Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

66. zk., 2016ko apirilaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
1479

EBAZPENA, 2016ko apirilaren 1ekoa, Gazteriako eta Kiroletako zuzendariarena, Euskadiko Gazteak Lankidetzan programako hautaketa-batzordearen osaera aldatzeko dena.

Gazteriako eta Kiroletako zuzendariaren 2016ko martxoaren 8ko Ebazpenak Euskadiko Gazteak Lankidetzan programaren hautaketa-batzordea nork osatuko duen jakitera ematen du.

Programaren hautaketa-batzordearen osaera aldatzeko beharra sortu denez, beste kide bat izendatu da, Gazteriako eta Kiroletako zuzendariaren 2016ko martxoaren 8ko Ebazpenaren bidez izendatutakoa ordezteko.

Euskadiko Gazteak Lankidetzan programarako aurtengo deialdia egiten duen 2015eko abenduaren 14ko Aginduaren 7. artikuluan xedatutakoari jarraituz eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren proposamena ikusita, hauxe

EBAZTEN DUT:

Amaia Elorza Pinedo andrea izendatzea Giovana Claudia Sánchez Zavalaga andrearen ordez.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko apirilaren 1a.

Gazteriako eta Kiroletako zuzendaria,

JON REDONDO LERTXUNDI.


Azterketa dokumentala