Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

68. zk., 2016ko apirilaren 12a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
1514

EBAZPENA, 2016ko martxoaren 21ekoa, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita nortzuk izango diren «Gonzalo Nardiz Bengoetxea» sarien 2016ko deialdiko epaimahaikideak (nekazaritza- eta arrantza-sektoreetako ibilbide profesionalentzako sariak).

Irailaren 9ko 210/2003 Dekretuaren bitartez (abenduaren 20ko 422/2005 Dekretuaren bidez aldatua), «Gonzalo Nardiz Bengoetxea» sariak sortu ziren arrantza- eta nekazaritza-sektoreetan; azken horretan, nekazaritza-, abeltzaintza- eta basogintza-alorrak sartzen dira. Sari horien helburua da sektore horietan –banaka zein taldean– eginiko ibilbide profesional garrantzitsua aintzatestea.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2016ko otsailaren 3ko Aginduaren bidez, nekazaritza- eta arrantza-sektoreetako ibilbide profesionalentzako «Gonzalo Nardiz Bengoetxea» sarien 2016ko deialdia egin zen. Bada, agindu horren eranskineko seigarren oinarrian xedatutakoa betez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitara ematea nortzuk izango diren «Gonzalo Nardiz Bengoetxea» sarien 2016ko deialdiko epaimahaikideak (nekazaritza- eta arrantza-sektoreetako ibilbide profesionalentzako sariak).

Lehendakaria: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua, Maria Aranzazu Tapia Otaegui.

Kideak:

● Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordea, Bittor Oroz Izagirre.

● Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria, Ikerne Zuluaga Zamalloa.

● Arrantza eta Akuikulturako zuzendaria, Leandro Azcue Múgica.

● Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria, Elena Gutierrez Pérez del Notario.

● Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria, Peli Manterola Arteta.

● Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Aholkularitza Juridikoaren arduraduna, Nuria Navarro Hernández, zeina epaimahaiko idazkari ere izango baita.

● Arabako Foru Aldundiaren izenean: Nekazaritzako zuzendaria, Alfredo Saez de Castillo Beltrán de Otálora.

● Bizkaiko Foru Aldundiaren izenean: Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Saileko Abeltzaintza Zerbitzuko burua, Iñaki Arrazola Madina.

● Gipuzkoako Foru Aldundiaren izenean: Nekazaritzako eta Landa Garapeneko zuzendaria, Xabier Arruti Olazábal.

● Bizkaiko Arrantzale Kofradien Federazioaren izenean: Iñaki Zabaleta Bilbao.

● Gipuzkoako Arrantzale Kofradien Federazioaren izenean: Miren Garmendia Ceberio.

● Nekazaritzako elkarte profesional eta enpresarialen izenean:

– Garikoitz Nazabal Etxabe (EHNE–UGAV).

– Iñaki Goenaga San Sebastián (ENBA–Bizkaia-Gipuzkoa).

● Arrantzako elkarte profesional eta enpresarialen izenean: Luis Francisco Marin Andrés. (Ondarruko Goi Arrantzarako Ekoizleen Erakundea).

● Nekazaritzako kooperatiben izenean: Pablo Durana Duque (Euskadiko Nekazaritza Kooperatiben Federazioa).

● Euskadiko Elikaduraren Klusterraren izenean: Jon Ander Egaña Monasterio.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzako Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari. Hilabeteko epea emango da horretarako, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko martxoaren 21a.

Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria,

ELENA GUTIÉRREZ PÉREZ DEL NOTARIO.


Azterketa dokumentala