Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

64. zk., 2016ko apirilaren 6a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1435

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 531/2015 prozeduraren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: 531/2015 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Demandatzailea: XXXXX.

Abokatua: Luis Fernando Gonzalez Zarandona.

Prokuradorea: Fco. de Borja Fernandez Lecuona.

Demandatua: Emanuela Marioara Dumitru.

Ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Judizio horretan, epaia eman da 2016-02-19an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Emanuela Marioara Dumitru andrearen aurka, XXXXX-k aurkeztutako demanda partez baiesten dudanez gero, alderdiek euren XXXXX seme adingabekoarekiko izango dituzten harremanak arautzeko neurriak onartzen ditut:

a)Emanuela Marioara Dumitru andreak XXXXX seme komunarekiko zuen guraso-ahala bertan behera uztea; izan ere, ahal hori aurrerantzean aitak baliatuko du esklusiboki, eta zaintza eta jagoletza ere aitari esleitzen zaizkio, eta zaintza ez duen gurasoak bisita- eta egonaldi-erregimena izatea ez da bidezkotzat jotzen.

b) Semearen alde eta zaintza ez duen gurasoaren kargura, hileko 100 euroko mantenu-pentsioa ezartzea, zeina hilabeteko bakoitzeko lehen bost eguen barruan ordaindu beharko den, eta urtero eguneratuko dena Estatistika Institutu Nazionalak edo haren ordezko erakundeak Estatu osoarentzat argitaratutako KPIren arabera; zenbaketa hasteko oinarritzat ebazpen honen eguna hartuko da.

c) Adingabeko semearen gatuak, –ebazpen honetako oinarri juridikoan zehaztu bezala– gurasoek erdibana ordaindu beharko dituzte. Guztiarekin ere, presazko ez diren aparteko gastuak guraso biek baimendu beharko dituzte, eta beste parteari komunikazioa –agiri bidez, beharrezkoa dela eta zenbatekoa adierazten duena– egin eta hamar egun igaro eta objekzio berariazkorik –beretu behar duen gastuari buruzkorik– ez badu formulatu, ulertuko da onartzen duela; eta, bestalde, bere zenbatekoa eta beharrezkoa dela agiri egokiekin frogatu beharko da; eta auzialdi honetan sortutako kostuen gaineko erabakirik ez da hartzen.

Emanuela Marioara Dumitru demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, auzi-ihesean den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Barakaldo (Bizkaia), 2016ko otsailaren 25a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala