Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

63. zk., 2016ko apirilaren 5a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1416

EDIKTUA, 954/2015 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 954/2015 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Maria Angeles Alonso Pesquera.

Abokatua.

Prokuradorea.

Demandatua: Talleres Migmar ,S.L.

Gaia: hitzezko judizioa.

Aipatutako judizioan epaia eman zen 2016-02-16an. Honako hau dio ebazpen horren epaitzak:

EPAITZA

Baiesten dut M.ª Angeles Alonso Pesquerak aurkeztutako demanda, eta, horrenbestez, Talleres Migmar, S.L. kondenatzen dut hauek ordaintzera: 748,98 euro, zenbateko horren legezko interesak bi puntutan gehituta, gaur hasi eta osorik ordaindu arte, eta kostuak.

Ebazpen honen aurka, ezin da inongo errekurtsorik aurkeztu.

Epai honen bidez, adierazten, agintzen eta sinatzen dut.

Talleres Migmar, S.L. demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da (Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikulua).

Ebazpen horren aurka, ez dago inolako errekurtsorik jartzerik errekurtsoa jar dezake demandatu auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako bulego judizialean dago, interesdunaren eskura.

Bilbao (Bizkaia), 2016ko otsailaren 23an.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala