Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

78. zk., 2016ko apirilaren 26a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
1752

EBAZPENA, 2016ko martxoaren 22koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, «Kale antzerkia bultzatuz» programari emandako laguntzen berri ematen duena.

2016ko urtarrilaren 12ko EHAAn argitaratu zen Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko urtarrilaren 4ko Agindua, «Kale antzerkia bultzatuz» programarako diru-laguntzen deialdia arautzen duena.

Agindu honen 12.4 artikuluak dioenez, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeak hartutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, onuradun gertatzen direnei egingo zaien banakako jakinarazpena kaltetu gabe.

Horiek horrela izanda, honako hau,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitara ematea Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko urtarrilaren 4ko Aginduaren babesean emandako diru-laguntza guztiak eta horien guztien onuradunak. Zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko martxoaren 22a.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala