Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

66. zk., 2016ko apirilaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
1480

EBAZPENA, 2016ko martxoaren 17koa, Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariarena, Bilbao-Basurtu Erankunde Sanitario Integratuari Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren osaera aldatzeko dena.

Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariaren 2014ko azaroaren 17ko Ebazpenaren bidez (abenduaren 1eko EHAA, 229. zk.), Bilbao-Basurtu Erankunde Sanitario Integratuari Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren akreditazioa berritzea onartu zen.

Bilbao-Basurtu Erakunde Sanitario Integratukoi zuzendari gerentearen eskabidea jaso da, Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren osaera aldatzeko. Hori dela-eta, zenbait xedapenetan ezarritakoarekin bat etorriz –zehazki, Euskal Autonomia Erkidegoko Ikerketa klinikoetarako Batzorde Etikoen kreditazioari buruzko Osasuneko sailburuaren 1994ko irailaren 28ko Aginduaren 2. eta 6. artikuluetan (urriaren 24ko EHAA, 202. zk.), Sendagaiekin egindako saiakuntzak arautzen dituen otsailaren 6ko 223/2004 Errege Dekretuaren 11. artikuluan, eta Ikerketa Biomedikoari buruzko uztailaren 3ko 14/2007 Legean–, eta Osasun Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 195/2013 Dekretuaren 12. artikuluak ematen dizkidan eginkizunez baliatuta, honako hau.

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Elena Galve Calvo, Onkologian Mediko espezialista, Euskadiko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoko kide izendatzea.

Bigarrena.– Ebazpenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du eragina.

Hirugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunak gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezake Osasuneko sailburuordeari zuzenduta edo Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariari zuzenduta, hilabeteko epean, ebazpena ofizialki argitaratu eta hurrengo egunetik Aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko martxoaren 17a.

Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria,

IGNACIO JESÚS BERRAONDO ZABALEGUI.


Azterketa dokumentala