Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

72. zk., 2016ko apirilaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
1593

EBAZPENA, 2016ko apirilaren 13koa, Langileriaren Kudeaketako zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko hautaketa-prozeduran programazio didaktikoa ez aurkezteagatik kanpoan utzitako izangaien behin-behineko zerrenda onartzen duena. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko otsailaren 5eko Aginduaren bidez egin zen deialdi hori.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko otsailaren 5eko Aginduaren bidez (EHAA, 2016ko otsailaren 9koa) deitu ziren Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko eta horra iristeko hautaketa-prozedurak, baita aipatutako kidegoko funtzionarioek espezialitate berriak eskuratzeko ere.

7.3.1 oinarriak ezartzen duenez, sarbide libreko txandarako eta desgaitasunagatiko erreserba-txandarako izangaiek 2016ko martxoaren 11tik 23ra bitartean entregatu beharko dute programazio didaktikoa.

Aipatutako Aginduaren 7.1.2.1.A oinarriak ezartzen du baten batek epean ez badu entregatzen programazio didaktikoa 7.3.1 oinarrian adierazitakoaren arabera, hautaketa-prozeduratik kanpo geratuko dela. 7.3.1 oinarriak entregatzeko epea, era eta tokiak adierazten ditu.

Programazio didaktikoa aurkeztu ez duten izangaiak (7.3.1 oinarrian ezarritako epean eta baldintzetan) badirela egiaztatu ondoren, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Onartzea Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko hautaketa-prozeduran programazio didaktikoa epean ez aurkezteagatik kanpoan utzitako izangaien behin-behineko zerrenda. Hautaketa-prozedurarako deialdia Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko otsailaren 5eko Aginduaren bidez egin zen.

2. artikulua.– Ebazpen hau, bai eta behin-behineko zerrenda ere –interesdunentzat jakinarazpen-ondorioak izan ditzaten– Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko honako Interneteko helbideetan argitaratuko dira:

– http://www.irakasle.eus («Erabiltzailea» eta «Pasahitza» sartuz): «EPE2016. Sartzeko eta iristeko hautaketa-prozedura» –> «Berriak: Programazio didaktikoa ez aurkezteagatik kanpoan utzitako izangaien behin-behineko zerrenda ».

– http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus: «EPE 2016. Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoa» –> «EPE2016. Sartzeko eta iristeko hautaketa-prozedura» –> «Programazio didaktikoa (PD) on line entregatzea»: «Programazio didaktikoa ez aurkezteagatik kanpoan utzitako izangaien behin-behineko zerrenda».

3. artikulua.– Izangaiek erreklamazioa aurkeztu ahal izango dute kanpoan utzitako izangaien behin-behineko zerrendaren kontra, hamar laneguneko epean, ebazpen hau argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko apirilaren 13a.

Langileriaren Kudeaketako zuzendaria,

KONRADO MUGERTZA URKIDI.


Azterketa dokumentala