Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

81. zk., 2016ko maiatzaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

KONSTITUZIO AUZITEGIA
1801

EDIKTUA, konstituzio-kontrakotasuneko 1643/2016 errekurtsotik eratorritakoa. Euskal Autonomia Erkidegoko Etxebizitzaren ekainaren 18ko 3/2015 Legearen artikulu batzuen aurka jarri da errekurtso hori.

Konstituzio-kontrakotasuneko 1643/2016 errekurtsoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Etxebizitzaren ekainaren 18ko 3/2015 Legearen hauen aurkakoa: 3. artikulua (t eta x letrak); 4. artikulua (1 eta 2.b) zenbakiak; 6. artikulua (1. zenbakia); 9. artikulua (4. zenbakia); 56. artikulua (1., 2. eta 3. zenbakiak); 59. artikulua; 63. artikulua (2. zenbakiko a, b, c, de, f, g eta h letrak); 64. artikulua; 72. artikulua (1 eta 3.c zenbakiak); 74. eta 75. artikuluak; 83. artikulua (d letra); 84. artikulua (d letra), eta lehen xedapen gehigarriaren 3. zenbakia.

Konstituzio Auzitegiko Osoko Bilkurak, apirilaren 12ko probidentziaren bidez, erabaki du izapideak egiteko onartzea konstituzio-kontrakotasuneko 1643/2016 errekurtsoa, zeina sustatua izan den jarduneko gobernuko presidenteak Euskal Autonomia Erkidegoko Etxebizitzaren ekainaren 18ko 3/2015 Legearen hauen aurka: 3. artikulua (t eta x letrak); 4. artikulua (1 eta 2.b) zenbakiak; 6. artikulua (1. zenbakia); 9. artikulua (4. zenbakia); 56. artikulua (1., 2. eta 3. zenbakiak); 59. artikulua; 63. artikulua (2. zenbakiko a, b, c, de, f, g eta h letrak); 64. artikulua; 72. artikulua (1 eta 3.c zenbakiak); 74. eta 75. artikuluak; 83. artikulua (d letra); 84. artikulua (d letra), eta lehen xedapen gehigarriaren 3. zenbakia. Jarduneko gobernuko presidenteak Konstituzioaren 161.2 artikulura jo duela adierazten da, eta ondorioz, etenda geratzen dira inpugnatutako xedapenen indarraldia eta aplikazioa, prozesuko parteei dagokienez errekurtsoa aurkeztu zen egunetik –2016ko martxoaren 28tik–, eta hirugarrenei dagokienez, ediktu hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.

Madril, 2016ko apirilaren 12a.

Konstituzio Auzitegiko Osoko Bilkurako justizia-idazkaria,

HERMINIA PALENCIA GUERRA.


Azterketa dokumentala