Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

80. zk., 2016ko apirilaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1785

IRAGARKIA, «2016-2017ko eraikuntzaren eta etxebizitzaren arloko estatistikaren eta higiezinen eskaintzari buruzko inkestaren landa-lana egitea» xede duen administrazio-kontratua formalizatzeko dena (Espedientea: A-027/DEPS2015).

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza, Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila. Zerbitzu zuzendaria.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia. Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Zerbitzu Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: A-027/DEPS2015.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Xedearen deskribapena: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Gauzatzeko epea: kontratua formalizatzen den egunaren biharamunean hasi eta 2017ko maiatzaren 25era arte.

e) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna eta aldizkari ofiziala: 2015eko abenduaren 21eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 242. zk.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: zenbait esleipen-irizpide daude, SPKLTBn ezarritakoaren arabera, betiere karatula honetan eta administrazio-klausula zehatzen pleguan ezarritakoaren aurka ez badoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua. Zenbateko garbia: 108.376,57 euro + 22.759,08 euro (BEZa); guztira, 131.135,65 euro.

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2016ko martxoaren 10a.

b) Kontratista: Ikertalde Grupo Consultor, SA. (IFK: A-20567319).

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: 99.598,07 euro (BEZik gabe).

6.– Formalizazioa: 2016ko apirilaren 8a.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko apirilaren 13a.

Zerbitzu zuzendaria,

IÑAKI ARRIZABALAGA ORMAECHEA.


Azterketa dokumentala