79. zk., 2016ko apirilaren 27a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (195 KB - 1 orri.)
- EPUB (196 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
1761
EBAZPENA, 2016ko apirilaren 13koa, Euskal Herriko Unibertsitatearena, lehiakide bat unibertsitateko katedradun izendatzeko dena. Unibertsitateko irakasleen kidegoetako funtzionarioaren plaza hori betetzeko lehiaketarako deialdia 2015eko abenduaren 17ko Ebazpenaren bidez egin zen (2015-12-28ko BOE eta 2016-01-11ko EHAA).
2015eko abenduaren 17ko Ebazpenaren bidez (2015-12-28ko BOE eta 2016-01-11ko EHAA) argitara emandako lehiaketa epaitu behar duen batzordearen proposamena ikusita, eta proposatutako lehiakideak deialdian aipatutako dokumentuak aurkeztu ondoren (deialdiko 9. oinarria), errektoreak ondoren zehazten den izendapena egitea erabaki du, Unibertsitateen abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 65. artikuluak emandako ahalmenez baliatuta (abenduaren 24ko BOE), bai eta lege horrekin bat datozen xedapenek emandakoez ere, hau ebatzi du:
Francisco Javier Arístegui Fernández jauna (NAN: 14872987Z) unibertsitateko katedradun izendatzea (lotutako lanpostua); jakintza arloa: «Pediatria»; kodea: CUVC6/1-D00019-5; saila: «Pediatria»; ikastegia: «Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea (Basurtuko Irakasgunea)»; hizkuntza-eskakizuna: ez-elebiduna; arduraldia: osoa.
Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du. Haren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Euskal Herriko Unibertsitateko Irakasleen errektoreordeari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratzen denetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Bilboko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hileko epean, ebazpena argitaratzen denetik hasita (Herri Administrazioaren Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107. artikulua eta hurrengoak).
Hala adierazten da, guztiek jakin dezaten.
Leioa, 2016ko apirilaren 13a.
Errektorea.
Eginkizunak eskuordetuta (2013-01-30eko Ebazpena).
Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,
XABIER ETXANIZ ERLE.