Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2016ko apirilaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
1581

EBAZPENA, 2016ko apirilaren 4koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, biomasa energetikoki ustiatzeko instalazioetan inbertsioak sustatzeari begirako laguntzen deialdia argitaratzen duena - 2016. urtea.

Energiaren Euskal Erakundea zuzenbide pribatuko erakunde publikoa da, Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren mendekoa, eta energia aurreztea eta energia-eraginkortasuna, energia-baliabide berriztagarriak, energia-dibertsifikazioa eta energia-azpiegituren sustapena bultzatzeko jardunak bete behar ditu Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) eremuan.

Ildo horretan, Energiaren Euskal Erakundea hainbat ekintza garatzen ari da 2020ko Euskadiko Energia Estrategian (3E-2020) bildutako helburuak betetzeko. Jardun horien artean aipatzekoa da zenbait laguntza programa abian jartzen dituela, energia-eraginkortasuna sustatzeko eta energia berriztagarriak aprobetxatzeko jarduera-sektore guztietan.

Beraz, laguntza programa hau eratu da Euskal Autonomia Erkidegoko eremuan energia-kontsumo konbentzionala murrizteko helburu nagusiarekin, biomasa energetikoki ustiatzeko instalazioen sustapenaren bidez EAEn; hartara, energia berriztagarrien erabilera areagotuko da.

Adierazitako guztiagatik,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.- EEE Energiaren Euskal Erakundeko zuzendaritza-organoen eginkizunak arautzen dituen otsailaren 3ko 10/2015 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz, lehengo Dekretua bigarrengoz aldatzen duena, 2016ko biomasa energetikoki ustiatzeko instalazioetan inbertsioak sustatzeko laguntzen programari dagozkion oinarri erregulatzaileak onartzea. Programaren edukia Ebazpen honekin batera doa, I. eranskin gisa.

Bigarrena.- Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Lege Dekretuaren 49.2 artikuluarekin bat etorriz, 2016ko biomasa energetikoki ustiatzeko instalazioetan inbertsioak sustatzeko laguntzen programari dagozkion oinarri erregulatzaileak onartzen dituen Ebazpen hau, oso-osorik, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Bilbao, 2016ko apirilaren 4a.

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,

PILAR URRUTICOECHEA URIARTE.

I. ERANSKINA
BIOMASA ENERGETIKOKI USTIATZEKO INSTALAZIOETAN INBERTSIOAK SUSTATZEKO LAGUNTZEN PROGRAMA
(Ikus .PDF)
BIOMASA ENERGETIKOKI USTIATZEKO INSTALAZIOETAN INBERTSIOAK SUSTATZEKO LAGUNTZEN PROGRAMA - 2016
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala