Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

80. zk., 2016ko apirilaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
1789

IRAGARKIA, Funtzio Publikoaren zuzendariaren 2016ko otsailaren 26ko Ebazpenari buruzkoa, zeinaren bidez ebazten baita 617/2015 zenbakiko prozedura arrunteko Administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio-espedientea Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salara igortzea eta prozeduran judizialean interesa duten pertsonak epatzea, sala horretan ager daitezen.

José Luis De La Hoz Gonzalezek, Javier Iñiguez de Gordoak, Bonifacio Gil Perezek, Ricardo Heras Martinek, José Manuel Teijiz Vergarak eta Matilde Frechilla Ibañez de Garayok Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu zuten (617/2015 zenbakiko prozedura arrunta), idazpuruan aipatua, Herri Administrazio eta Justizia Sailarena den eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onartzen dituen dekretua aldatzeko den irailaren 8ko 166/2015 Dekretuaren aurka. Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salak prozedura horri buruzko administrazio-espedientea bidaltzeko eskatu ondoren, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatu egiten dira, prozeduran ager daitezen, bederatzi eguneko epean, ebazpen hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitara eman eta hurrengo egunetik aurrera, nahi izanez gero euren interesak defenditzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko otsailaren 26a.

Funtzio Publikoko zuzendaria,

JUAN M.ª BARASORDA GOICOECHEA.


Azterketa dokumentala