Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2016ko apirilaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
1571

EBAZPENA, 2016ko apirilaren 7koa, HABEren zuzendari nagusiarena, Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumean zedarritutako komunikagaitasun-mailak egiaztatzeko 2016. urteko probetarako aztertzaileak izendatzeko dena.

Kulturako sailburuaren 2011ko urtarrilaren 19ko Aginduaren bidez, Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumean ezarritako euskararen komunikazio-gaitasunen mailak egiaztatzeko oinarri berriak zehaztu ziren. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak 2015eko uztailaren 22ko Agindu bidez, Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumaren (HEOC) egitura eta deskribapena onartu zituen, helduen euskalduntzearen araubide akademikoaren baitan.

Kulturako sailburuaren 2011ko urtarrilaren 19ko Aginduaren azken xedapenetako lehenengoaren babesean, HABEren zuzendari nagusiak, 2016ko otsailaren 22ko Ebazpenaren bidez, aurtengo ohiko deialdiak egin zituen. Jarraian, 2016ko otsailaren 24ko Ebazpenez, komunikagaitasun-mailak egiaztatzeko proben Azterketa Batzordeko kideak, eta ohiko deialdietarako lurralde-batzordeak, epaimahaiak, tutoreak eta lurralde-arduradunak izendatu zituen, proba horien antolaketa- eta didaktika-alorreko lanei ekin ziezaieten.

Orain, 2016ko deialdien ebaluazio-irizpideen bateratze-saioak bukatu ondoren, aztertzaileak izendatu behar dira.

Beraz, 2011ko urtarrilaren 19ko Aginduan xedatutakoari jarraikiz, eta 2016ko otsailaren 22ko Ebazpenean eginiko deialdiak gauzatzeko, honako hau

EBAZTEN DUT:

Ebazpen honen eranskinean aipatzen diren pertsonak mailaz mailako aztertzaile izendatzea, Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumean ezarritako mailak egiaztatzeko 2016an izango diren HABEren deialdietako entzumen-, irakurmen-, idazmen- eta mintzamen-probak zuzendu eta kalifikatzeko.

Ebazpen honek ez dio administrazio-bideari bukaera ematen, eta, beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar diezaiokete Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Donostia, 2016ko apirilaren 7a.

HABEren zuzendari nagusia,

JOSEBA ERKIZIA ITOITZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala