Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

80. zk., 2016ko apirilaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1793

EDIKTUA, 2016ko apirilaren 6koa, Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendariarena, honako dekretu honetan aurreikusitako diru-laguntzei buruzko ebazpenen aldaketak jakinarazten dituena: 177/2010 Dekretua, ekainaren 29koa, familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzkoa.

Aipatutako ebazpenak jakinaraztea lortu ez denez, ediktu hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 59.5 artikuluan –Sektore Publikoa arrazionalizatzeari eta Administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatutako horretan– xedatutakoa betetzeko.

Horretarako, interesdunei jakinarazten zaie zerrendatzen diren espedienteetan emandako ebazpenen testu osoa Eusko Jaurlaritzako Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako Zuzendaritzan eskura ditzaketela (Donostia kalea, 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

Aipatutako ebazpenek ez dute administrazio-bidea amaitzen; beraz, haien aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Politiketako sailburuordeari, hilabeteko epean, ediktu hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko apirilaren 6a.

Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendaria,

JOSÉ JAVIER MIGUEL DE LA HUERTA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala