritzara itzultzeko, betiere 2016ko urriaren 21a baino lehen, zuzendaritzak Osakidetzako Giza Baliabideen Zuzendaritzari bidali eta IVAPera helarazteko.

Matrikula-orria jasotzen ez bada edo, inon matrikulatu ezean, itzultzen ez bada, langilearen eskabidea baztertua izango da hurrengo deialdian.

Hamargarrena.–Eskolara joateari uztea.

Eskolan hasi ondoren ikastaroa behin betiko utziz gero, horren berri eman beharko dio langileak bere pertsonaleko zuzendaritzari eskola uztea gertatzen den une berean. Horretarako «Jakinarazpena: euskara ikastaroari joateari uztea» inprimakia bete eta dagokion pertsonaleko zuzendaritzan erregistratu beharko du. Pertsonaleko zuzendaritzak eskola uztea erregistratu bezain pronto (egun berean) IVAPi eskola uzte horri dagokion dokumentazioa bidaliko dio, IVAPek dagokienei horren berri eman diezaien.

Eskola uztea jakinarazteko inprimakia zerbitzu-erakundeetako pertsonaleko zuzendaritzetan egongo da eskura, bai eta Interneteko helbide hauetan ere:

– www.osakidetza.eus (jarraitu beharreko bidea: Profesionalak > Euskara > Euskarazko prestakuntza >Euskalduntze ikastaroak > Zer egin behar da ikastaroaren baja eskatzeko? >«eskola uztea jakinarazteko inprimakia.pdf»).

– www.osakidetza.euskadi.eus (jarraitu beharreko bidea: Profesionalak>Euskera> Ikastaroak, HEn deialdiak, Egiaztapena, Baliokidetza, Salbuespena eta Euskara Planak >Ikastaroak > 2016-2017 ikasturtea >Deialdiak>Lehenengo deialdia> Ikastaroa uztea/Ukoa).

Derrigorrezkoa izango da eskola uztea jakinaraztea. Eskola-uztearen data inprimakia langilearen zerbitzu-erakundearen erregistroan sartu den eguna izango da eta IVAPek egun hori hartuko du ordu-kredituaren kontaketa eteteko. Hau da, eskola-uztea jakinarazten ez bada, ikasleak jarraitu egingo du ordu-kredituaren orduak gastatzen.

Beraz, ordu-kredituaren ondorioetarako, oso garrantzitsua izango da inprimakia zerbitzu-erakundearen pertsonaleko zuzendaritzan lehenbailehen erregistratzea.

IVAPek Osakidetzako Giza Baliabideen Zuzendaritzari langileen eskola-uzteen berri emango dio.

Langileak autoikaskuntza ikastaroa behin betiko uzten badu, ikastaroaren ordu kopuru osoa kenduko zaio ordu-kredituari, eskola-uztea jakinarazi ala ez.

Kontuan izanda autoikaskuntza ikastaroak baimentzeko aukeraketa-irizpideak daudela eta zerbitzu-erakunde bakoitzak lanorduz kanpoko autoikaskuntza ikastaroetarako lizentzia-kupo jakina izango duela, 2016-2017 ikasturteko ikastaroa hasi eta lehenengo hiru hilabetean eskola uzten dutenen autoikaskuntzarako eskaerak ezetsi egingo dira hurrengo deialdian.

Hamaikagarrena.– Ordu-kreditua.

Deialdi honetara biltzen diren eskaera guztiek ordu-kredituaren sistema izango dute ezarrita, IVAP eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren arteko lankidetza hitzarmena arautzen duen 2005eko azaroaren 30eko Aginduari jarraiki.

Agindu horren seigarren artikuluari jarraiki, euskara ikastaroa lanorduetan hasi ahal izateko beharrezkoa izango da ordu-kredituaren saldoa aldekoa izatea ikasturte hasieran.

Ordu-kredituaren kontrolari begira, 2016-2017 ikasturtearen hasiera urria izango da eta hurrengo hiru deialdiak bilduko ditu:

a) 2016ko urrian eskolatzeko deialdia (maiatzean argitaratzen da).

b) 2017ko otsailean eskolatzeko deialdia (urrian argitaratzen da).

c) 2017ko udako ikastaroetarako deialdia (apirilean argitaratzen da).

Gauzak horrela, IVAPek ordu-kredituaren kontrola modu honetan aplikatuko du:

a) Urrian hasten diren ikasleei ikasturtea hasi aurretik aplikatuko zaie ordu-kredituaren kontrola eta saldo negatiboa dutenak ezin izango dira urrian hasi. Aldeko ordu-kreditua dutenak, aldiz, hasi ahal izango dira, eta ez zaie ordu-kredituaren kontrola aplikatuko ez otsaileko deialdian, ez udakoan. Ondorioz, ikasle horiek parte hartu ahal izango dute bai otsaileko deialdian bai udakoan (horretarako eskaera sasoiz aurkeztu badute, behintzat), nahiz eta ordurako ordu-kreditua negatiboa izan.

b) Otsailean hasten diren ikasleei otsaileko ikastaroa hasi baino lehen aplikatuko zaie ordu-kredituaren kontrola; eta saldo negatiboa dutenak ezin izango dira otsailean hasi. Aldeko ordu-kreditua dutenak, aldiz, hasi ahal izango dira, eta ez zaie ordu-kredituaren kontrola aplikatuko udako deialdian. Ondorioz, parte hartu ahal izango dute udako deialdian (horretarako eskaera sasoiz aurkeztu badute, behintzat), nahiz eta ordurako ordu-kreditua negatiboa izan.

c) Udan hasten diren ikasleei eskaera egin orduko aplikatuko zaie ordu-kredituaren kontrola; eta saldo negatiboa dutenak ezin izango dira udako ikastaroan hasi. Udako ikastaroa egin ahal izateko, aldeko saldoa izan beharko dute; bestela, IVAPek bazter utziko du eskaera.

Autoikaskuntza ikastaroan dabiltzan ikasleen kasuan, asistentzia-datuak hiru hilez behin jasotzen dira. Ondorioz, ordu-kredituaren saldoa epealdi horien arabera eguneratuko zaie.

Ordu-kreditua agortuta izateagatik IVAPek finantzatuko ez duen langileen hizkuntza-prestakuntza Osakidetzak finantzatuko du horretarako duen aurrekontuaren bidez. Aurrekontua nahikoa ez balitz, Osakidetzaren Giza Baliabideen Zuzendaritzaren 2015eko urtarrilaren 22ko 1/2015ezarritako lehentasun irizpideak ezarriko dira. Jarraibide horiek emandako ordu-kreditua agortuta izanda euskara ikasten jarraitu ahal izateko ohiz kanpoko laguntzari buruzkoa da.

Hamabigarrena.– Ikasleei buruzko datu pertsonalak.

Euskara ikastaroak kudeatu ahal izateko ezinbestekoa da ikasleei buruzko hainbat datu pertsonal jasotzea, tratatzea, fitxategi batean biltzea eta datu pertsonal horiek bidezko denean dagokion enteei lagatzea.

IVAPek lanorduetan nahiz lanorduz kanpo euskara ikasten ari diren langileen eskabideei, asistentziari eta ebaluazioari buruz egokiak, bidezkoak eta ez-gehiegizkoak diren datu pertsonalak jaso, kudeatu eta fitxategian bilduko ditu eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren esku utziko ditu.

Interesatuak baimena emango dio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuari ikasturtean izandako asistentzia eta euskara-mailari buruzko datuak HABEri eskatzeko.

Era berean, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuak zerbitzu-erakundeen eskura jarriko ditu ikasleen aprobetxamenduari buruzko txostenak.

Ebazpen honen ondorioz jasoko diren datu pertsonalen kudeaketa arau hauek xedatutakoaren arabera egingo dira: Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa, bai eta datu pertsonalak gordetzen dituzten fitxategi automatizatuen segurtasun-neurrien Araudiak ere (ekainaren 11ko 994/1999 Errege-dekretuaren bidez onartutakoa).

Deialdi honetara biltzen diren pertsonek onartu egiten dute ebazpenaren helburua betetzeko jasoko diren egokiak, bidezkoak eta ez-gehiegizkoak diren datu pertsonalen tratamendua. Era berean, onartu egiten dute IVAPek datuak jasotzea eta tratatzea, eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuari jakinaraztea euren asistentziari eta ebaluazioari buruzko informazioa. Hori guztia ebaluazio-txostena egiteko; txosten horrek bere baitan hartuko ditu gutxieneko helburuen eta lehentasunen betetze maila, hizkuntzaren aldetik gaitzeko prozesuak, eta hizkuntz eskakizunen egiaztatze gradua (67/2003 DEKRETUA, martxoaren 18koa, euskararen erabilera Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan normalizatzeko, 1.3. artikulua). Onartu egiten dute, era berean, datu-lagapenak egitea Kultura Saileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzari, normalkuntza planaren betetze maila ebaluatzeko txostenak egin ditzan, (Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuaren 6. art.ikulua. Era berean, onartu egiten dute datuok Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzeko Erakundeari-HABEri lagatzea (Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuaren seigarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera).

Hori dela eta, onartu egiten dute euren zerbitzu-erakundeari jakinaraztea, euren asistentziari eta ebaluazioari buruzko datuak, bai euren aprobetxamenduari buruzko txostenak ere.

Ikasleei buruzko datu pertsonalak Datuak Babesteko Espainiako Agentzia izenekoan erregistratutako IVAPen «Funtzionarioak euskalduntzea» eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren «Registro del personal de Osakidetza-Servicio vasco de salud» izeneko fitxategietan egongo dira. Ikasleek Fitxategietako datuetara sartzeko, datuok aldatu eta deuseztatzeko eskubidea erabili nahi izanez gero. Horretarako, «Funtzionarioak euskalduntzea» izeneko fitxategiaren kasuan, IVAPeko Idazkaritza Nagusira jo dezakete: Donostia-San Sebastián kalea, 1; 01010 Vitoria-Gasteiz. «Registro del personal de Osakidetza-Servicio vasco de salud» izeneko fitxategiaren kasuan Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen Zuzendaritzara jo dezakete: Araba kalea 45, 01006, Vitoria-Gasteiz.

II. ERANSKINA
LANORDUETAKO IKASTAROEN ESKAINTZA

1.– Barnetegiko ikastaroak.

Barnetegiko ikastaroak Zornotzako barnetegian eta Lazkaoko Maizpide euskaltegian egin ahal izango dira.

Barnetegiko ikastaroak euskaltegien egutegiari eta ordutegiari egokituko zaie.

IVAPek bere gain hartuko ditu matrikula eta egonaldiaren gastuak.

2.– Bost orduko ikastaroak.

Euskalduntzeko nahiz alfabetatzeko ikastaroak dira. Modulu honek egun osoko lan-liberazioa eskatzen du, eskola orduei ikasleak lan pertsonalerako behar duen denbora gehitu beharra dagoelako.

IVAPek bere gain hartuko ditu matrikula gastuak.

Ikastaroek beti ere lauhileko iraupena dute eta lehenengo lauhilekoaren iraupena ondorengoa izango da: 2016ko urriaren 3tik 2017ko otsailaren 10era (hiru ebaluazio egingo dira euskalduntzean).

Modulu honek, betiere, lauhileko iraupena du. Otsailetik aurrera modulu honetan aritzeko, martxoko deialdian izena eman dutenek ere, urriko deialdian izena eman behar dute.

2016ko abenduaren 26tik 2017ko urtarrilaren 1a artekoak, biak barne, Gabonetako oporraldia izango da, eta beraz, ez dira eskola egunak izango.

3.– Bi orduko ikastaroak.

Administrazioko taldeetako ikastaroen ordutegia 08:00etatik 10:00etara izango da Bilbon, Donostian eta Vitoria-Gasteizen.

Ordutegi hori eskatu arren talderik osatu ezin denean, IVAPek matrikula-orria emango die ikasleei, nahi duten euskaltegi homologatuan matrikulatzeko, betiere eskatu eta baimendutako moduluan.

Arratsaldeetarako IVAPek ez du administrazio talderik osatuko eta, ondorioz, arratsaldez eskolak hartu nahi dituzten ikasleei matrikula-orria emango zaie, nahi duten euskaltegi homologatuan matrikulatzeko, betiere onartu zaien moduluan.

Modulu honek ikasturte osorako iraupena du; beraz, bigarren lauhilekoan ez da ikasle berririk onartuko.

IVAPeko taldeen egutegia: 2016ko urriaren 3tik 2017ko ekainaren 2ra bitartean.

Modulu honetan ebaluazio bi egingo dira.

Gabonetako oporraldian ez da eskolarik izango 2016ko abenduaren 26tik 2017ko urtarrilaren 6ra, biak barne.

Era berean, ez da eskolarik izango Aste Santuko oporraldian, 2017ko apirilaren 10etik 21era, biak barne.

Laugarren urratsetik gorako taldeek astebeteko ikastaro trinkoa (egunean 5 ordu) burutu ahalko dute, horretarako dauden baliabideen arabera. Erakunde bakoitzak ikastaro trinkoan arituko den langilearen behin-behineko ordezkapena egin beharko dela kontuan hartu behar izan du, baita ordezkapena egingo duen langileak lanpostuak eskatutako euskara maila ere izan behar duela.

Astebeteko ikastaroaren datak gerturatu ahala IVAPek Giza Baliabideen Zuzendaritzari bidaliko dio eragindako langileen zerrenda, zerbitzuko beharrizanak aurreikusita, ikastaroa egin ahal izan dezan. Langileren batek joaterik ez badauka ezin joana aldez aurretik idatziz adierazi beharko du.

Ikastaroaren egutegi zehatza ikastaroa hasi baino lehenago banatuko da eta izan daitekeen edozein aldaketa garaiz jakinaraziko da.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala