80. zk., 2016ko apirilaren 29a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (225 KB - 2 orri.)
- EPUB (213 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
OSASUN SAILA
1780
EBAZPENA, 2016ko apirilaren 18koa, Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariarena, zeinaren bidez baimena ematen baita ingurumenerako eta elikagaien industriarako tratamendu bioziden aplikatzaile txartela -oinarrizko maila- emateko ikastetxe honetako ikasleei: Hazi Fraisoro Eskola, Zizurkil (Gipuzkoa), 2016ko martxoaren 14tik 17ra emandako oinarrizko mailako ikastaroa gainditu dutenei.
Ikusi da Hazi Fraisoro Eskolak bidali duen dokumentazioa, 2016ko martxoaren 14tik 17ra emandako ikastaroen garapenari eta ikasleek ateratako probetxuari buruzkoa. Ikastaroa: oinarrizko mailako ikastaroa, ingurumenerako eta elikagaien industriarako tratamendu bioziden aplikatzaileentzat.
Kontuan hartu da Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak baimena eman ziola Hazi Fraisoro Eskolari (lehengo IMK Itsamendikoi Fraisoro) oinarrizko mailako ikastaroak emateko (2008ko maiatzaren 7ko Ebazpena). Ebazpen hori, hain zuzen ere, abenduaren 21eko 257/2004 Dekretuaren bigarren xedapen gehigarrian ezarritakoa aplikatzeko eman zen (257/2004 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Establezimendu eta Zerbitzu Bioziden Erregistro Ofiziala sortzen duena). Horiek horrela, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.- Agintzea ebazpen honen eranskinean ageri den zerrendako pertsonei eman diezaieten ingurumenerako eta elikagaien industriarako tratamendu bioziden aplikatzaile txartela (oinarrizko maila).
Bigarrena.- Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osasuneko sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratzen den egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko apirilaren 18a.
Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendaria,
MARÍA DORRONSORO IRAETA.