Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

80. zk., 2016ko apirilaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
1786

IRAGARKIA, Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kirol Zuzendaritzaren Hobekuntza Teknikorako Zentroa eta beste administrazio-zerbitzu batzuk kokatzen diren eraikineko garbiketa-zerbitzua egiteko prozedura irekiz kontratatzeari buruzkoa (Espedientea: K-15/2016).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila.

b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen Zuzendaritza.

c) Espediente zenbakia: K-15/2016.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: iragarki honen idazpuruan adierazitakoa, baldintza teknikoen pleguan ezarritakoaren arabera.

b) Loteak: ez dago.

c) Gauzatzeko tokia: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Gauzatzeko epea: administrazio-klausula zehatzen agirian adierazitakoaren arabera.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era.

a) Izapideak: arruntak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleipen-era: balorazioa egiteko hainbat irizpide daude.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Kontratu osoaren gehienezko aurrekontua, 192.122 eurokoa da, BEZa barne, karatulan xehatutako moduan.

5.– Bermeak.

Behin-behineko bermea: ez dago.

Behin betiko bermea: kontratuaren esleipen-zenbatekoaren % 5, BEZik gabe.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Gazteria eta Kirol Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1. Lakua «O» eraikina, 3. solairua.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 95 07.

e) Web orria: www.contratacion.info

f) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: eskaintzak aurkezteko epea amaitu aurreko eguna.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: ez da eskatzen.

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa edo profesionala: administrazio-klausula zehatzen agiriaren dagokion atalean adierazitakoaren arabera.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2016ko maiatzaren 16a, 12:00ak arte.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: hiru gutun-azal aurkeztuko dira («A», «B» eta «C»), berariazko klausula administratiboen pleguan adierazitako edukiarekin.

c) Aurkezteko lekua:

1) Entitatea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Erregistroa.

2) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, 2. solairua.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea: bi hilabete, eskaintza ekonomikoak irekitzen direnetik.

e) Aldaerak: ez da onartzen aldaera edo bestelako aukerarik.

9.– Eskaintzak irekitzea.

1) Eskaintza teknikoen gutun-azalak irekitzea: balio-judizioen bidez aplikatzekoak diren irizpideak:

a) Entitatea: Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, 2. solairua.

c) Herria: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Eguna: 2016ko maiatzaren 25a.

e) Ordua: 12:00etan.

2) Eskaintza ekonomikoen gutun-azalak irekitzea: automatikoki baloratzen diren irizpideak, formulak aplikatuz:

a) Entitatea: Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, 2. solairua.

c) Herria: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Eguna: 2016ko maiatzaren 31.

e) Ordua: 12:00etan.

10.– Bestelako argibideak.

Eskaintzak baloratzeko irizpideak honako hauek izango dira, berariazko klausula administratiboen pleguko karatulan adierazitakoaren arabera:

a) Automatikoki baloratzen diren irizpideak:

Ponderazioa: 90 puntu.

b) Balio-judizioen bidez aplikatzekoak diren irizpideak:

Ponderazioa: 10 puntu.

11.– Iragarki-gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

12.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: www.contratacion.info

Vitoria-Gasteiz, 2016ko apirilaren 13a.

Kudeaketa Ekonomikoaren zuzendaria,

AMAIA JAUREGIBERRI GOENAGA.


Azterketa dokumentala