Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

72. zk., 2016ko apirilaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
OGASUN ETA FINANTZA SAILA
1590

44/2016 DEKRETUA, martxoaren 15ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2016. urteko aurrekontuko 9311 Programan (Europar Batasunarekiko Finantza Harremanak) diru-sarrerak lortu direla-eta, 7111 Programan (Nekazaritza eta Landa eta Itsas Garapena) 39.369.621,93 euroko kredituak gaitzen dituena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzaileari 39.369.621,93 euroko diru-sarrerak ordaintzeko konpromiso irmoa hartu da, NBEF Nekazaritzaren Europako Berme Funtsak finantzatutako zuzeneko laguntzak eta LGNEF Landa Garapenerako Nekazaritzaren Europako Funtsak kofinantzatutako laguntzak direla-eta.

Horregatik, dekretu honen bidez, diru-sarrera horiek gaitzen dira, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuen erregimenaren arloan indarrean dauden lege-xedapenen testu bategina onartzen duen maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintza Dekretuaren 82. eta 83. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz.

Ondorioz, Ogasun eta Finantzetako sailburuaren eta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2016ko martxoaren 15ean egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren 2016ko ekitaldiko aurrekontuan kreditu batzuk gaitzea onartzea, gastuen egoera-orri honetan:

(Ikus .PDF)

Diru-sarreren honako egoera-orrian kopuru bereko diru-sarrerak lortzetik sortzen dira kreditu horiek:

(Ikus .PDF)

Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzailearen jarduerak finantzatzeko erabiliko ditu funts horiek.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu hau indarrean jarriko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean.

Vitoria-Gasteizen, 2016ko martxoaren 15an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ogasun eta Finantzetako sailburua,

RICARDO GATZAGAETXEBARRIA BASTIDA.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.


Azterketa dokumentala