Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

73. zk., 2016ko apirilaren 19a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1627

333/2016 EBAZPENA, apirilaren 4koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Francisco Javier Pedrosa Rodero jauna Araba Erakunde Sanitario Integratuko Pertsonaleko zuzendari izendatu eta zerbitzu berezietan deklaratzeko dena.

Araba Erakunde Sanitario Integratuko Pertsonaleko zuzendari lanpostua betetzeko deialdia aztertu da; deialdi hori Zuzendaritza Nagusi honen urtarrilaren 25eko 66/2016 Ebazpenaren bitartez egin zen, eta 2016ko otsailaren 10eko EHAAn argitaratu (27 zenbakia).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da, eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira, baita bere baldintza profesionalak curriculum vitaen jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.

Aurkeztutako agiriak aztertuta, Francisco Javier Pedrosa Rodero jauna deialdiko lanposturako egokia dela eta bertan jarduteko behar bezalako trebakuntza duela ikusi da.

Francisco Javier Pedrosa Rodero jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langile finkoa eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Gorlizko Ospitaleko Antolaketako Teknikari lanpostu funtzionalaren 24766 plazaren jabea dena, Araba Erakunde Sanitario Integratuko Pertsonaleko zuzendari lanpostua betetzeko hautatua izan da.

Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 27. artikuluan xedatutakoarekin bat, ofizioz deklaratu beharko da Osakidetzako langile finkoak zerbitzu berezietan daudela, erakunde publiko horretako zuzendaritza-karguren bat betetzeko hautatuak badira.

Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusi honek hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Francisco Javier Pedrosa Rodero jauna Araba Erakunde Sanitario Integratuko Pertsonaleko zuzendari izendatzea.

Bigarrena.– Izendapen honek 2016ko apirilaren 4tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Francisco Javier Pedrosa Rodero jauna zerbitzu berezietan deklaratzea, izendatzen den egunetik aurrera.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko apirilaren 4a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.


Azterketa dokumentala