Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2016ko apirilaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
1578

EBAZPENA, 2016ko apirilaren 4koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinen bidez argitaratzen baita ohiko okupazioko etxebizitzetan etxetresna elektrikoak ordezkatzeko inbertsioak sustatzeari begirako laguntzen 2016. urteko deialdia.

Energiaren Euskal Erakundea zuzenbide pribatuko erakunde publikoa da, Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren mendekoa, eta energia aurreztea eta energia-eraginkortasuna, energia-baliabide berriztagarriak, energia-dibertsifikazioa eta energia-azpiegituren sustapena bultzatzeko jardunak bete behar ditu Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE).

Ildo horretan, Energiaren Euskal Erakundea hainbat ekintza garatzen ari da 2020 Euskadiko Energia Estrategian (3E-2020) bildutako helburuak betetzeko. Jardun horien artean aipatzekoa da zenbait laguntza-programa abian jartzen dituela, energia-eraginkortasuna sustatzeko eta energia berriztagarriak aprobetxatzeko jarduera-sektore guztietan.

Hortaz, laguntza-programa hau eratu da, Euskal Autonomia Erkidegoko ohiko okupazioko etxebizitzetan energia-kontsumoa murrizteko helburu nagusiarekin. Horretarako, energia-eraginkortasun txikiko etxetresna elektrikoak ordezkatuko dira, eta, horien ordez, eraginkortasun handiko etxetresnak erabiliko dira.

Adierazitako guztiagatik,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.- Energiaren Euskal Erakundeko zuzendaritza-organoen eginkizunak arautzen dituen otsailaren 3ko 10/2015 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz, lehengo dekretua bigarrengoz aldatzen duena, ohiko okupazioko etxebizitzetan etxetresna elektrikoak ordezkatzeko inbertsioetarako 2016ko laguntza programari dagozkion oinarri erregulatzaileak onartzea. Programaren edukia ebazpen honekin batera doa, I. eranskin gisa.

Bigarrena.- Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Lege Dekretuaren 49.2 artikuluarekin bat etorriz, ohiko okupazioko etxebizitzetan etxetresna elektrikoak ordezkatzeko inbertsioetarako 2016. urteko laguntza programari dagozkion oinarri erregulatzaileak onartzen dituen ebazpen hau, oso-osorik, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Bilbao, 2016ko apirilaren 4a.

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,

PILAR URRUTICOECHEA URIARTE.

OHIKO ETXEBIZITZAN ETXETRESNA ELEKTRIKOAK ORDEZKATZEKO INBERTSIOEI DIRULAGUNTZAK EMATEKO PROGRAMA
(Ikus .PDF)
I.1 ERANSKINA. DENDAK ATXIKITZEKO PROTOKOLOA 2016
OHIKO ETXEBIZITZETAN ETXETRESNA ELEKTRIKOAK ORDEZKATZEKO INBERTSIOEI DIRU-LAGUNTZAK EMATEKO PROGRAMA
(Ikus .PDF)
I.2 ERANSKINA. DIRU-LAGUNTZA ESKABIDEA 2016
OHIKO ETXEBIZITZETAN ETXETRESNA ELEKTRIKOAK ORDEZKATZEKO INBERTSIOEI DIRU-LAGUNTZAK EMATEKO PROGRAMA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala