Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

80. zk., 2016ko apirilaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
1787

IRAGARKIA, prozedura irekia, UPV/EHUko ikastegi eta lokaletarako inprimategiko materialaren hornikuntzarako oinarrizko hitzarmena egitea enpresa batekin edo gehiagorekin. (8/16 PI).

1.– Kontratua eskaintzen duena.

a) Erakundea: Euskal Herriko Unibertsitatea. Leioako Campusa.Telefonoa: 94 601 20 01.

b) Espedientea bideratuko duen atala: Kontratazio eta Erosketetako Zerbitzua.

2.– Kontratuaren gaia.

a) Deskribapena: goian adierazitakoa.

b) Zenbat halako: ez.

c) Loteak eta kopurua: bai, hiru lote.

d) Emateko lekua: ikusi preskripzio teknikoak.

e) Emateko epea: karatulako 5 puntua.

3.– Tramitazioa, prozedura eta era.

a) Tramitazioa: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: zenbait balorazio-irizpideren araberako esleipena. Prezio (82,5 Puntu). Ingurumen-hobekuntzak (17,5 puntu).

4.– Lehiaketarako oinarrizko aurrekontua: karatulako 3. Puntua.

5.– Behin-behineko bermea: ez.

6.– Dokumentuak eta argibideak.

a) Helbidea: ikusi 1-a eta 1-b puntuak.

b) Noiz arte eskuratu ahal diren: 2016ko maiatzaren 6ra arte.

7.– Lehiatzaileak bete beharreko baldintzak: ikusi administrazio baldintza zehatzen orria eta karatula.

8.– Eskaintzak aurkezteko.

a) Azken eguna: 2016ko maiatzaren 16ra arte.

b) Dokumentazioa: ikusi administrazio baldintza zehatzen plegua eta karatula.

c) Lekua: EHUko Erregistro Orokorra (Errektoregoa, Leioako Campusa, Sarriena auzoa z/g - 48940), Gipuzkoako Campuseko Erregistroa (Ignacio M.ª Barriola Eraikina, Elhuyar plaza – 20018 Donostia), eta Arabako Campuseko Erregistroa (Izardui komandantea 2 – 01005 Gasteiz). Ordutegi honetan: astelehenetik ostegunera 9:00etatik 13:00era eta 15:00etatik 16:30era, eta ostiraletan, Gabonetako txandetan, Aste Santuan eta udako lanaldi jarraituan.

Lehiatzaileek eskaintzak postaz bidaltzen badituzte adierazitako epearen barruan, posta-bulegoan dataren zigilua jartzeko eskatu beharko dute eta mezu elektroniko bat bidali karatulako 28.5 puntuan adierazitako helbidera, eskaintza bidali dutela jakinarazteko. Baldintza bi horiek betetzen ez badira, edo eskaintza bidali egin dela jakinarazteko mezua eskaintzak jasotzeko epea amaitutakoan jasotzen bada, eskaintza ez da onartuko. Nolanahi ere, epea amaitu eta hamar egunera proposamena jaso ez bada, ez da inolaz ere onartuko.

d) Eskaintzari eusteko ezinbesteko epea: bi hilekoa, eskaintzak zabaltzen direnetik hasita.

e) Aldaketan onarpena: ez da halakorik jarri.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Erakundea eta lekua: ikusi 1-a puntua.

b) Eguna: 2016ko maiatzaren 23a.

c) Ordua: 11:00ak.

10.– Iragarkiaren gastuak: enpresa esleipendunaren kontura.

11.– Interneteko helbidea:

www.contratacion.ehu.eus

Leioa, 2016ko apirilaren 13a.

UPV/EHUko 2013ko urtarrilaren 30eko Ebazpenaz egindako eskuordetzeaz sinatua.

Gerentea,

LORE BILBAO ARTETXE.


Azterketa dokumentala