Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

66. zk., 2016ko apirilaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1478

55/2016 DEKRETUA, apirilaren 5ekoa, Asociación Iniciativas Solidarias «Isekin» elkartea onura publikokoa dela aitortzeko dena.

Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 42. artikuluak dioenez, Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dauden elkarteak herri-onurakotzat aitortu ahal izango dira, baldin eta elkarteok, beren jardueren bitartez, interes orokorra edo guztien ongia lortzen laguntzen badute, eta, horretarako, eskuzabaltasun-, altruismo-, elkartasun- eta aniztasun-balioak nabarmen bultzatzen badituzte.

Lege horren babesean, Asociación Iniciativas Solidarias «Isekin» elkarteak aitormen hori eman dakiola eskatu du, bere ustez erakundea herri-onurakoa dela aitortzea merezi duelako, gaixotasun arraroak bistaratzen egiten duen lanagatik.

Asociación Iniciativas Solidarias «Isekin» elkartea 2012ko irailaren 12an eratu zen, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dago, Herri Administrazio eta Justizia Saileko Administrazio Erregistroen eta Toki Araubidearen Zuzendaritzaren 2012ko urriaren 19ko Ebazpena dela bide.

Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dago (erregistro-zenbakia: AS/G/17135/2012).

Bere funtzioak, batez ere, Euskal Autonomia Erkidegoan burutzen ditu.

Asociación Iniciativas Solidarias «Isekin» elkarteak, eratu denetik, beharrezko jarduera oro egiten du bere helburu nagusia lortzeko, hau da, gaixotasun arraroak eta osasunaren zerikusia duten bestelako minak dituztenei eta haien familiei, eta baita haiekin lan egiten duten erakundeei ere, laguntzera bideratutako ekimen solidarioak antolatzea.

7/2007 Legearen 45.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, Jaurlaritzaren Kontseiluak erabakitako dekretu baten bidez deklaratu behar da onura publikokoa dela, kasuan kasuko sailek –gaiaren arabera– eta, betiere, justiziaren arloan eskuduna den sailak proposatuta. Sail eskudunak izapidetuko du prozedura, eta bertan sor daitezkeen auzi guztiak ebatziko ditu. Agindu hori betez, dagokion espedientea izapidetu da, eta, ondoren, sailei eta erakundeei eskatu zaizkien txostenak erantsi zaizkio espedienteari.

Ondorioz, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuak eta Osasuneko sailburuak proposaturik, entitate eta erakunde interesatuek aurkeztutako txostenak ikusita, eta Gobernu Kontseiluak 2016ko apirilaren 5ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Asociación Iniciativas Solidarias «Isekin» elkartea onura publikokoa dela aitortzea, bere jardueraren bidez interes orokorraren alde egiten duela uste baita. Elkartea Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dago, G/17135/2012 zenbakiarekin.

Vitoria-Gasteizen, 2016ko apirilaren 5ean.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua,

ANGEL TARSICIO TOÑA GÜENAGA.


Azterketa dokumentala