Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

69. zk., 2016ko apirilaren 13a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1533

EBAZPENA, 2016ko martxoaren 22koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinen bidez argitaratzen baita laneratzeko enpresak sortzeko eta mantentzeko laguntzak arautzen dituen Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuaren 2009ko maiatzaren 4ko Aginduan aurreikusitako laguntzen 2015eko onuradunen zerrenda.

Diru-laguntza publikoak emateko jarraitu beharreko publikotasun-printzipioa betetzeko, laneratzeko enpresak sortzeko eta mantentzeko laguntzak arautzen dituen Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuaren 2009ko maiatzaren 4ko Aginduaren 21.5 artikuluan ezartzen du Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dela xedapen horren babesean eman diren laguntzen erakunde onuradunen zerrenda, eta jasoko dituzten zenbatekoak adieraziko dira.

Ondorioz, hau

EBAZTEN DUT:

Laneratzeko enpresak sortzeko eta mantentzeko laguntzak arautzen dituen Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuaren 2009ko maiatzaren 4ko Aginduaren babesean 2015ean emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzea (ikus eranskina).

Vitoria-Gasteiz, 2016ko martxoaren 22a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

ADOLFO ALUSTIZA FERNÁNDEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala