Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

81. zk., 2016ko maiatzaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
1798

20/2016 EBAZPENA, apirilaren 11koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Zadorraren sistemako Urtegiak Kontserbazio Bereziko Eremuaren Jarraibideak eta Kudeaketa Neurriak argitaratzea xedatzen duena.

1/2014 Legegintzako Dekretuaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Kontserbatzeko Legearen Testu Bategina onartu zen. Dekretu horretako 22.5 artikuluan ezartzen denez, kontserbazio bereziko eremuak (KBE) eta hegaztientzako babes bereziko eremuak (HBBE) deklaratzeko dekretuek aintzat hartu behar dituzte Eusko Jaurlaritzak halako eremuak kontserbatzeko onartutako arauak. Eusko Jaurlaritzak, halaber, aginduko du eranskin gisa argitaratzeko eremuok kudeatzeko jarraibideak, lurralde historikoetako foru-organoek onartutakoak.

Ildo horretatik, Zadorraren sistemako urtegiak kontserbazio bereziko eremu izendatu zuen Eusko Jaurlaritzak, ekainaren 30eko 120/2015 Dekretuaren bitartez. Dekretu horretako 3.3 artikuluan eta azken xedapenetatik lehenengoan xedatzen denez, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren eskumena da argitara ematea, dekretuaren eranskin gisa, Arabako eta Bizkaiko Foru Aldundiek onartutako kudeaketa-jarraibideak eta -neurriak.

Horrenbestez, aintzat hartuta Arabako eta Bizkaiko Foru Aldundiek Diputatuen Kontseiluetan martxoaren 1eko Erabakien bidez onartu zituela Zadorraren sistemako Urtegiak Kontserbazio Bereziko Eremuaren Jarraibideak eta Kudeaketa Neurriak biltzen dituen dokumentua eranstea, eta argitara ematea Eusko Jaurlaritzaren ekainaren 30eko 120/2015 Dekretuaren eranskin gisa,

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, ekainaren 30eko 120/2015 Dekretuaren III. eranskin gisa, 2016ko martxoaren 1ean Arabako eta Bizkaiko Foru Aldundien Diputatuen Kontseiluetan onartutako Zadorraren sistemako Urtegiak Kontserbazio Bereziko Eremuaren Jarraibideak eta Kudeaketa Neurriak.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko apirilaren 11.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

SANTIAGO LARRAZABAL BASAÑEZ.

ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN APIRILAREN 11KO 20/2016 EBAZPENARENA
III. ERANSKINA, MAIATZAREN 19KO 74/2015 DEKRETUARENA
ZADORRAREN SISTEMAKO URTEGIAK KONTSERBAZIO BEREZIKO EREMUAREN JARRAIBIDEAK ETA KUDEAKETA NEURRIAK, ARABAKO ETA BIZKAIKO FORU ALDUNDIEN DIPUTATUEN KONTSEILUEK 2016KO MARTXOAREN 1EAN ONARTUAK
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala