Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

80. zk., 2016ko apirilaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
1794

IRAGARKIA, ibilgailu batzuk dauden lekutik kentzeko errekerimenduak jakinarazteko dena.

Aipatutako errekerimenduak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan –Sektore Publikoa arrazionalizatzeari eta Administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatutakoan– xedatutakoa betetzeko.

Hori guztia argitara ematen da, interesdunek norbanako jakinarazpentzat har dezaten, eta ondokoaz ohartarazten zaie:

Lehenengoa.– Beheran zerrendatzen diren ibilgailuak ibilgetu edo errepidetik kendu zirenetik bi hilabete pasa direla, alegaziorik aurkeztu gabe. Ondorioz, hilabeteko epean ibilgailuak dauden lekutik kendu beharko dira, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Bigarrena.– Trafiko eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 105.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz (urriaren 30eko 6/2015 Legegintzako Errege Dekretua), ibilgailua jaso aurretik, kendu eta edukitzeagatik gastuak ordaintzeko eskatu ahal izango direla jakinarazten da.

Hirugarrena.– Trafiko eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 106 artikuluan xedatutakoaren arabera, emandako epearen barruan ibilgailuak jaso ezean, ibilgailuen tratamenduan aritzeko baimena duen zentro batera bidaliko dira.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia, 2016ko martxoaren 15a.

Gipuzkoako Trafiko Lurralde arduraduna,

XABIER AUZMENDI DOYHARZABAL.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala