Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

72. zk., 2016ko apirilaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
1592

EBAZPENA, 2016ko apirilaren 6koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen errektorearena, Unibertsitateko Katedraduna izendatzeko dena. Unibertsitateko irakasleen kidegoetako funtzionarioaren plaza hori betetzeko lehiaketarako deia 2015eko abenduaren 18ko ebazpenaren bidez egin zen (2016-01-08ko BOE eta 2016-01-20ko EHAA).

2015eko abenduaren 18ko ebazpenaren bidez (2016-01-08ko BOE eta 2016-01-20ko EHAA) argitara emandako lehiaketa epaitu behar duen batzordearen proposamena ikusita, eta proposatutako lehiakideak deialdian aipatutako dokumentuak aurkeztu ondoren (deialdiko 9. oinarria), errektoreak ondoren zehazten den izendapena egitea ebatzi du, 6/2001 Lege Organikoaren 65. artikuluak emandako ahalmenez baliatuta (abenduaren 21eko Legea, Unibertsitateena; abenduaren 24ko BOE), bai eta lege horrekin bat datozen xedapenek emandakoez ere:

José Félix Martí Massó jauna (NAN zk.: 39628956 W) Unibertsitateko Katedraduna (lotutako lanpostua); jakintza arloa: «Medikuntza»; Kodea: CUVP6/1-D00212-3; Saila: «Neurozientziak»; Ikastegia: «Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea» (Donostiako Irakasgunea). Hizkuntza-eskakizuna: ez elebiduna; Arduraldia: partziala.

Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du. Beraren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Irakasleen errektoreordeari hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratzen denetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi errekurtsoa jar daiteke Bilboko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian hilabete biko epean, ebazpen hau argitaratzen denetik hasita (Herri Administrazioaren Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legea, azaroaren 26koa; 107. artikulua eta hurrengoak).

Hala adierazten da, guztiek jakin dezaten.

Leioa, 2016ko apirilaren 6a.

Errektorea.
Eginkizunak eskuordetuta (2013-01-30eko Ebazpena).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

XABIER ETXANIZ ERLE.


Azterketa dokumentala