Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

66. zk., 2016ko apirilaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
1485

IRAGARKIA, Ogasun eta Finantza Saileko Zerbitzu zuzendariarena, Lakua I eraikineko L zonaldeko estaldura berriztatzeko obrak kontratatzeko lizitazioaren deialdia egiten duena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Ogasun eta Finantza Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Baliabide Orokorren Zuzendaritzako Kontratazio Mahaia.

c) Espedientearen zenbakia: KM/2016/032.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: obrak.

b) Xedearen deskribapena: estaldura berriztatzea.

c) Loteen araberako banaketa eta kopurua: ez.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua:

71.470,96 euro, BEZik gabe (86.479,86 euro BEZa barne).

5.– Behin-behineko bermea: ez dagokio.

6.– Dokumentazioa eta informazioa lortzea: Baliabide Orokorren Zuzendaritza. Kontratazio Mahaia. Donostia kalea 1 (Lakua). M eraikina, 3. solairua.

7.– Kontratistaren betekizun espezifikoak.

a) Sailkapena: ez da eskatzen.

b) Kaudimen ekonomiko eta finantzarioaren eta kaudimen tekniko eta profesionalaren beste betekizun batzuk: ez da eskatzen.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2016ko maiatzaren 2ko 13:00ak.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: administrazio-klausula zehatzen pleguan eskatutakoa.

c) Aurkezteko tokia: ikusi 1.a) puntua.

d) Lizitatzaileak eskaintzari nahitaez eutsi beharko dion epea: 15 egun, proposamen ekonomikoak zabaltzen direnetik.

e) Aldaerarik onartzea: ez.

9.– Eskaintzak baloratzeko irizpideak, administrazio-klausula zehatzen pleguaren karatulan xedatutakoari jarraikiz.

a) Formuletan oinarritutako irizpideak. Eskaintza ekonomikoa: 100 puntu.

b) Balio-judizioan oinarritutako irizpiderik: ez dago.

10.– Eskaintzak irekitzea.

a) Balio-judizio baten araberako haztapena eskatzen duten irizpideekin lotutako eskaintzak irekitzea: ez dago.

b) Eskaintza ekonomikoak irekitzea: Entitatea: Kontratazio Mahaia. Baliabide Orokorren Zuzendaritza. Donostia kalea (Lakua). Vitoria-Gasteiz. Data: 2016ko maiatzaren 10eko 12:00ak.

11.– Beste argibide batzuk.

12.– Iragarkien gastuak: esleipendunaren kontura.

13.– Hala badagokio, deialdiari buruzko informazioa biltzen duen edo pleguak bertan lortzeko baliagarria den atari informatikoa edo web-orria: http://www.contratacion.euskadi.net/w32-home/eu

14.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez dago.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko martxoaren 21a.

Zerbitzu zuzendaria,

ANE URKIOLA ALUSTIZA.


Azterketa dokumentala