Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

67. zk., 2016ko apirilaren 11, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1509

EDIKTUA, 1140/2015 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Judizioa: diru-zenbateko bat erreklamatzeko 1140/2015 hitzezko judizioaren prozedura.

Alderdi demandatzailea: Gas Natural Servicios SDG, S.A.

Alderdi demandatua: Marzapa, S.C.

Gaia: hitzezko judizioa, zenbateko bat erreklamatzekoa.

Judizio horretan, ebazpen hau eman da:

143/2016 epaia, 1140/2015 hitzezko judizioaren prozeduran emana. Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegian bideratu da prozedura hori, Gas Natural Servicios SDG, S.A. demandatzailearen eta Marzapa, S.C. demandatuaren artean.

Marzapa, S.C. demandatuaren egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, 20 egun balioduneko epean.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko martxoaren 10a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala