Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

63. zk., 2016ko apirilaren 5a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
1412

7/2016 EBAZPENA, otsailaren 17koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Eusko Jaurlaritzak egindako hainbat hitzarmen, beherago zehaztutakoak, argitaratzea xedatzen duena.

Eusko Jaurlaritzak zenbait hitzarmen sinatu dituenez gero, zabalkunde egokia izan dezaten, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Honako hitzarmen hauen testua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea:

– Lankidetza-hitzarmena, Hernaniko udalarekin, informazioaren, administrazioaren eta kudeaketa elektronikoaren esparruko zerbitzuak elkarri emateko (I. eranskinean jasotzen da).

– Lankidetza-hitzarmena, Euskal Herriko Unibertsitatearekin partikula-azeleragailuen zientziaren eta teknologiaren arloan (II. eranskinean jasotzen da).

– Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen artekoa, zeinaren bidez koordinatzen baitira segurtasun, higiene, ingurumen eta lan-osasunaren arloetan genero ikuspuntutik gauzatzen dituzten prestakuntza, informazio, dibulgazio eta aholkularitza jarduketak (III. eranskinean jasotzen da).

– Lankidetza Hitzarmena, Arabako Foru Aldundiarekin, Informazioa Elkar Trukatzeko (IV. eranskinean jasotzen da).

– Lankidetza Hitzarmena, Bizkaiko Foru Aldundiarekin, Informazioa Elkar Trukatzeko (V. eranskinean jasotzen da).

– Lankidetza Hitzarmena, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin, Informazioa Elkar Trukatzeko (V. eranskinean jasotzen da).

– Lankidetza-hitzarmena, Pasaiako Udalarekin, polizia-koordinazio eta elkarlanaren arloan (VII. eranskinean jasotzen da).

– Lankidetza-hitzarmena, Azpeitiako Udalarekin, Trafikoko zehapen prozeduraren ondoriozko egintzak bitarteko electronikoen bidez jakinarazteari buruzkoa (VIII. eranskinean jasotzen da).

– Lankidetza-hitzarmena, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren eta Portugaleteko Udalaren arteko, tokiko poliziaren oinarrizko eskalako bitarteko agenteentzako lan-poltsa sortzeko (IX. eranskinean jasotzen da).

– Lankidetza-hizarmena, Sustapen Ministerioarekin itxas etxeko lokal bat Getariako itsas barrutiaren egoitza gisa erabiltzeko (X. eranskinean jasotzen da).

Vitoria-Gasteiz, 2016ko otsailaren 17a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

SANTIAGO LARRAZABAL BASAÑEZ.

I) ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN OTSAILAREN 17KO 7/2015 EBAZPENARENA
LANKIDETZA-HITZARMENA, HERNANIKO UDALAREN ETA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOAREN ARTEKOA, INFORMAZIOAREN, ADMINISTRAZIOAREN ETA KUDEAKETA ELEKTRONIKOAREN ESPARRUKO ZERBITZUAK ELKARRI EMATEKO

Hernani, 2016ko urtarrilaren 29a.

HAUEK BILDU DIRA:

Alde batetik, Josu Iñaki Ercoreca Gervasio, Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazio eta Justiziako sailburua, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioaren ordezkari moduan, Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretutik datozkion eskumenak baliatuz -dekretu horren arabera sortu, ezabatu eta aldatzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioko sailak, eta baita haien egitekoak eta jardun-arloak finkatu ere-; apirilaren 9ko 188/2013 Dekretuko 18. artikuluaren arabera dagozkion eskumenak erabiliz -Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala dator zehazturik dekretu horretan-; eta betiere Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legeko 26. artikuluan adierazitako eskumenekin eta indarreko legediak esleitzen dizkion guztiekin bat etorrita.

Bestetik, Luis Intxauspe Arozamena, Hernaniko Udaleko alkatea. Udalaren ordezko modura etorri da, Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen legea aplikatuz (7/1985 Legea, apirilaren 2koa), eta Toki Araubidearen gaietan indarrean dauden xedapenen Testu Bateginak esleitutako eskumenak erabiliz (apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzako Errege Dekretu bidez onartua).

Bi aldeek lankidetza-hitzarmen hau sinatzeko lege-gaitasun nahikoa dutela aitortzen diote elkarri, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1996ko urtarrilaren 9an hartutako erabakian adierazitako baldintzak ere betetzen dira (hor dago zehazturik zein diren Jaurlaritzaren Kontseiluak baimendu behar dituen hitzarmenak).

AZALTZEN DUTE:

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta Hernaniko Udalak, besteak beste, honako betebehar hauek dituzte: herritarrei intereseko zerbitzuak eskaintzea, eraginkortasuna bilatzea baliabide publikoen erabileran, eta administrazio-tramitazioa sinplifikatzea, gardentasun-, parte hartze- eta lankidetza- printzipioekin bat etorrita.

Obligazio horiek bai EAEko Administrazioak bai Toki Administrazioak bete beharrekoak dira, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 1. artikuluan eta, bereziki, 2.1 artikuluan adierazi bezala. Horretarako, Toki Administrazioarekiko harremanen araubide berezia jasotzen da 9. artikuluan; harremanotan, gai honetan oinarrizkoa den legediari jarraituko zaio, eta, haren osagarri gisa, Legearen I. tituluan xedatutakoari.

Helburu horiek lortzeko ezinbestekoa da herri-administrazioen arteko lankidetza areagotzea. Hain zuzen ere, administrazioek informazioa trukatzeko sistemak sortu behar dira, hartara, herritarrei, izapideak egin behar dituztenean, datuen ziurtagiriak ekartzeko eskatu beharrik egon ez dadin.

2.– Horretarako, beharrezkoa da azkar eta eraginkorki aurrera egitea administrazio elektronikoaren garapenean, Herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa izateari buruzko 11/2007 Legea benetan betetzeko. Izan ere, lege horren arabera, herri-administrazio guztiak beharturik daude beraiekiko harremanak elektronikoki gauzatzeko aukera ematera; eta, horretarako, ezinbestekoa da administrazio guztien eskura jarritako zerbitzu elektroniko batzuk edukitzea lehenbailehen, legez ezarritako betebeharra benetan betetzea lortu ahal izan dadin.

21/2012 Dekretu, otsailaren 21eko, Administrazio Elektronikoari buruzkoak dioenaren arabera, datuak eta dokumentuak ez emateko eskubidearen erabilera erraztearren, gainerako herri-administrazioekin hitzarmenak egitea sustatuko du Administrazioak, 11/2007 Lege, ekainaren 22ko, Herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa izateari buruzkoaren 9. artikuluan jasotakoari jarraikiz. Hitzarmen horietan, zenbait prozedura erabakiko dira, organo lagatzaileek ikus dezaten ea erabili den aipatu eskubidea, sarbide-eskaeren xede izan diren datu edo dokumentuei dagokienez.

Era berean, eta Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeek ere parte har dezaten estatu- eta foru-administrazioekin izenpetutako hitzarmenen bidez formalizatutako zerbitzuetan, eta baita geroago erabakitzen direnetan ere, beharrezkoa da mekanismo egoki bat jartzea, autonomia-erkidegoko lurraldean kokatutako toki-erakundeek erraz balia ditzaten aipatu hitzarmenak, hori bai, zerbitzu bakoitzean erabiltzaileari ezarritako betebeharrak beti beteko direla bermatzen duen prozedura baten bidez.

3.– EAEko Administrazioak eta Presidentetzako Ministerioak lankidetza-hitzarmen bat izenpetu zuten 2010eko urriaren 18an, administrazio elektronikoaren esparruko zerbitzuak elkarri emateko, eta EAEko Administrazioak SARA sarean sarbidea izatea dago haren aplikazio-esparruaren barruan. Sare horretan Presidentetzako Ministerioak eta autonomia-erkidegoek garatutako azpiegitura teknologikoak daude, eta nahi duten administrazio guztiek konektatzeko eta aplikazioak trukatzeko sistema bat erabiltzeko aukera ematen du. Hitzarmen horretako II. eranskinean esaten da EAEko Administrazioa konprometitzen dela toki-administrazioek, beraiek erabakitako teknologia, mekanismoak eta prozedurak erabiliz, SARA sarean sarbidea izan dezaten bideratu eta sustatzera.

4.– Gainera, aipatu 30/1992 legeak dio administrazioen betebeharra dela elkarri ematea beren eskumenak erabiliz garatzen duten jarduerari buruz behar duten informazioa, bai eta, era berean, dagokien esparruan, beste administrazioek beren eskumenak eraginkorki erabiltzeko eska ditzaketen lankidetza eta laguntza aktiboak elkarri ematea ere.

Horretarako, aipatutako 30/1992 Legearen 4.2 artikuluak dioen bezala, erakunderen bati zer edo zer eskatzen zaionean, herri-administrazioek haren esku dauden datuak, agiriak edo frogabideak eskatu ahal izango dituzte, eta, era berean, laguntza eskatu ahal izango dute beren eskumenak baliatzeko; horretarako behar adina bitarteko izan beharko dituzte, bereziki elkarri laguntzeko eta lankidetzan aritzeko beren eskumenen lurralde-esparrutik kanpo gauzatu beharreko egintzen tramitazioetan.

Sinatzaileek datu jakin batzuk behar izaten dituzte beren egitekoak burutzeko eta egokituta dauzkaten eskumenak erabiltzeko. Beraz, herri-administrazioen arteko harremanetan elkarri laguntzea nagusi izan behar dela kontuan hartuta eta beraien jardunean eraginkortasunaren printzipioa eta herritarrei zerbitzu eman beharraren printzipioa aplikatuta, aldeek uste dute beren arteko datu-trukea arautu behar dutela. Trukean baliabide informatikoak edo telematikoak erabiliko dira, eta, herri-administrazioek dauzkaten datuez den bezainbatean, herritarrei dagozkien bermeak eta eskubideak errespetatuko dira.

5.– Horregatik, bi aldeek argi ikusten dute zerbitzuak linean ematea sustatu behar dela, zerbitzuen, izapideen eta prozeduren elkarreragingarritasuna handitzeko.

Alde horretatik, sinatzaileek, bakoitzak bere eskumen-esparruan, beharrezkotzat jotzen dute administrazio elektronikoaren esparruko proiektuen koordinazioa sustatzea, eta haietatik etekinik handiena ateratzea izatea helburua, aldeek jarritako zerbitzuak erabiliz, eta, gisa horretan, administrazioen beharrak nahiz interes publikoa betetzea bilatuz.

Erabiliko den elkarreragingarritasun-sistemak aukera ematen du datuen transmisio elektronikoen bidez ordezteko paperezko ziurtagiriak eta beste frogagiri batzuk, eta trukatutako informazioaren benetakotasuna, osotasuna, konfidentzialtasuna, baliagarritasuna eta kontserbazioa ziurtatzen ditu.

Hori, bestalde, halaxe aginduta dago 30/1992 Legearen 35. artikuluan eta 11/2007 Legearen 6.2.b) artikuluan, onartu baitute herritarrek ez dutela zertan herri-administrazioek badauzkaten datuak eta dokumentuak atzera berriz ekartzen ibili behar.

6.– Aldeak elkarreragingarritasun-sistema ezartzearen alde daude, trukatutako informazioaren benetakotasuna, osotasuna, konfidentzialtasuna, baliagarritasuna eta kontserbazioa ziurtatzen baititu.

Helburu horiek lortzen eraginkorragoak izateko, eta herri-administrazioen arteko lankidetza- eta koordinazio-printzipioei jarraikiz, erabaki hau bereziki baliagarria da bi administrazio sinatzaileentzat.

Horregatik guztiagatik, alderdiek lankidetza-hitzarmen hau sinatu dute.

KLAUSULAK

Lehenengoa.– Xedea eta helburua.

Hitzarmen honen xedea da baldintza eta irizpide orokorrak finkatzea, sinatzaileek, alde batetik, ematen dituzten zerbitzu elektronikoen aprobetxamendu erkidea egin dezaten; eta, bestetik, informazioa truka dezaten beraien artean.

Horren ondorioa da zerbitzu jakin batzuk erabilgarri egotea, eta aldeetako bakoitzak emandako zerbitzuetarako sarbidea eta haien erabilera erkidea erraztea. Zerbitzu horiek hitzarmen honetan eta hitzarmeneko eranskinetan adierazi bezala emango dira.

Hitzarmenaren xede nagusia da herri-administrazioen esku dauden datuak eta agiriak ez emateko eskubidearen erabilera erraztea, ekainaren 22ko 11/2007 Legeko 6.2.b) artikuluan adierazita dagoen bezala; hau da, pertsona interesdunak ados egon edo lege batek hala erabakiz gero.

Hala ere, hitzarmen honi esker, herritarrek emandako datuak egiaztatu edo begiratu egin ahal izango ditu Administrazioak, haien adostasuna izan behar gabe, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko Lege Organikoaren 11.2 eta 21. artikuluetan adierazitako moduan.

Bigarrena.– Aplikazio-eremua.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta Hernaniko Udalak hitzarmen honetako eranskinetan zerrendatutako zerbitzuen funtzionalitateak baliatu ahal izango dituzte; eranskinak hauek dira:

– I. eranskina. Datuen transmisioa.

– II. eranskina. Estatuko Administrazio Orokorraren eta Udalaren arteko datu-bitartekotza.

– III. eranskina. Jakinarazpen eta komunikazio elektronikoen zerbitzua.

Era berean, aldeek beste funtzionalitate batzuk ere baliatu ahal izango dituzte. Horretarako, beste funtzionalitate horiek beste eranskin batean edo batzuetan zehaztu, eta hitzarmen honetara bilduko dituzte. Sinatzaileek adostuko dute zeintzuk, baina, edonola ere, horretarako prozedurak derrigorra izango du bermatzea, beti, zerbitzu bakoitzean erabiltzailearentzat jarritako betebeharrak beteko direla.

Hirugarrena.– Informazio-trukearen arduradunak.

1.– Administrazio lagatzaile bakoitzak erabakiko du zein protokolo eta baldintza bete behar diren datuak trukatzeko eskaintzen diren zerbitzuetan sarbidea izateko. Datuak bitartekotza bidez trukatzeko eskabideak koordinatu, izapidetu eta kontuan izateko organo arduraduna hau da:

– Hernaniko Udalean: Administrazio elektronikoan eskuduna den organoa.

– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioan: Administrazio elektronikoan eskuduna den zuzendaritza.

2.– Datuen lagapena hartzen duen administrazio bakoitzak datuetara sarbidea izateko baldintzak beteko ditu, eta baimendutako administrazio-izapide eta -prozeduren esparruan lagatzaileak emandako informazioa eskuratu nahi duten pertsonen eta organoen sarbidea kudeatuko du. Datuak bitartekotza bidez trukatzeko eskabideak koordinatu, izapidetu eta kontuan izateko organo arduraduna hau da:

– Hernaniko Udalean: Administrazio elektronikoan eskuduna den organoa.

– EAEko Administrazioan: Administrazio elektronikoan eskuduna den zuzendaritza.

Laugarrena.– Baldintza teknikoak eta funtzionalak.

Datuen bitartekotza-protokoloen Elkarreragingarritasun Arau Teknikoan jasotako baldintzak (Estatuko Aldizkari Ofiziala, 2012ko uztailaren 26koa) hitzarmen hau aplikatuz egiten den datuen truke bitartekotuari aplikatuko zaizkio.

Bosgarrena.– Jarraipen Batzorde Teknikoa.

Hitzarmen honetan eta eranskinetan erabakitakoaren kudeaketa, jarraipena eta kontrola egiteko, Jarraipen Batzorde Tekniko bat eratuko da; kide hauek izango ditu: Hernaniko Udalak izendatutako bi pertsona, eta Eusko Jaurlaritzak izendatutako beste bi.

Jarraipen Batzorde Teknikoak ohiko bilkura bat izango du urtean. Horrez gainera, aparteko bilkura egingo du aldeetako batek eskatzen duen bakoitzean.

Jarraipen Batzorde Teknikoari dagokio hitzarmen hau interpretatzean eta betetzean sortutako arazoak konpontzea, bai eta alde sinatzaileei hitzarmenaren edozein aldaketa proposatzea ere.

Gainera, Jarraipen Batzorde Teknikoak hitzarmenaren funtsa ukitzen ez duten aldaketa teknikoak ezar ditzake.

Seigarrena.– Araubide ekonomikoa.

Lankidetza-hitzarmen honek ez du sortzen sinatzaileen arteko kontraprestazio ekonomikorik. Hala ere, aldeek beharrezko inbertsioak egin beharko dituzte beren instalazioetan, hitzarmen hau sinatuta beren gain hartu dituzten betebeharrak betetzeko, betiere berez egin ahal izanez gero.

Zazpigarrena.– Hitzarmenaren indarraldia.

Hitzarmen honen indarraldia lau urtekoa da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Epe hori urtero luzatuko da automatikoki, gehienez ere hamabost urtera arte. Esku hartzen duen edozein administraziok berariaz denuntziatu ahal izango du hitzarmena, gutxienez iraungitze-data baino hiru hilabete lehenago.

Hitzarmenaren formalizazioa eta haren iraungipena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Gipuzkoako lurralde historikoko aldizkari ofizialean eta Hernaniko udaletxeko iragarki-taulan argitaratuko dira.

Zortzigarrena.– Hitzarmenaren berrikuspena.

Alderdiek noiznahi proposatu ahal izango dute hitzarmena berrikustea, bidezkotzat jotzen diren aldaketak egiteko.

Klausulak berrikusten badira, aldaketak aldeek sinatu beharreko gehigarri batean jasoko dira.

Gainera, aldeek, gehigarrien prozedura hori erabiliz, eranskinak sartzea itundu ahal izango dute, baina horrek ez du berekin ekarriko hitzarmeneko klausulak berrikustea.

Bederatzigarrena.– Araubide juridikoa.

Hitzarmen honek araudi lokalari jarraituko zaio, eta, haren osagarri gisa, Azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeari.

Hamargarrena.– Gatazkak konpontzea.

Hitzarmen hau sinatu duten aldeek konpromisoa hartu dute hura betetzean sortzen diren gorabeherak elkar hartuta konpontzeko.

Hitzarmenaren garapenean eta betearazpenean aldeen artean auziren bat sortzen bada, eta bosgarren klausulan aipatutako batzorde teknikoak ezin badu konpondu, administrazioarekiko auzien jurisdikzioan helegitea jarri ahal izango da, jurisdikzio hori araupetzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoarekin bat etorriz.

Hamaikagarrena.– Komunikazioa.

Aldeek hitzarmenaren beste sinatzailea ere aipatuko dute, bakarka zein batera hitzarmenaren gaiaz egiten dituzten komunikazio-egintza guztietan.

Hitzarmen hau Estatuko Administrazio Orokorrari jakinaraziko zaio.

Azaldutako guztia frogatzeko, alderdiek hitzarmenaren bi (2) ale sinatu dituzte ondorio bakarrerako, goiburuan adierazitako tokian eta egunean.

Josu Iñaki Ercoreca Gervasio, Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justiziako sailburua.

Luis Intxauspe Arozamena, Hernaniko Udaleko alkatea.

ERANTSITAKO AGIRIAK
I. ERANSKINA
DATUEN TRANSMISIOA

1.– Xedea.

Eranskin honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta udalen artean datuak transmititzeko baldintzak arautzea. Hortaz, bi aldeak informazioaren lagatzaile moduan nahiz lagatakoaren hartzaile moduan ari daitezke.

Lagatzaileak informazioa bere zereginetan diharduen bitartean biltzen du, administrazioa baitira, eta lagapen-hartzaileak, berriz, esleituta dauzkan eginkizunak betetzeko eskatzen du.

Nolanahi ere, informazioa indarreko arau-esparrua eta, bereziki, datu pertsonalen babesari buruzkoa errespetatuta eman eta eskuratuko da beti. Alde horretatik, trukatzen diren datu pertsonalak egokiak eta bidezkoak izango dira, eta ez gehiegizkoak, datu horiek lortzeko arrazoi izandako helburu jakin, esplizitu eta legezkoez nahiz esparruaz den bezainbatean, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko Lege Organikoaren 4. artikuluak xedatu bezala.

2.– Informazioa ematearen helburua.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta udalen mendeko organoek eta erakundeek kudeatutako administrazio-prozeduretan interesa duten pertsonen datuak egiaztatzea, betiere aipatu prozedura horietan datu horiek baldintza badira.

3.– Informazioaren edukia.

Datuen lagatzaile bakoitzak elkarreragingarritasun-zerbitzuen katalogoa izan eta argitaratuko du lagapen-hartzaile diren erakundeentzat, nahi dutena kontsulta dezaten. Zerbitzu-katalogo horretan, zehatz jasoko dira trukatuko diren datuak, zerbitzuetara sarbidea izateko baldintza teknikoak, izapidetze-baldintzak eta lagapen-hartzaileak jakin beharreko beste edozein informazio.

4.– Informazioa transmititzeko baldintzak.

Datuen bitartekotza-protokoloen Elkarreragingarritasun Arau Teknikoan jasotako baldintzak (Estatuko Aldizkari Ofiziala, 2012ko uztailaren 26koa) aplikatuko dira datuen truke bitartekotuan.

5.– Datu pertsonalen babesa.

Aldeak honako hauetan xedatutakoak betetzera konprometitzen dira: 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Datu Pertsonalak Babesteari buruzkoa; 1720/2007 Errege Dekretua, abenduaren 21ekoa, 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Datu Pertsonalak Babesteari buruzkoa garatzeko erregelamendua onartzen duena; eta Eusko Legebiltzarraren 2/2004 Legea, otsailaren 25ekoa, Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzkoa, hala nola hura garatzeko estatu- edo autonomia-mailako arautegia.

Aurrekoa oinarri hartuta, eta datuak kontsultatzeko, beharrezkoa izango da datuok nori buruzkoak diren begiratzea eta, gero, haren adostasuna izatea, lege-mailako arau batek kontsulta baimendu ezean. Baimena prozedura abiarazteko eskaeran agertu behar da, edo ondoko zeinahi komunikaziotan, sisteman kontsulta egin baino lehen eginez gero. Baimena modu sinesgarrian agerrarazten ez bada, ezin egin izango da kontsulta. Administrazio-prozeduren hasiera eskatzeko inprimaki edo formulario elektronikoak baimena jasotzeko prestatu behar dira.

Ematen diren datu pertsonalen arduradunak, informazioa laga baino lehen, fitxategi horiek behar bezala deklaratuta eduki behar ditu datuen babeserako kasuan kasuko agentzian. Tratamenduaz norbait arduratzen bada, aurreko arduradun horrek argibide egokiak emango dizkio datuetarako sarbidea eman dezan, hitzarmen honen xede diren zerbitzuak gauzatzeko.

6.– Informazioaren eskuragarritasuna.

Informazio-sistema asteko zazpi egunetako 24 orduetan egongo da eskuragarri.

7.– Ezingo da eskatu informazioa beste sistema batzuk erabiliz bidaltzeko, ez eta herritarrari eskatu ere, banan-banan, ekartzeko informazio hori.

1.– Lagapena hartzen duen administrazioak ez dio, lagatzaileari, informazioa, hitzarmenean, eranskinetan edo aldeek ituntzen dituzten aldaketetan adierazitakoak ez diren beste bitarteko batzuk erabiliz bidaltzeko eskatuko.

2.– Lagapen-hartzailea den administrazioak ez die eskatuko pertsona interesdunei lagatzaileak emandako ziurtagiriak edo bestelako agiriak aurkezteko. Aitzitik, informazio hori hitzarmen honetan ezarritako sistemaren bidez transmititzeko eskatuko dio lagatzaileari; non eta ez den ezinezkoa, arrazoi teknikoengatik edo antolamenduagatik, lagatzaileak informazio hori bidaltzea.

Azaldutako guztia frogatzeko, alderdiek hitzarmen honetako I. eranskinaren bi (2) ale sinatu dituzte ondorio bakarrerako.

Hernani, 2016ko urtarrilaren 29a.

Josu Iñaki Ercoreca Gervasio, Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justiziako sailburua.

Luis Intxauspe Arozamena, Hernaniko Udaleko alkatea.

II. ERANSKINA
ESTATUKO ADMINISTRAZIO OROKORRAREN ETA ESTATUKO GAINERAKO ADMINISTRAZIOEN ETA UDALAREN ARTEKO DATU-BITARTEKOTZA

1.– Xedea.

Eranskin honen xedea da Estatuko Administrazio Orokorraren, eta Estatuko gainerako administrazioen, eta Hernaniko Udalaren arteko Datu Bitartekotza arautzea (Hernaniko Udala, aurrerantzean, Udala izango da). Bitartekotza hori Presidentetzako Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzak administrazio elektronikoaren esparruko zerbitzuak emateko izenpetutako lankidetza-hitzarmenaren ondorio da.

Estatuko Administrazio Orokorraren esparruan, 2007ko ekainaren 22an, 11/2007 Legea onartu zen, Herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa izateari buruzkoa, eta, haren 6.2b artikuluan, herri-administrazioek dauzkaten datuak eta dokumentuak ez emateko herritarren eskubidea jasotzen da. Lege-aurreikuspen hori eraginkorra izan dadin, Ogasun eta Herri Administrazioko Ministerioak datu horien bitartekotza-plataforma bat garatu du.

Plataforma horri esker, interesa duten herri-administrazioek herritarren datuak automatikoki eta bitarteko elektronikoen bidez kontsultatu ahal izango dituzte, dela aipatu dokumentuak ekartzeko betebeharra kentzeko, dela datu horiek egiaztatu ahal izateko, betiere lege batek horretarako gaitzen baditu, edo herritarrak baimena ematen badu. Presidentetzako Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzak administrazio elektronikoaren esparruko zerbitzuak emateko izenpetutako lankidetza-hitzarmenari jarraikiz, toki-administrazioek onura atera dezakete administrazio elektronikoaren esparruan garatutako sistemen elkarreragingarritasunetik, eta, Eusko Jaurlaritzaren bidez, sarbidea izan dezakete hitzarmen horretako eranskinetan zerrendatutako zerbitzuek ematen dituzten funtzionalitateetan, edo etorkizunean gehitzen direnetan. Eusko Jaurlaritzak egingo du bitartekotza, bai estatu-administrazioetan dauden datuak EAEko gainerako administrazioei lagatzeko; bai eta EAEko gainerako administrazio horietan dauden datuak Estatuko Administrazio Orokorrari eta estatuko gainerako administrazioei lagatzeko ere.

Kontuan hartuta beharrezkoa dela administrazioak lankidetzan aritzea herritarrei zerbitzu integratuak emateko, eta kontuan hartuta, halaber, 11/2007 Legearen 4.e artikuluan jasotako printzipioa, eranskin honen xedea da zehaztea zer baldintza bete behar diren administrazioen arteko datuen bitartekotza-zerbitzua erabili nahi denean, administrazio-zereginak betetzean beharrezkoak diren datuak kontsultatzeko, legeak eskatutako segurtasun-, osotasun- eta konfidentzialtasun-bermeak betez.

2.– Norainokoa.

Eranskin honen aplikazioak Udalaren mendeko organoen edo erakundeen edozein aplikazio informatiko datuen bitartekotza-zerbitzua erabiltzeko gaitzen du, hitzarmen honetan azaldutako eran.

Zerbitzuaren barruan dago esparru pribatuko datuak trukatzeko oinarrizko plataforma baterako konexioa, oinarrizko zerbitzu batzuk izatea eta segurtasun-politika erkide bat egotea, Euskalsarea sarera konektatutako herri-administrazioen aplikazioen artean informazio-truke segurua egiteko, dokumentu honetan jasotako ezaugarrien eta baldintzen arabera.

Ogasun eta Herri Administrazioko Ministerioaren bitartekotza-plataformak web-atari informatibo bat izango du, eskainitako elkarreragingarritasun-zerbitzuei buruzko dokumentazio guztia jasoko duena, honako hauek barne: erabilgarri dauden elkarreragingarritasun-zerbitzuen katalogoa, zerbitzuetara sartzeko informazio teknikoa, eta haietan sartzeko baimen-formularioak.

3.– Zerbitzu-emailearen betebeharrak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak, berak ematen baitu zerbitzua, bere gain hartzen ditu honako betebehar hauek:

(i) Udalaren eskura jartzea herri-administrazioen arteko datuen bitartekotza-zerbitzua.

(ii) Zerbitzuak integratzen proba egiteko inguruneak edukitzea, azken erabiltzaileen eskura jarri baino lehenago ondo dabiltzala bermatzeko.

(iii) Udalaren integrazio- eta garapen-ekipoei beharrezko euskarria emateko mekanismoak prestatzea, udal horren aplikazioak zerbitzuekin integra daitezen.

(iv) Beharrezko baliabideak izatea zerbitzuen erabileraren ondorioz sortutako gorabeherak eta kontsultak kontuan hartu eta erantzun egokia emateko.

(v) Egindako eragiketen auditagarritasun-elementuak ematea, transakzioei uko ez zaiela egin ziurtatu ahal izateko.

(vi) Informazioa eta eskainitako bitartekotza-zerbitzuak behar bezala babesteko beharrezko segurtasun-neurri guztiak hartzea.

(vii) Bitartekotza-zerbitzuak ematearekin zerikusia duten datu guztien eskalagarritasuna, sendotasuna, eskuragarritasuna, osotasuna eta konfidentzialtasuna bermatzea.

4.– Zerbitzuen onuradunaren betebeharrak.

Udala, datuen bitartekotza-zerbitzuaren onuraduna izaki, honako hauek egitera konprometitzen da:

(i) Konektibitate- eta hedapen-lan egokiak egitea, bere bulego edo instalazioetatik datuen bitartekotza-zerbitzuan sarbidea izateko Euskalsarearen bidez.

(ii) Elkarreragingarritasun Eskema Nazionalean, hura garatzeko arauetan eta, bereziki, datuen bitartekotza-protokoloen Elkarreragingarritasun Arau Teknikoan jasotako benetakotasun-, konfidentzialtasun- eta osotasun-betebeharrak nahiz segurtasun-neurriak betetzea.

(iii) Zerbitzuen errendimendu- edo monitorizazio-probak egingo direla ituntzea Eusko Jaurlaritzarekin, datuak egiaztatzeko sistema hauen gainerako erabiltzaileentzako zerbitzuak beste batzuentzat baliagarri egotea arriskuan ez jartzeko.

(iv) Datuen hartzailea denean, adostasuna eskatzea herritarrei, datuak eskatzeko ahalmena ematen duen legerik egon ezean.

(v) Zerbitzua ondo erabiltzea, baimendutako kasuetan baliatuz.

(vi) Datuen bitartekotza-zerbitzuaren erabilera eta hartarako sarbidea erraztea, sustatzea eta bideratzea bere eskumen-esparruko erakundeei dagokienez, eta zerbitzuaren kalitatea bermatzea dagokion neurrian.

(vii) Zerbitzuaren sistema erabiltzaileak eta aplikazioen administrazio-prozesuak bateratzeko ezarritako prozedurak betetzea.

5.– Zerbitzuen kalitateari buruzko akordioa.

Datuen bitartekotza-protokoloen Elkarreragingarritasun Arau Teknikoan jasotako baldintzak aplikatuko dira (Estatuko Aldizkari Ofiziala, 2012ko uztailaren 26koa).

6.– Erantzukizuna mugatzea.

Eusko Jaurlaritza edo haren hornitzaileak inoiz ez dira behartuta egongo beren gain hartzera zerbitzua gaizki erabiltzeagatik edo zerbitzurik ez izateagatik zeharka eragindako edozein kalte edo galera.

7.– Aipamenak.

Eusko Jaurlaritzak zerbitzuak erabiltzen dituzten erakundeen zerrenda argitaratu ahal izango du onuradunak aipatzen dituen edozein zerrendatan edo argitaratutako edozein prentsa-aldizkaritan, aurretiazko baimenik behar izan gabe.

Udalak zerbitzu horien erabilera aipatu ahal izango du, aurrez Eusko Jaurlaritzaren baimena lortu behar izan gabe.

Azaldutako guztia frogatzeko, alderdiek hitzarmen honetako II. eranskinaren bi (2) ale sinatu dituzte ondorio bakarrerako.

Hernani, 2016ko urtarrilaren 29a.

Josu Iñaki Ercoreca Gervasio, Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justiziako sailburua.

Luis Intxauspe Arozamena, Hernaniko Udaleko alkatea.

III. ERANSKINA
JAKINARAZPEN ETA KOMUNIKAZIO ELEKTRONIKOEN ZERBITZUA

1.– Xedea.

Eranskin honen xedea da baldintzak eta betebeharrak arautzea Udalek erabil dezaten Euskal Autonomia Erkidegoko (EAEko aurrerantzean) Administrazioak garatutako jakinarazpen eta komunikazio elektronikoen zerbitzua.

Nolanahi ere, zerbitzua indarreko arau-esparrua eta, bereziki, datu pertsonalen babesari buruzkoa errespetatuta erabiliko da beti.

2.– Norainokoa.

a) Pertsona interesdunek erretilu birtual bakar batean jasoko dituzten jakinarazpen eta komunikazio elektronikoak. Erretilu horrek aukera emango du itxura pertsonalizatzeko, Udalen atarietatik erabilia izan ahal izateko.

b) Hernaniko Udalaren mendeko organo edo erakundeen edozein aplikazio informatikotarako gaitzen da, jakinarazpen eta komunikazio elektronikoen zerbitzua baliatzeko.

c) Udalak herritarren eskura jartzen dituen prozedura guztietarako erabili ahal izango du EAEko jakinarazpen eta komunikazio elektronikoen zerbitzua, eta bere ardura izango du zerbitzua bere aplikazio informatikoetan funtzionamenduan jartzea, eguneratzea eta mantentzea.

d) Bi aldeek hitzematen dute elkarri jakinaraziko diotela zerbitzuaren bateragarritasunari eragin diezaiokeen edozein informatizazio-neurri.

3.– Zerbitzu-emailearen betebeharrak.

EAEk, jakinarazpen eta komunikazio elektronikoen emaile gisa, bere gain hartzen ditu betebehar hauek:

a) Zerbitzuaren funtzionamendu ona zaintzea.

b) Proba-ingurune bat izatea, zerbitzuan hobeto integratzeko.

c) Beharrezko mekanismoak prestatzea, zerbitzuen erabiltzaileak herritarrei informazio- eta arreta-laguntza eman diezaien, eta beharrezko euskarria erakundeei.

4.– Zerbitzuen erabiltzailearen betebeharrak.

Hernaniko Udalak, EAEko jakinarazpen eta komunikazio elektronikoen erabiltzaile gisa, bere gain hartzen ditu betebehar hauek:

a) Herritarrei ematea jakinarazpen eta komunikazio elektronikoen zerbitzua erabiltzeko behar diren bitartekoak.

b) Jakinarazpen eta komunikazio elektronikoak jasotzeko prozedurei buruzko informazioa ematea, bai eta jakinarazpen eta komunikazio elektronikoak jasotzeko zer kanal elektroniko hobesten den adierazteko aukera ematea ere.

c) Herritarrei informazio- eta arreta-laguntza ematea, eta parte hartzea jakinarazpen eta komunikazio elektronikoen zerbitzuaren antolamenduan.

5.– Ezaugarri teknikoak eta zerbitzu-maila.

Eranskin honen xede diren zerbitzuek atal honetan zehazten diren ezaugarri teknikoak eta zerbitzu-maila izango dituzte.

a) Zerbitzuaren erabilgarritasuna.

Jakinarazpen eta komunikazio elektronikoen zerbitzua asteko egun guztietako ordu guztietan erabili ahal izango da.

b) Jakinarazpen eta komunikazio elektronikoaren zerbitzurako sarbidea.

Bi modu daude jakinarazpen eta komunikazio elektronikoaren zerbitzuan sartzeko:

– Alde batetik, bada interfaze bat, zerbitzua darabilen udalak behar bezala identifikatu eta baimendutako pertsonentzat. Interneteko nabigatzaile baten bidez sar daiteke.

– Bestetik, bada Web-zerbitzuko interfaze automatizatu bat ere, W3C The World Wide Web Consortium (W3C) deritzonean une bakoitzean ezarritako erreferentziazko estandarren araberakoa. Zerbitzurako sarbidea udalak behar bezala identifikatuta eta baimenduta dituen aplikazioetarako izango da.

Jakinarazpen eta komunikazio elektronikoen zerbitzura EAEko herri-administrazioko sarearen (Euskalsarearen) bidez sartuko da.

c) Segurtasun-, konfidentzialtasun- eta auditoria-betebeharrak.

Jakinarazpen eta komunikazio elektronikoen zerbitzuan interfaze grafikoaren edo zerbitzu-interfazearen bidez egiten diren eragiketa guztiak zifratu egingo dira.

Udalaren aplikazio erabiltzaileen eta jakinarazpen nahiz komunikazio elektronikoen zerbitzuaren arteko komunikazio guztiak dena delako komunikazioaren osotasuna eta benetakotasuna bermatuz egingo dira.

Gainera, jakinarazpen eta komunikazio elektronikoen zerbitzuak sisteman egiten diren eragiketen beharrezko jarduera-arrastoak gordeko ditu.

d) Euskarria eta gorabeheren konponketa.

Zerbitzua erabiltzen duen udalak agintzen du jarriko dituela zerbitzu batzuk martxan, administrazio elektronikoaren zerbitzuen azken erabiltzaileei gorabeheretan laguntzeko; zehazki, jakinarazpen eta komunikazio elektronikoen zerbitzua erabiltzen duten udal-zerbitzuei. Udalak informazioa emango du bere administrazio-prozedura bereziei buruz, bai eta bere prozeduren esparruaren barruan egiten den jakinarazpen eta komunikazio elektronikoaren zerbitzuaren erabilerari buruz ere.

Eusko Jaurlaritzak bigarren mailako laguntza-zerbitzu bat eskainiko dio Udalari, jakinarazpen eta komunikazio elektronikoen zerbitzuaren erabileran sor daitezkeen arazoak konpontzeko. Zerbitzu hori kanal elektroniko eta telefonikoen bidez emango da, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 18:00etara bitarte.

Hala ere, plataforma asteko egun guztietako ordu guztietan erabilgarri egotea bermatzeko, Eusko Jaurlaritzak gorabeheretan laguntzeko 24x7 zerbitzu bat prestatzeko konpromisoa hartzen du, jakinarazpen eta komunikazio elektronikoen zerbitzuaren funtzionamendu onari eragiten dioten arazoak konpontzeko.

Ziurtagiriak egiten dituzten Ziurtapenerako Zerbitzu Emaileek eskainiko dituzte ziurtagiri elektronikoen erabilerarekin zerikusia duten laguntza-zerbitzuak.

Azaldutako guztia frogatzeko, alderdiek hitzarmen honetako III. eranskinaren bi (2) ale sinatu dituzte ondorio bakarrerako.

Hernani, 2016ko urtarrilaren 29a.

Josu Iñaki Ercoreca Gervasio, Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justiziako sailburua.

Luis Intxauspe Arozamena, Hernaniko Udaleko alkatea.

II. ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN OTSAILAREN 17KO 7/2015 EBAZPENARENA
LANKIDETZA-HITZARMENA, EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEAREKIN PARTIKULA-AZELERAGAILUEN ZIENTZIAREN ETA TEKNOLOGIAREN ARLOAN
PARTE-HARTZAILEAK

Alde batetik, Estíbaliz Hernáez Laviña andrea, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasun sailburuordea.

Eta beste aldetik, Amaia Maseda García andrea, Euskal Herriko Unibertsitateko (aurrerantzean, UPV/EHU) Hedakuntzaren eta Transferentziaren arloko errektoreordea, UPV/EHUko Errektoreak, 2013ko urtarrilaren 30eko Ebazpenaren bidez, bere gobernu-taldeko funtzionamendu-arloen egiturarekin eta zehaztapenarekin eta eskumenak delegatzeko ahalmena baliatuz.

Alde biek hitzarmen zehatz hau sinatzeko beharrezko gaitasun juridikoa aitortu diote elkarri, eta, horren ondorioz, honako hau

ADIERAZI DUTE:

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta Euskal Herriko Unibertsitateak 2015eko irailaren 7an sinatu zuten elkarlanerako esparru-hitzarmenaren xedea hauxe da: partikula-azeleragailuen zientziaren eta teknologiaren eta horien aplikazioaren esparruan jarduera-arau zabal batzuk finkatzea, arlo horretako ikerketa-proiektuak sustatu, euskarri zientifikoa eta teknologikoa eman eta ezagutarazi ahal izateko, eta hala, zientzialari eta teknikari kualifikatuak prestatzen laguntzeko eta aipatutako ezagutza merkatura transferitzeko ekintzetan laguntzeko.

Halaber, esandako Esparru Hitzarmenean adierazten den bezala, lankidetza hau garatzea eta sendotzea honako alderdi hauetara zuzenduta dago, bereziki:

Ikerketa-, garapen- eta berrikuntza-programak eta horretarako beharrezkoak diren azpiegituren eta ekipamenduen erabilera sustatzea, eta ekintza horien euskarri izango diren egiturak sortzea.

Ikerketa, transferentzia eta berrikuntzarako espazioak sortzea, ezagutzan aurrerapausoak ematen eta gizarte-ongizatea hobetzeko teknologia garatzen laguntzeko.

Doktore-tesiak eta graduondoko prestakuntza-jarduerak egitea bultzatzea.

Kultura berritzailea, ikerketa zientifikoa eta partikula-azeleragailuen zientzia eta teknologia eta haien aplikazioak gizarteari ezagutaraztea sustatzeko jardunaldiak, mintegiak eta kongresuak elkarrekin antolatzea.

Ekintzailetzaren kultura eta kultura zientifikoa sustatzeko programa bateratuak egitea.

Bi aldeen intereseko gaiei buruzko azterketak planifikatzeko, antolatzeko eta gauzatzeko aholkularitza ematea elkarri.

Aldeek adosten duten beste edozein jarduera bideratu, hitzarmen honen xedeak lortzen laguntzen badu.

Bigarrena.– Aipatutako Esparru Hitzarmenaren arabera, aurretik deskribatutako elkarlan-eremuen barruan, hitzarmenaren babespean egiten den jarduera eta proiektu bakoitzak berariazko izapidetze bat beharko du, kasuan kasu aplikagarria den araudiari jarraiki. Aipatutako hitzarmen zehatzetan, kontratuetan edo berariazko izapidetzea eskatzen duen beste edozein tresnatan, lankidetzaren dimentsioa eta irismena islatuko dira, baita baldintzak eta aldeek beren gain hartutako konpromisoak ere, hala ekonomikoak (halakorik baldin badago) nola beste edozein motatakoak.

Hirugarrena.– Aurreko guztiaren ondorioz, aldeek PIT30 (Protoi Itur Trinkoa 30 keV) proiektua sustatu eta babestu nahi dute; belaunaldi berriko protoi-iturri trinko bat diseinatzea eta eraikitzeko helburua duen proiektu bat, hain zuzen. Oro har, iturria martxan jartzen denean, ingurune zientifikoetan, medikoetan eta industrialetan erabiltzeko egokiak diren korronte eta energia ezaugarriak izango dituen protoi-sorta lerro bat lortzeko pentsatuta dago proiektua. Lehenengo protoi-sorta lerro hori azeleragailu lineal trinko aldakor baten lehenengo adreilu funtzionala izango da eta hurrengo urteetan azeleragailua osatzen joango da.

Etorkizunera begira, oinarritik abiatuz hazten joan eta energia handiagoko azeleragailu bat eraikitzea ahalbidetuko duenez, eraikitako partikula-sorta lerroaren benetako errendimendua probatu eta erabilera zientifiko, mediko eta industrialetarako daukan aplikagarritasuna ebaluatu ahal izango da.

Laugarrena.– Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren ustez, UPV/EHUren laguntzaz PIT30 proiektua garatuz, partikula-azeleragailuen zientziaren eta teknologiaren arloan prestakuntza, ikerketa, garapena eta berrikuntza indartu daitezke, eta arlo estrategiko horrekin bat datorren programa garatu, herritar guztien onurarako.

Azaldutako guztiarengatik, aldeek

HONAKO HAU ADOSTU DUTE:

Lehenengoa.– Xedea.

Hitzarmen honen xedea da bi aldeak PIT30 proiektuaren lehenengo fasea garatzeko elkarlanean aritzea. Proiektu hori ioien iturri trinko bat, 30 keV-koa, eraikitzean datza, mikrouhin-seinaleen bitartez sortutako plasma-ganbera bat erabiliz.

Iturri hori protoi-iturrien funtsezko propietateak errealak bailiran neurtzeko eta karakterizatzeko lehen mailako esperimentazio-tresna bat izango da.

Bigarrena.– Jarduerak.

Belaunaldi berriko protoi-iturri trinkoa diseinatzeko eta eraikitzeko lehenengo fasea garatzeko aurreikusten den elkarlana ondorengo zereginak eginez (osorik edo partzialki) jorratuko da:

1. zeregina: Protoi-sorta lerroaren alderdi mekanikoa: Zeregin honetan, protoi-iturriaren sistemako elementu mekanikoak, mihiztadurakoak, lerrokadurakoak eta finkapenekoak diseinatu eta eraikiko dira.

2. zeregina: Plasma konfinatzeko barrunbearen diseinu elektromagnetikoa eta RF potentzia sortzeko eta transmititzeko sistema: Zeregin honetan, hidrogeno-plasma sortzera zuzendutako potentzia-zirkuituaren funtsezko elementuak diseinatu eta eraikiko dira.

3. zeregina: Huste-sistema: Aurreko zereginekin batera, husteko eta hidrogeno-gasa injektatzeko osagaiak diseinatuko dira eta egitura mekanikoaren barruan sartuko dira.

4. zeregina: Sistema magnetikoa: Aurreko zereginekin batera, plasma-ganberan elektroi-ziklotroi erresonantzia bermatzeko eremu magnetiko egokia sortzeko sistema trinkoa diseinatu eta eraikiko da.

5. zeregina: Diagnostikoa eta kontrol-sistema: RF zirkuituan, transmititutako eta islatutako potentziak neurtzeko eta plasmaren eta sortaren diagnostikoak egiteko sentsoreak sartuko dira, eta RF zirkuituko elementuak kontrolatzeko eta sinkronizatzeko sistema garatuko da.

2.– Jarduera Plan honetan aurreikusi gabeko beste edozein jarduera egiteko, aipatu dugun 2015eko irailaren 7ko elkarlanerako esparru-hitzarmenean zehaztutako Jarraipen Batzordearen onarpena beharko da. Finantzazioa jasotzeko aukera ere izango du planak, hitzarmen honetako laugarren zenbakian aurreikusitako finantzazio-mugen barruan.

3.– UPV/EHUk Planean aurreikusitako jardueren garapen normala eragozten duten gorabehera guztien berri emango dio Jarraipen Batzordeari.

Hirugarrena.– Beharrezko baliabideak.

Proiektua garatzeaz arduratuko den antolaketa-egitura, hasieran, UPV/EHUko Elektrizitate eta Elektronika Saileko kideek osatuko dute, eta gerora izango da aukerarik beharrezkoak diren baliabideez hornitzeko.

Lehenengo fase honetarako kalkulatutako aurrekontua ondorengo kontzeptuetan banatuta dago:

– Huste, kontrol eta partikula-sorten optikako ekipoak: 5.000 euro.

– Pabilioia egokitzea eta alokairuak: 9.000 euro.

– 710 ordurako ekipoa, guztira: 26.000 euro.

Laugarrena.– Alderdien konpromisoak.

1.– Aipatutako proiektua garatzeko, UPV/EHUk beharrezko instalazioak teknikoki eta espazialki behar bezala egokitzeko eta eskatutako espezializazio maila duten beharrezko giza baliabideez hornitzeko konpromisoa hartuko du, programatutako jarduerak baldintzarik onenetan egin ahal izateko.

2.– Proiektua garatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak (Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila) 40.000,00 euro -ra arteko ekarpena egiteko konpromisoa hartuko du.

3.– Diru-laguntza honela ordainduko da:

Aurretik adierazitako zenbatekoaren % 50, hau da, 20.000,00 euro, hitzarmen hau sinatu ondoren ordainduko da.

Bigarren zatia, 2015. urteko gainerako ekarpenari dagokiona, UPV/EHUk honako dokumentazio hau aurkezten duenean –2016ko otsailaren 20a baino lehen– ordainduko da:

– Hitzarmenean jasotako jarduerak bete izana justifikatzeko jarduera-memoria, zer jarduera egin diren eta zer emaitza lortu diren adierazita.

– Jarduera horiekin lotutako 2015. urteko gastuen eta sarreren ikuskaritza-txostena, Kontu Ikuskatzaileen Erregistro Ofizialean izena emanda dagoen zinpeko kontu-aztertzaile batek egina.

Ikuskaritza-txostenean, lanaren irismena eta egindako egiaztapenen emaitza jaso beharko da, eta behar bezain xehea eta zehatza izan beharko du txostenak, izandako gastuen kopuru osoari buruzko ondorioak atera ahal izateko, eta era berean, diru-sarrera egozgarriak berariaz aipatu beharko dira.

Nolanahi ere, aipatutako ordainketaren bigarren zati hau Jarraipen Batzordeak PIT30 proiektuko Jardueren Plan Osoa onartu ondoren ordainduko da.

Bosgarrena.– Kudeaketa-organoa.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Teknologia eta Estrategia Zuzendaritzaren ardura izango da hitzarmen honetan bildutako jardueren artean Eusko Jaurlaritzari dagozkion kudeaketa arloko zereginak egitea.

Seigarrena.– Jarraipen Batzordea.

Adierazitako jarduerak gainbegiratzeko helburuarekin, elkarlanerako esparru-hitzarmenak, zortzigarren klausulan, Jarraipen Batzorde bat sortuko dela finkatzen du eta batzordeko kideen eta funtzioen definizioa aipatutako hitzarmenean jasota dago.

Hitzarmen honetan jasota dauden lan, programa, ikerketa-proiektu eta gainerako jarduera guztien definizioa eta gauzatzea aipatutako Jarraipen Batzordearen begiradapean egongo dira, baina horrek ez du eragotziko aipatutako programa, proiektu eta bestelako jardueretan esku hartzen duen alderdi bakoitzak, bakoitzari dagozkion eskumenen eremuan, egokitzat jotzen duen gainbegiratzea egitea.

Zazpigarrena.– Diru-laguntzaren bateragarritasuna eta baldintzak aldatzea.

1.– Diru-laguntza hau emateko kontuan hartutako baldintzak aldatzen badira, edota aldi berean beste administrazio edo erakunde publiko edo pribatu batzuen laguntzak edo diru-laguntzak edo, kasuan kasu, helburu bererako beste diru-sarrera edo baliabide batzuk lortzeko kontuan hartutako baldintzak, diru-laguntza hau ere aldatu ahal izango da, betiere laguntzaren onuradunak izateko ezarritako gutxieneko baldintzak betetzen badira, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateratuaren 49.12artikuluan ezarritako baldintzen arabera 1/1997 Legegintzako Dekretuaren, azaroaren 11koaren, bidez onartu zen lege hori.

2.– Hitzarmen honetako hirugarren klausulan adierazitako jardueren zenbateko osoa, azkenean, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak konprometitutako ekarpena baino txikiagoa baldin bada, dela aurreikusitako jardueraren bat ez delako egin dela bestelako diru-sarrerak lortu direlako edo hasieran aurreikusitakoa baino kostu txikiagoarekin egin direlako, aipatutako diru-laguntzan dagokion doitzea egingo da.

3.– Onartutako laguntzaz gain, onuradunek xede bererako beste laguntza batzuk ere jaso ahal izango dituzte, horren berri eman ondoren. Hala eginez gero, muga diruz lagundutako jardueren guztizko kostua izango da, eta muga gaindituz gero, jardueren zenbatekoaren proportzioan murriztuko da ekarpena.

4.– Aurrekoa alde batera utzita, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Eusko Jaurlaritzak (Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila), ados jarrita, programak, proiektuak eta jarduerak finantzatzeko eta/edo garatzeko erakunde partaidekideak onartu ahal izango dituzte, hitzarmen honetan ezarritako arauak eta irizpideak urratu gabe.

Zortzigarrena.– Ez-betetzea.

Hitzarmen honetan finkatutako klausulak betetzen ez badira, edo jasotako kopuruak hitzarmen honetan zehaztutakoa ez beste xede baterako erabiltzen badira, ekarpen-konpromisoa baliogabetu egingo da eta Eusko Jaurlaritzaren Diruzaintza Nagusiari jasotako kopuruak gehi horiei dagozkien legezko interesak itzuli beharko zaizkio. Horrez gain, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren konturako diru-laguntzen bermeen eta itzultzeen erregimen orokorra arautzen duen eta horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen dituen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren arabera bidezkoak diren eginbideak abiatu ahal izango dira.

Bi aldeek dute hitzarmen hau desegiteko ahalmena, beste alderdiari asmo horren berri emanez gero, desegintzat jotzea nahi duten eguna baino hilabete lehenago.

Adostutakoa baino lehenagoko desegite-kasu guztietan, hitzarmena kitapen fasean sartuko da eta gauzatutako jarduerak bakarrik ordainduko dira.

Bederatzigarrena.– Hitzarmen mota.

Hitzarmen hau administratiboa da, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta Euskal Herriko Unibertsitateak 2015eko irailaren 7an sinatutako elkarlanerako esparru-hitzarmenean jasotako jarduera-arauetara egokituko da eta Jarraipen Batzordea arduratuko da edukia interpretatzeaz. Interpretazio honetatik eratorritako auziak, azken buruan, administrazioarekiko auzietarako epaitegi eskudunek aztertu eta ebatziko dituzte.

Hamargarrena.– Indarraldia.

Hitzarmen hau 2015eko abenduaren 31n amaituko da Eta dokumentu honen klausuletan bildutako zehaztapenekin ados daudela adierazteko, bertaratuek dokumentu honen bi ale sinatuko dituzte, ondorio bakarrerako, goiburuan adierazitako lekuan eta egunean.

III. ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN OTSAILAREN 17KO 7/2015 EBAZPENARENA
LANKIDETZA-HITZARMENA, OSALAN-LANEKO SEGURTASUN ETA OSASUNERAKO EUSKAL ERAKUNDEAREN ETA EMAKUNDE-EMAKUMEAREN EUSKAL ERAKUNDEAREN ARTEKOA, ZEINAREN BIDEZ KOORDINATZEN BAITIRA SEGURTASUN, HIGIENE, INGURUMEN ETA LAN-OSASUNAREN ARLOETAN GENERO IKUSPUNTUTIK GAUZATZEN DITUZTEN PRESTAKUNTZA, INFORMAZIO, DIBULGAZIO ETA AHOLKULARITZA JARDUKETAK.

Barakaldon, 2015eko apirilaren 1ean.

BILDU DIRA:

Batetik, Izaskun Urien Azpitarte andrea, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen zuzendari nagusia.

Eta, bestetik, Miren Izaskun Landaida Larizgoitia andrea, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria.

PARTE HARTZEN DUTE:

Lehenengoak, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusi denez, eta erakunde hori ordezkatuz, hori guztia Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea sortzeko abenduaren 21eko 7/1993 Legeko 10. artikuluko d) eta e) idatz­zatietan emandako ahalmenekin bat, Osalanen egitura eta funtzionamendurako arautegia onartu zuen uztailaren 30eko 191/2002 Dekretuko 17.1. artikuluko f) eta g) idatzzatiekin lotuta, eta urtarrilaren 29ko 142/2013 Dekretuak egindako izendapenarekin bat.

Bigarrenak, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendari gisa (aurrerantzean, Emakunde), eta hori ordezkatuz, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen egitura organikoa eta funtzionala ezarri zuen urriaren 31ko 214/2006 Dekretuaren 17.2 a) artikuluak xedatutako eskuduntzen arabera eta urtarrilaren 29ko 137/2013 Dekretuak egindako izendapenarekin bat.

HONAKO HAU AZALTZEN DUTE:
– I –

Abenduaren 21eko 7/1993 Legeko 1. artikuluak, aurreko hori aldatzen duen ekainaren 27ko 10/1997 Legeko lehenengo artikuluan emandako idazkera berriarekin, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea administrazioko erakunde autonomo moduan sortzen dela dio, bere nortasun juridikoarekin eta jarduteko gaitasun osoarekin, Lan eta Gizarte Segurantza Sailari atxikita, egun Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila den horri atxikita, Euskal Autonomia Erkidegoko herri-agintariek segurtasun, higiene, ingurumen eta laneko osasunari buruz ezar ditzaten politikak kudeatzeko, lan-munduari darizkion arrisku-eragileak sorreratik bertatik ezabatzeko, eta, hori ezin denean, eragileok gutxitu ahal izateko.

– II –

Erakundearen eskumen dira, besteak beste, eginkizun hauek:

– Enpresei, langileei eta haien erakundeei eta herri agintaritzei laguntza eta aholkularitza teknikoa ematea.

– Laneko segurtasun, higiene eta osasunarekin zerikusia duten ikastaroak programatu, antolatu eta garatzea.

– Enplegu-emaileak eta enplegatuak informatzea lanbide-arriskuak prebenitzeko eta osasuna sustatzeko ezagutzez eta praktikez.

– Lan-ezbeharrei buruzko informazioak eta estatistika-datuak ezagutzea eta lantzea, autonomia-erkidegoaren esparruko estatistikak eginez, aztertuz eta baloratuz, autonomia-erkidegoaren Estatistika Legean xedatutakoarekin bat. Halaber, lan-segurtasun eta osasunaren arloan datuak biltzeko estatu- eta erkidego-mailan proiektatzen diren informatika-programa bateratuak garatzen eta egiten lankidetzan jardutea.

– Emakume langilearen haurdunaldian eta bularra emateko garaian kaltegarriak edo osasungaitzak izan litezkeen lan-baldintzak aztertu eta zaintzea, beharrezkoa den kasuetan haien lan-jarduera egokitzeko, egoera horiekin bateragarria den lan baten bitartez.

– III –

Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 5 p) artikuluan xedatutakoaren arabera, autonomia-erkidegoko Administrazioaren eskumena da, besteak beste, Sexuaren ziozko bereizkeria-egoerak ikertu eta antzematea, eta egoera horiek errotik kentzeko neurriak hartzea. Halaber, 4/2005 Legearen 63. artikuluak xedatzen du Emakunderen zeregina dela Euskal Autonomia Erkidegoan sektore pribatuan sexu-bereizkeriako egoeren aurrean herritarrak babestea, eta emakumeen eta gizonen berdintasun-printzipioaren betetzea sustatzea.

– IV –

Helburu hori lotzeko, 4/2005 Legearen 64. artikuluak xedatzen du Emakundek, besteak beste, eginkizun hauek dituela:

«a) Ikerketak egitea, ofizioz edo alderen batek eskaturik, sektore pribatuan ustez gertatutako sexuagatiko zuzeneko edo zeharkako diskriminazio-egoerak argitzeko.

b) Pertsona fisikoei nahiz juridikoei negoziatzeko bideak eta gomendioak ematea, sektore pribatuan gertatzen diren sexuagatiko diskriminazio-egoerak edo praktikak zuzentzeko, eta gomendio horien segimendua egitea, betetzen diren ikusteko.

c) Herritarrei aholku ematea sektore pribatuan gerta daitezkeen sexuagatiko diskriminazio-egoerei aurre egiteko.

d) Bitarteko izatea jazarpen sexistaren kasuak konpontzen laguntzeko.

e) Egiten dituen jarduera eta ikerketen berri ematea, eta txostenak eta irizpenak egitea, lege honetan xedatutakoarekin bat.

f) Lan-agintaritzarekin lankidetzan jardutea, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan bereizkeriaren aurkako lan-arauak betetzen diren begiratzeko».

– V –

Bai Osalan bai Emakunde ados daude bien interesekoak diren esparruetan lankidetza ezartzeko, bien arteko proiektuetan parte hartzea barne, beraien eskumenen esparruan.

Horrenbestez,

ERABAKITZEN DUTE:

Bi erakundeen arteko harremanetan sakontzea, ahaleginak bateratzeko, jadanik dauden lankidetzak esparru honen barruan areagotzearen aldeko jarduera-bideak ezartze aldera.

Helburu horrekin, lankidetza-akordio hau formalizatzen dute, ondorengoak jasota

KLAUSULAK

Lehenengoa.– Lankidetza Akordioaren xedea.

Akordio honen xedea da Osalanek eta Emakundek segurtasun, higiene, ingurumen eta lan-osasunaren arloetan genero ikuspuntutik gauzatzen dituzten prestakuntza, informazio, dibulgazio eta aholkularitza jardueretan egiten duten lana kokatu eta koordinatzea.

Bigarrena.– Ekintzak.

Bi alderdien arteko lankidetzaren jomugak izango dira:

– Lantalde bat egitea lankidetza-jarduketak diseinatu eta garatzeko.

– Komunikazio-ekintzak garatzea: Dibulgazio-ekitaldiak antolatzea, informazio-materiala sortzea eta bakoitzaren ekimenak elkarri helaraztea bi erakundeen web orrien bitartez.

– Aholkularitza elkarrekin ematea dagozkien eskumenen esparruan egiten zaizkien kontsultetan: sortzen diren kasuetan erantzuna emateko lankidetza-protokolo bat ezartzea.

– Genero ikuspegia kontuan hartuta, lan-segurtasun eta -osasunari eta arlo horretan eragina duten eragileei buruzko informazioa, adierazleak eta datuak partekatzea.

– Generoari eta lan-osasunari buruzko materiala eta prestakuntza-ekintzak diseinatu eta garatzea.

Hirugarrena.– Jarraipen-batzorde bat ezartzea.

Jarduketa zehatzak ahalbidetzeko eta haien jarraipena errazteko, Emakunderen eta Osalanen ordezkariek osatutako bitariko batzorde bat eratuko da. Jarraipen Batzordearen zeregina izango da bientzat interesgarriak diren gaiak proposatzea, berariazko proiektuak prestatzea eta akordioaren interpretazioan eta betearazpenean sortzen diren zalantzak argitzea.

Laugarrena.– Indarraldia.

Lankidetza-akordio hau sinatzen den unetik aurrera egongo da indarrean, eta iraupen zehaztugabea izango du. Hala ere, aldatu ahal izango da, edo ezeztatu, alderdietako edozeinen berariazko idatzizko salaketaren bidez, eta, alderdietako batek salatzen ez badu, urtero luzatuko da, urtebeteko eperako.

Bosgarrena.– Ebazpena.

Aldeek esparru-akordio hau salatu edo aldatu ahal izango dute, edozein unetan, ados jarriz gero.

Aldeetako batek hitzarmen hau beteko ez balu, besteak betetzeko eska diezaioke, edo hitzarmena ezeztatu.

Seigarrena.– Izaera eta jurisdikzio eskuduna.

Hitzarmen hau administrazio-izaerakoa da, eta Sektore Publikoaren Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legearen aplikazio-esparrutik kanpo geratzen da, lege horretako 4.1.d) artikuluaren arabera.

Beraz, azken instantzian, administrazioarekiko auzietako epaitegi eskudunek aztertuko eta ebatziko dituzte hitzarmen hau dela-eta sortzen diren auziak.

Lankidetza-hitzarmen hau aldeok irakurri ondoren, bertan esandakoarekin bat gatozela adierazteko, bina kopia sinatzen ditugu, testuaren idazpuruak aipatutako tokian eta egunean.

Izaskun Urien Azpitarte andrea, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen zuzendari nagusia.

Miren Izaskun Landaida Larizgoitia andrea, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria.

IV. ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN OTSAILAREN 17KO 7/2015 EBAZPENARENA
LANKIDETZA HITZARMENA, ARABAKO FORU ALDUNDIAREKIN, INFORMAZIOA ELKAR TRUKATZEKO

Vitoria-Gasteizen, 2016ko otsailaren 9an.

ELKARTURIK

Alde batetik, Ricardo Gatzagaetxebarria Bastida jauna, Ogasuneko eta Finantzetako sailburua, Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren (aurrerantzean EAEko Administrazioa) eta haren sozietate publikoen izenean diharduena.

Eta bestetik, Jose Luis Cimiano Ruiz jauna, Arabako Foru Aldundiko Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatua, (aurrerantzean Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saila), sail horren izenean diharduena, eta Diputatuen Kontseiluak emandako baimenaz baliatuz.

Bi aldeek hitzarmen hau sinatzeko behar den gaitasun juridikoa aitortzen diote elkarri, eta, hori dela bide, ondoko hau

AZALTZEN DUTE:

I.– Azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearenak, 4.1.c) artikuluan ezartzen duenez, herri administrazioen arteko harremanak gidatu behar dituen printzipioetako bat erakunde leialtasuna da eta ondorioz, gainerako administrazioei behar duten informazioa eman behar zaie beren eskumenak baliatuz darabilten jarduerari buruz.

II.– Ekainaren 22ko 11/2007 Legeak, herritarrek zerbitzu publikoetan sarbide elektronikoa izateari buruzkoak, 6.2.b artikuluan dio herritarrek eskubidea dutela herri administrazioek dagoeneko beren esku dituzten datu eta agiriak ez aurkezteko. Alde horretatik, administrazio elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuak esaten du ezen, datuak eta agiriak ez aurkezteko eskubideaz baliatzea erraztearren, Administrazioak sustatuko duela beste herri administrazioekin hitzarmenak egitea 11/2007 Legearen 9. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

III.– Otsailaren 28ko 6/2005 Foru Arauak, Arabako Zergen Foru Arau Orokorrak, 91. artikuluaren 1. apartatuan xedatzen du herri entitate guztiak behartuta daudela Zerga Administrazioak xedapen orokorren bidez edo errekerimendu zehatzen bitartez eskatzen dizkien datu, txosten eta aurrekariak ematera, zerga alorrean garrantzitsuak direnean. Orobat, behartuta daude Zerga Administrazioari eta bere agenteei euskarri, laguntza, sorospen eta babesa ematera beren eginkizunak bete ditzaten.

Bestalde, aipatu Foru Arauak, 92. artikuluaren 1. apartatuan xedatzen du ezen Zerga Administrazioak bere eginkizunak betetzean eskuratzen dituen datu, txosten edo aurrekariek izaera erreserbatua dutela eta hark kudeatu behar dituen zergak edo baliabideak modu eraginkorrean aplikatzeko eta zigorrak ezartzeko baino ezin direla erabili. Orobat, dio datu, txosten eta aurrekari horiek ezin zaizkiela hirugarrengoei utzi edo jakinarazi, baina salbuespen batzuk arautzen dizkio printzipio orokor horri.

IV.– Informazio horniketei dagokionez, EAEko Administrazioaren eta Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Sailaren arteko lankidetza arloan, gaur egun indarrean dago Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazioaren, haren sozietate publikoen eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako foru aldundien arteko lankidetza hitzarmena, 2009ko abenduaren 1ean izenpetua, elkarreragingarritasun sistemaren bitartez informazioa elkarrekin trukatzeko.

V.– Nahiz eta bi administrazioek lehentasunezkotzat jotzen duten informazio trukea 2009ko abenduaren 1eko Elkarreragingarritasun Hitzarmenean jasota dagoen SCSP sistemaren bidez garatzea, gaur egun beharrezkoa da beste bide seguru batzuk ezartzea beren ezaugarriengatik SCSP sistemaren bidez gauzatu ezin daitezkeen informazio trukeak aurrera eramateko.

Hitzarmen berri honen xedea da esparru egokia ezartzea aldizka edo modu jarraituan egin behar diren datu lagapenak arautzeko, datu horiek pertsona askori buruzkoak direnean edota pertsona ugariri eragiten dietenean, baldin eta lagapen horiek egingo badute Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazioaren, haren sozietate publikoen eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako foru aldundien arteko Elkarreragingarritasun hitzarmeneko babesetik kanpo, eta hitzarmenaren xede nagusia da herri-administrazioen esku dauden datuak eta agiriak ez emateko eskubidearen erabilera erraztea, ekainaren 22ko 11/2007 Legearen 6.2.b) artikuluan adierazitako baldintzetan.

VI.– Datuen erabilerak eta lagapenak aintzat hartu behar ditu datu pertsonalak babesteko legerian, Zergen Foru Arau Orokorrean, eta informazio lagapena arautzen duten gainerako xedapenetan ezarritako mugak.

VII.– Herri administrazioen arteko harremanak gidatu behar dituen elkar laguntzaren barruan, eta haien jardunean nagusi izan behar duten bi printzipioak aplikatuta –eraginkortasuna eta herritarrekiko zerbitzua–, bi aldeek iritzi dute aipatutako informazio lagapenaren baldintzak arautu beharra dagoela. Lagapen hori egiteko, ahal den neurrian, bitarteko informatiko edo telematikoak erabiliko dira, herri administrazioen esku dauden datu pertsonalei dagokienez pertsonek eta entitateek dituzten bermeak eta eskubideak errespetatuta.

Horregatik guztiagatik, esku hartzen duten alderdiek lankidetza hitzarmen hau sinatzen dute, eta, horretarako, ontzat hartzen dituzte honako

KLAUSULAK

Lehenengoa.– Xedea eta helburua.

1.– Hitzarmen honen xedea da baldintzak eta prozedurak ezartzea, alde batetik, EAEko Administrazioaren, eta bestetik, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Sailaren artean egingo den informazio trukea arautzeko.

2.– Informazio horniketa edo lagapen oro justifikatuko da hartzaileak esleituak dituen zereginak betetzeko beharretan oinarrituta, eta egin beharko da betiere datuen babesari buruzko araudia eta 6/2005 Foru Araua, otsailaren 28koa, Arabako Zergen Foru Arau Orokorra erabat errespetatuz.

Bigarrena.– Elkarrekikotasuna eta aplikazio eremua.

1.– Lankidetza hitzarmen honen babesean egiten diren datu lagapenetan, alde batetik, EAEko Administrazioak, eta bestetik, Ogasun eta Finantza Departamentuak informazio emaile zein hartzaile gisa jardungo dute, kasuan kasuko informazioaren arabera.

2.– Hartzaileari egin behar zaizkion informazio lagapen oro babestuko ditu hitzarmen honek, betiere hitzarmenean ezarrita dauden baldintza, klausula eta printzipio guztiak betetzen baditu lagapenak.

Informazio truke batzuk hitzarmen honen aplikazio-eremutik kanpo geratzen dira; hain zuzen ere baliabide informatikoen bitartez (elkarreragingarritasun-sistema erabiliz) informazioa trukatzeko Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta haren sozietate publikoen eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru aldundien artean 2009ko abenduaren 1ean sinatutako lankidetza-hitzarmenaren babespean egiten direnak, baita etorkizunean hitzarmen hori ordezten dutenen babespean egingo direnak ere.

3.– Hitzarmen honen eranskinean zerrendatzen dira hitzarmena sinatzeko unean indarrean dauden informazio lagapenak, aurrerantzean haren babesean eta klausulen menpe geratzen direnak.

Hirugarrena.– Informazio lagapen berriak tramitatu eta onartzea.

Informazio lagapen berriak Hitzarmen honen babesean onartzeko, tramite hauek beharko dira:

1.– Hartzaileko organo eskudunak eskaera arrazoitua aurkeztu, gutxienez datu hauek adierazita:

● helburua.

● lagapena eta entitate hartzailearen eskumena babesten dituen araudia.

● datuen titularrari baimena eskatu behar izatetik salbuesten duen araudia, hala badagokio.

● datuen titularrak zeintzuk diren.

● datuen titularrari baimena eskatzen zaion edo ez, eta, eskatuz gero, zer bitarteko edo zer formula erabiltzen den.

● zehazki zer datu laga behar diren, eta adierazitako helburura nola egokitzen diren.

● horniketa sistema zein den eta horretarako zer baliabide tekniko eta material erabiliko diren.

● maiztasuna, eta ukitutako pertsona edo entitate kopurua.

● emandako datuak hirugarrengoei lagatzea aurreikusten den.

● zer pertsona dauden baimenduta informazioan sartzeko edo emandako informazioa administrazio lagatzaileari eskatzeko.

● erabiltzaileen kudeaketaz eta emandako informazioaren segurtasunaz eta kontrolaz zer organo arduratuko den.

● gai juridikoak, informatikoak edo bestelako kontu materialak argitzeko solaskideak.

● oro har, egokitzat jotzen den beste edozein zirkunstantzia.

2.– Eskaeraren egokitasunaren azterketa eta zazpigarren klausulan ezarritako printzipiotara / baldintzetara egokitzea.

3.– Transmisioaren egokitasuna egiaztatuta, administrazio emaileko organo eskudunak lagapena onartuko du, ebazpen bidez.

Laugarrena.– Horniketa sistemak.

Hitzarmen honen babesean aurreikusten diren lagapen sistemak erantsitako fitxa teknikoan deskribatzen dira. Halere, horrek ez du kentzen etorkizunean sistema berriak ezartzea, araudi aplikagarriak exijitutako beharkizunak betetzen badituzte.

Bosgarrena.– Informazio trukearen arduradunak.

Organo hauek arduratuko dira eskatutako informazio horniketak koordinatu eta erantzuteaz:

– Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Sailean: Ogasun Zuzendaritza.

– EAEko Administrazioan: Zerga Administrazioko Zuzendaritza.

Administrazio emaileak erabakiko du zein protokolo eta baldintza bete behar diren informazioan sarbidea izateko. Administrazio hartzaileak informazioan sarbidea izateko ezarritako baldintza guztiak bete behar ditu, eta haren ardurapean egongo da ziurtatzea administrazio emaileak tramite eta prozedura administratibo baimenduen barruan emandako informazioa jasoko duten pertsonek eta organoek ere baldintza horiek betetzen dituztela.

Seigarrena.– Jarraipen Batzorde Teknikoa.

Hitzarmen honetan eta haren eranskinen adostutakoa kudeatzeko, kontrolatzeko, eta haren jarraipena egiteko, Jarraipen Batzorde Tekniko bat eratuko da. Batzordeak lau kide izango ditu, Eusko Jaurlaritzak izendatutako bi, eta Arabako Foru Aldundiak izendatutako beste bi, eta jarduteko garaian, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak II. tituluko II. kapituluan ezarritako arauei jarraituz jokatuko du.

Jarraipen Batzorde Teknikoak ohiko bilkura bat egingo du urtean. Horrez gainera, aparteko bilkura egingo du kideetako edozeinek hala eskatzen duenean.

Jarraipen Batzorde Teknikoari dagokio Hitzarmen hau interpretatu eta betetzean sor daitezkeen auziak ebaztea, eta bidezkotzat jotzen dituen hobekuntzak proposatzea. Orobat, lan taldeak antolatuko ditu bere zereginak garatzeko egoki irizten dituenean.

Zazpigarrena.– Printzipio aplikagarriak.

Ondoko printzipio eta arauak izan behar ditu kontuan hitzarmen honen babesean egiten den informazio lagapen orok:

a) Administrazio publikoen esku dauden datu eta agiriak ez aurkezteko herritarrek duten eskubidea benetan betetzea. Alde horretatik, organo hartzaileak ez die interesdunei eskatuko aurkez ditzatela transmititzen den informazioari buruz organo emaileak egindako ziurtagiri edo agiriak.

b) Emandako datuak organo hartzailearen funtzio eta eskumenetara egokitzea.

c) Informazioa garrantzitsua eta baliagarria izatea bete nahi diren helburuak lortzeko.

d) Emandako datuen eta lortu nahi diren helburuen artean proportzionaltasuna egotea.

e) Datuak bidaltzeko eta horietan sartzeko bideak seguruak izatea.

f) Efizientziaz jokatzea eta kostuak murriztea.

g) Informazioa jasotzea justifikatzen duten helburuei zorrotz lotzea datuak, informazio hori inoiz ere erabili gabe interesdunaren edo ukitutako pertsonaren kalterako.

h) Emandako datuak transferiezinak izatea, hau da, administrazio hartzaileak datu horiek hirugarren batzuei berriro ezin lagatzea, ukitutako pertsonak baimena ematen duenean edo legeak baimentzen duenean izan ezik.

i) Organo hartzaileari datuak geroago tratatzeko debekua ezartzea, ukitutako pertsonak edo legeak baimentzen dutenean izan ezik.

j) Datu pertsonalak babesteko araudia zorrotz betetzea eta otsailaren 28ko 6/2005 Foru Arauak, Arabako Zergen Foru Arau Orokorrak.

k) Elkarreragingarritasuna, alde batetik, informazio sistemek eta haietan oinarritutako prozedurek datuak partekatu eta informazio eta ezagutzak trukatzeko duten ahalmen orokor gisa hartuta, eta, bestetik, antolaketa, semantika, teknika eta denboraren ikuspegitik hartuta.

Aplikatu beharreko araudiak hala exijitzen badu, haren datuetan sartzeko baimena eskatu beharko dio aldez aurretik lagapen-hartzaileak titularrari. Lortutako baimena espedientean utziko da jasota.

Zortzigarrena.– Hitzarmenaren indarraldia.

Hitzarmen honek izenpetzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta urtebete iraungo du. Hitzarmena automatikoki luzatuko da urtez urte, non eta alderdietako batek, epea amaitu baino gutxienez hiru hilabete lehenago, ez duen haren amaiera salatzen.

Bederatzigarrena.– Hitzarmena berrikustea.

Alderdiek edozein unetan proposatu dezakete hitzarmena berrikustea, egoki jotzen diren aldaketak bertan sartzeko. Hitzarmenaren klausulak berrikusten badira, aldaketak alderdiek sinatu behar duten Gehigarriaren bitartez sartuko dira haren barruan.

Hamargarrena.– Araubide juridikoa.

Hitzarmen hau ez da sartzen Sektore Publikoko Kontratuei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren aplikazio eremuan, baina horrek ez du eragozten sor daitezkeen zalantzak eta hutsuneak lege horren printzipioak aplikatuta argitzea.

Hamaikagarrena.– Gatazkak konpontzea.

Hitzarmen hau sinatzean, esku hartzen duten alderdiek konpromisoa hartzen dute hura betetzean sortzen diren gorabeherak elkarrekin adostuta konponduko dituztela.

Hamabigarrena.– 1998ko abenduaren 22ko datuak lagatzeari buruzko hitzarmena indarrik gabe uztea.

Izenpetzen duten aldeek erabakitzen dute indarrik gabe uztea Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak datuak lagatzeko 1998ko abenduaren 22an sinatutako lankidetza hitzarmena (1995eko urtarrilaren 15eko EHAOn argitaratua). Hortaz, hitzarmen horren babesean Arabako Foru Aldunditik EAEko Administraziora gaur egiten diren informazio lagapenak Hitzarmen berri honen menpe geratzen dira, eta haren klausulen arabera arautuko dira.

Azaldutako guztia frogatzeko, alderdiek Hitzarmen hau sinatzen dute, hiru aletan eta ondorio bakarrerako, goiburuan adierazitako tokian eta egunean.

Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Sailaren partetik, José Luis Cimiano Ruiz jauna.

EAEko Administrazioaren aldetik, Ricardo Gatzagaetxebarria Bastida jauna.

ERANSKINA
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUAK EAEKO ADMINISTRAZIOKO ORGANOEN ALDE EBAZPEN BIDEZ BAIMENDUTAKO INFORMAZIO LAGAPENAK

– 1998ko abenduaren 22ko Hitzarmenaren babesean onartutako lagapenak:

1.– 11/2007 Ebazpena, Ogasuneko zuzendari nagusiarena, Etxebide Etxebizitzaren Euskal Zerbitzuko eskatzaileen erregistroa kudeatu eta eguneratzeko zerga informazioa lagatzekoa.

2.– 66/2007 Ebazpena, Ogasuneko zuzendari nagusiarena, Industria Sailak laguntzak eta diru-laguntzak emateko zerga informazioa lagatzekoa.

3.– 5/2008 Ebazpena, Ogasuneko zuzendari nagusiarena, emantzipatzeko oinarrizko errenta espedienteak ebazteko zerga informazioa lagatzekoa.

4.– 63/2011 Ebazpena, Ogasuneko zuzendari nagusiarena, telelaguntza zerbitzuaren prezio publikoaren ordainketan salbuespenak ezartzeko zerga informazioa lagatzekoa.

5.– 148/2012 Ebazpena, Ogasuneko zuzendari nagusiarena, Lanbideren prestazioak jasotzeko eskubidea aitortzeko behar den zerga informazioa lagatzekoa.

6.– 156/2012 Ebazpena, Ogasuneko zuzendari nagusiarena, unibertsitate bekak zein goi mailako beste ikasketetakoak emateko zerga informazioa lagatzekoa.

7.– 19/2013 Ebazpena, Ogasuneko zuzendari nagusiarena, unibertsitatez kanpoko bekak emateko zerga informazioa lagatzekoa.

8.– 39/2013 Ebazpena, Ogasuneko zuzendari nagusiarena, familiei laguntzak emateko zerga informazioa lagatzekoa.

– Hitzarmenetatik kanpo ebazpen bidez onartutako lagapenak:

1.– 176/2007 Ebazpena, Finantza eta Aurrekontuetako zuzendari nagusiarena, Haurren Hortz-haginak Zaintzeko Programan jardungo duten profesionalak kontratatzeko espedienteetarako zerga informazioa lagatzekoa.

2.– 38/2008 Ebazpena, Ogasuneko zuzendari nagusiarena, Euskal Trenbide Sarea Ente Publikoak tramitatzen dituen desjabetze espedienteak kudeatzeko zerga informazioa lagatzekoa.

3.– 32/2011 Ebazpena, Ogasuneko zuzendari nagusiarena, zenbait linea elektrikotako zuhaitz zerrenden zabaltze proiektuak idazteko informazio katastrala ematekoa.

4.– 70/2012 Ebazpena, Ogasuneko zuzendari nagusiarena, «Jarduera Ekonomikoen Gidazerrenda» izeneko estatistika-eragiketa egiteko Eustatek behar duen zerga informazioa lagatzekoa.

5.– 71/2012 Ebazpena, Ogasuneko zuzendari nagusiarena, «Estatistika soziodemografikoen datu basea» eta «Biztanleriaren eta etxebizitzen zentsuak» izeneko estatistika eragiketen barruan biztanleriaren jarduerari dagokionez Eustatek behar duen zerga informazioa lagatzekoa.

6.– 83/2012 Ebazpena, Ogasuneko zuzendari nagusiarena, Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoetan eta itunpeko pribatuetan ikasleak onartzeko espedienteetarako zerga informazioa lagatzekoa.

7.– 172/2012 Ebazpena, Ogasuneko zuzendari nagusiarena, «Banakako eta familiako errentaren estatistika» izeneko lana egiteko Eustatek behar duen zerga informazioa lagatzekoa.

8.– 64/2014 Ebazpena, Ogasuneko zuzendari nagusiarena, «Ikerketa zientifikoko eta garapen teknologikoko jardueren gaineko estatistika –I+G» izeneko lana gauzatzeko Eustatek behar duen zerga informazioa lagatzekoa.

9.– 25/2015 Ebazpena, Ogasuneko zuzendari nagusiarena, «Etxebizitzei buruzko udal estatistika» izeneko eragiketa egiteko Eustatek behar duen zerga informazioa lagatzekoa.

10.– 37/2015 Ebazpena, Ogasuneko zuzendari nagusiarena, enpresa instalatzaile eta muntatzaileak tasa ordainketa egin dutela egiaztatzeko behar duen zerga informazioa lagatzekoa.

11.– 84/2015 ebazpena, Ogasuneko zuzendari nagusiarena, premiamenduzko bidean zuzenbide publikoko diru-sarreren bilketa arloan dagozkion zereginak betetzeko zerga informazioa ematea.

12.– 93/2015 ebazpena, Ogasuneko Zuzendari orokorrarena, alokairu sozialeko etxebizitzen kudeaketa alorreko funtzioak betetze aldera zerga informazioa lagatzea.

INFORMAZIOA EMATEKO SISTEMEN FITXA TEKNIKOA

EAEko Administrazioa eta Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Sailaren artean informazioa emateko sistemak.

Informazioa honeko sistema horiek aurreikusita daude, nahiz eta lehendabiziko hiru sistemek izan lehentasuna.

Sistema ezartzeko, irizpide hauei jarraituko zaie:

a) Elkarrekikotasuna.

b) Ematekoa den informazio mota.

c) Aukeratutako sistemak berehala erabilia izateko prestatuta egotea.

d) Arrazoizko kostua izatea.

1.– Editran.

Informazioa AFAk eta EAEko Administrazioak zehaztutako bidalketa saioen bidez emango da.

Editranek sistema propioa du fitxategien bidaltze eta jasotze ekintzak erregistratzeko, eta bidali edo jasotako fitxategien kopia aldi baterako gordetzen ditu.

Gainera, erregistratuta geldituko dira bai jasotako datuak tratatzen dituzten prozesu guztiak, bai erabiltzaileen aplikazioetatik datu horietara egiten diren sarbide guztiak.

2.– Zerbitzu telematikoak.

Informazioa horrela bidaliko da: egoitza elektronikoaren bidez edo bi aldeen arteko web zerbitzu seguruaren bidez.

Bidaliko den informazio mota bakoitzeko, hori bidaltzeaz eta jasotzeaz arduratuko diren personak izandatuko dira, bai entitate lagatzailekoak eta bai entitate lagapen-hartzailekoak, beharrezkoa bada.

Erregistratuta geldituko dira bai jasotako datuak prozesatzen dituzten prozesu guztiak, bai erabiltzaileen aplikazioetatik datu horietara egiten diren sarbide guztiak.

3.– Elkarlanerako guneak.

Bi erakundeetako edozeinetan ezarriko dira elkarlanerako gureak.

Erregistratuta geldituko dira horretarako ezarritako gune horietan egiten diren sarbide guztiak.

4.– Mezu elektroniko zifratuak.

Mezu elektroniko zifratuak bidaltzea, informazioa jasotzen duen pertsonaren ziurtagiri digitalaren gako publikoarekin.

Bidaliko den informazio mota bakoitzeko, hori bidaltzeaz eta jasotzeaz arduratuko diren personak izandatuko dira, bai entitate lagatzailekoak eta bai entitate lagapen-hartzailekoak, beharrezkoa bada.

Erregistratuta geldituko dira bai jasotako datuak prozesatzen dituzten prozesu guztiak, bai erabiltzaileen aplikazioetatik datu horietara egiten diren sarbide guztiak.

5.– Fitxategi zifratuak posta elektronikoz bidaltzea.

Mezu elektronikoak bidaltzea, bi aldeen artean adostutako softwarearen bidez. Informazioa bidaltzen duen pertsonak eta hura jasotzen duenak beste kanal batetik trukatuko dute deszifratze gakoa (adibidez, telefonoz).

Bidaliko den informazio mota bakoitzeko, hori bidaltzeaz eta jasotzeaz arduratuko diren personak izandatuko dira, bai entitate lagatzailekoak eta bai entitate lagapen-hartzailekoak, beharrezkoa bada.

Erregistratuta geldituko dira bai jasotako datuak prozesatzen dituzten prozesu guztiak, bai erabiltzaileen aplikazioetatik datu horietara egiten diren sarbide guztiak.

6.– Fitxategi zifratuak euskarri fisikoan bidaltzea.

Fitxategi zifratuak euskarri fisikoan bidaltzea (cd, dvd...). Zifraketa aurreko sisteman azaldutako modu berean egingo da. Informazio euskarria etiketatuta egongo da, maila handiagoko informazioaren segurtasun maila adierazi behar da, euskarrien edukia ezagutarazi gabe.

Bidaliko den informazio mota bakoitzeko, hori bidaltzeaz eta jasotzeaz arduratuko diren personak izandatuko dira, bai entitate lagatzailekoak eta bai entitate lagapen-hartzailekoak, beharrezkoa bada.

Erregistratuta geldituko dira bai jasotako datuak prozesatzen dituzten prozesu guztiak, bai erabiltzaileen aplikazioetatik datu horietara egiten diren sarbide guztiak.

V. ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN OTSAILAREN 17KO 7/2015 EBAZPENARENA
LANKIDETZA HITZARMENA, BIZKAIKO FORU ALDUNDIAREKIN, INFORMAZIOA ELKAR TRUKATZEKO

Vitoria-Gasteizen, 2016ko otsailaren 9an.

ELKARTURIK

Alde batetik, Ricardo Gatzagaetxebarria Bastida jauna, Ogasuneko eta Finantzetako sailburua, Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren (aurrerantzean EAEko Administrazioa) eta haren sozietate publikoen izenean diharduena.

Eta bestetik, Jose María Iruarrizaga Artaraz jauna, Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuko foru diputatua, (aurrerantzean Ogasun eta Finantza Departamentua), departamentu horren izenean diharduena.

Bi aldeek hitzarmen hau sinatzeko behar den gaitasun juridikoa aitortzen diote elkarri, eta, hori dela bide, ondoko hau

AZALTZEN DUTE:

I. Azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearenak, 4.1.c) artikuluan ezartzen duenez, herri administrazioen arteko harremanak gidatu behar dituen printzipioetako bat da gainerako administrazioei behar duten informazioa eman behar zaiela beren eskumenak baliatuz darabilten jarduerari buruz.

II. Ekainaren 22ko 11/2007 Legeak, herritarrek zerbitzu publikoetan sarbide elektronikoa izateari buruzkoak, dio herritarrek eskubidea dutela herri administrazioek dagoeneko beren esku dituzten datu eta agiriak ez aurkezteko. Alde horretatik, administrazio elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuak esaten du ezen, datuak eta agiriak ez aurkezteko eskubideaz baliatzea erraztearren, Administrazioak sustatuko duela beste herri administrazioekin hitzarmenak egitea 11/2007 Legearen 9. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

III.– Martxoaren 10eko 2/2005 Foru Arauak, Bizkaiko Zergen Foru Arau Orokorrak, 93. artikuluaren 1. apartatuan xedatzen du herri entitate guztiak behartuta daudela Zerga Administrazioak xedapen orokorren bidez edo errekerimendu zehatzen bitartez eskatzen dizkien datu, txosten eta aurrekariak ematera, zerga alorrean garrantzitsuak direnean. Orobat, behartuta daude Zerga Administrazioari eta bere agenteei euskarri, laguntza, sorospen eta babesa ematera beren eginkizunak bete ditzaten.

Bestalde, aipatu Foru Arauak, 94. artikuluaren 1. apartatuan xedatzen du ezen Zerga Administrazioak bere eginkizunak betetzean eskuratzen dituen datu, txosten edo aurrekariek izaera erreserbatua dutela eta hark kudeatu behar dituen zergak edo baliabideak modu eraginkorrean aplikatzeko eta zigorrak ezartzeko baino ezin direla erabili. Orobat, dio datu, txosten eta aurrekari horiek ezin zaizkiela hirugarrengoei utzi edo jakinarazi, baina salbuespen batzuk arautzen dizkio printzipio orokor horri.

Xedapen horiek garatzeko, Bizkaiko Foru Aldundiaren 112/2009 Foru Dekretuak, uztailaren 21ekoren bidez onetsitakoak, Bizkaiko Lurralde Historikoko zergen kudeaketari buruzko Araudiaren 5. artikuluak xedatzen du Ogasuna eta Finantzak Sailak lankidetza hitzarmenak egin ahalko dituela entitate publiko edo pribatuekin. Helburua da entitate horiek Zergei buruzko Foru Arau Orokorreko 92. eta 93. artikuluetan xedatutakoa betez eman behar duten informazioaren betekizunak, edukia, epeak eta baldintzak zeintzuk diren zehaztea, inguruabar horiek behar beste araututa ez daudenean araudian. Horrez gain, hitzarmen horiek, gainera, Ogasuna eta Finantzak Sailak beste herri administrazio batzuei bere esku dauden datuak nola laga edo haien berri nola eman behar duten ezar dezakete, datu horiek ematera behartuta egoteagatik Zergei buruzko Foru Arau Orokorreko 94.1 artikuluan xedatutakoari jarraiki. Kasu horretan, informazioa elkartrukatzeko hitzarmenen forma hartuko da. Eta ondorioz, artikulu honetan aipatutako lankidetza hitzarmenak Ogasuna eta Finantzak Saileko foru diputatuak sinatu behar ditu.

IV. Informazio horniketei dagokionez, EAEko Administrazioaren eta Ogasun eta Finantza Departamentuaren arteko lankidetza arloan, gaur egun indarrean dago Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazioaren, haren sozietate publikoen eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako foru aldundien arteko lankidetza hitzarmena, 2009ko abenduaren 1ean izenpetua, elkarreragingarritasun sistemaren bitartez informazioa elkarrekin trukatzeko.

V. Nahiz eta bi administrazioek lehentasunezkotzat jotzen duten informazio trukea 2009ko abenduaren 1eko Elkarreragingarritasun Hitzarmenean jasota dagoen SCSP sistemaren bidez garatzea, gaur egun beharrezkoa da beste bide seguru batzuk ezartzea beren ezaugarriengatik SCSP sistemaren bidez gauzatu ezin daitezkeen informazio trukeak aurrera eramateko.

Hitzarmen berri honen xedea da esparru egokia ezartzea aldizka edo modu jarraituan egin behar diren datu lagapenak arautzeko, datu horiek pertsona askori buruzkoak direnean edota pertsona ugariri eragiten dietenean, baldin eta lagapen horiek egingo badute Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazioaren, haren sozietate publikoen eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako foru aldundien arteko Elkarreragingarritasun hitzarmeneko babesetik kanpo, eta hitzarmenaren xede nagusia da herri-administrazioen esku dauden datuak eta agiriak ez emateko eskubidearen erabilera erraztea, ekainaren 22ko 11/2007 Legearen 6.2.b) artikuluan adierazitako baldintzetan.

VI.– Datuen erabilerak eta lagapenak aintzat hartu behar ditu datu pertsonalak babesteko legerian, Zergen Foru Arau Orokorrean, eta informazio lagapena arautzen duten gainerako xedapenetan ezarritako mugak.

VII.– Herri administrazioen arteko harremanak gidatu behar dituen elkar laguntzaren barruan, eta haien jardunean nagusi izan behar duten bi printzipioak aplikatuta –eraginkortasuna eta herritarrekiko zerbitzua–, bi aldeek iritzi dute aipatutako informazio lagapenaren baldintzak arautu beharra dagoela. Lagapen hori egiteko, ahal den neurrian, bitarteko informatiko edo telematikoak erabiliko dira, herri administrazioen esku dauden datu pertsonalei dagokienez pertsonek eta entitateek dituzten bermeak eta eskubideak errespetatuta.

Horregatik guztiagatik, esku hartzen duten alderdiek lankidetza hitzarmen hau sinatzen dute, eta, horretarako, ontzat hartzen dituzte honako

KLAUSULAK

Lehenengoa.– Xedea eta helburua.

Hitzarmen honen xedea da baldintzak eta prozedurak ezartzea, alde batetik, EAEko Herri Administrazioaren eta haren sozietate publikoen, eta bestetik, Ogasun eta Finantza Departamentuaren artean egingo den informazio trukea arautzeko.

2.– Informazio horniketa edo lagapen oro justifikatuko da hartzaileak esleituak dituen zereginak betetzeko beharretan oinarrituta, eta egin beharko da betiere datuen babesari buruzko araudia eta 2/2005 Foru Araua, martxoaren 10ekoa, Bizkaiko Zergen Foru Arau Orokorra erabat errespetatuz.

Bigarrena.– Elkarrekikotasuna eta aplikazio eremua.

1.– Lankidetza hitzarmen honen babesean egiten diren datu lagapenetan, alde batetik, EAEko Herri Administrazioak eta haren sozietate publikoek, eta bestetik, Ogasun eta Finantza Departamentuak informazio emaile zein hartzaile gisa jardungo dute, kasuan kasuko informazioaren arabera.

2.– Hartzaileari egin behar zaizkion informazio lagapen oro babestuko ditu hitzarmen honek, betiere hitzarmenean ezarrita dauden baldintza, klausula eta printzipio guztiak betetzen baditu lagapenak.

Informazio truke batzuk hitzarmen honen aplikazio-eremutik kanpo geratzen dira; hain zuzen ere baliabide informatikoen bitartez (elkarreragingarritasun-sistema erabiliz) informazioa trukatzeko Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta haren sozietate publikoen eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru aldundien artean 2009ko abenduaren 1ean sinatutako lankidetza-hitzarmenaren babespean egiten direnak, baita etorkizunean hitzarmen hori ordezten dutenen babespean egingo direnak ere.

3.– Hitzarmen honen eranskinetan zerrendatzen dira sinatzeko unean indarrean dauden informazio lagapenak, aurrerantzean haren babesean eta klausulen menpe geratzen direnak.

Hirugarrena.– Informazio lagapen berriak tramitatu eta onartzea.

Informazio lagapen berriak Hitzarmen honen babesean onartzeko, tramite hauek beharko dira:

1.– Hartzaileko organo eskudunak eskaera arrazoitua aurkeztu, gutxienez datu hauek adierazita:

● helburua.

● lagapena eta entitate hartzailearen eskumena babesten dituen araudia.

● datuen titularrari baimena eskatu behar izatetik salbuesten duen araudia, hala badagokio.

● datuen titularrak zeintzuk diren.

● datuen titularrari baimena eskatzen zaion edo ez, eta, eskatuz gero, zer bitarteko edo zer formula erabiltzen den.

● zehazki zer datu laga behar diren, eta adierazitako helburura nola egokitzen diren.

● horniketa sistema zein den eta horretarako zer baliabide tekniko eta material erabiliko diren.

● maiztasuna, eta ukitutako pertsona edo entitate kopurua.

● emandako datuak hirugarrengoei lagatzea aurreikusten den.

● zer pertsona dauden baimenduta informazioan sartzeko edo emandako informazioa administrazio lagatzaileari eskatzeko.

● erabiltzaileen kudeaketaz eta emandako informazioaren segurtasunaz eta kontrolaz zer organo arduratuko den.

● gai juridikoak, informatikoak edo bestelako kontu materialak argitzeko solaskideak.

● oro har, egokitzat jotzen den beste edozein zirkunstantzia.

2.– Eskaeraren egokitasunaren azterketa eta zazpigarren klausulan ezarritako printzipiotara / baldintzetara egokitzea.

3.– Transmisioaren egokitasuna egiaztatuta, administrazio emaileko organo eskudunak lagapena onartuko du, ebazpen bidez.

Laugarrena.– Horniketa sistemak.

Informazioa emateko adosten diren sistemek Segurtasun Eskema Nazionalean (ENS) eta Elkarreragingarritasun Eskema Nazionalean (ENI) ezarritako beharkizunak bete behar dituzte.

Hitzarmen honen babesean aurreikusten diren lagapen sistemak erantsitako fitxa teknikoan deskribatzen dira. Halere, horrek ez du kentzen etorkizunean sistema berriak ezartzea, araudi aplikagarriak exijitutako beharkizunak betetzen badituzte.

Bosgarrena.– Informazio trukearen arduradunak.

Organo hauek arduratuko dira eskatutako informazio horniketak koordinatu eta erantzuteaz:

● Ogasun eta Finantza Departamentuan: Zentsuak Kontrolatzeko eta Udal Zergak Kudeatzeko Zerbitzua.

● EAEan: Zerga Administrazioko Zuzendaritza.

Emaileak erabakiko du zein protokolo eta baldintza bete behar diren informazioan sarbidea izateko. Hartzaileak informazioan sarbidea izateko ezarritako baldintza guztiak bete behar ditu, eta haren ardurapean egongo da ziurtatzea administrazio emaileak tramite eta prozedura administratibo baimenduen barruan emandako informazioa jasoko duten pertsonek eta organoek ere baldintza horiek betetzen dituztela.

Seigarrena.– Jarraipen Batzorde Teknikoa.

Hitzarmen honetan eta haren eranskinen adostutakoa kudeatzeko, kontrolatzeko, eta haren jarraipena egiteko, Jarraipen Batzorde Tekniko bat eratuko da. Batzordeak lau kide izango ditu, Eusko Jaurlaritzak izendatutako bi, eta Ogasun eta Finantza Departamentuak izendatutako beste bi, eta jarduteko garaian, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak II. tituluko II. kapituluan ezarritako arauei jarraituz jokatuko du.

Jarraipen Batzorde Teknikoak ohiko bilkura bat egingo du urtean. Horrez gainera, aparteko bilkura egingo du kideetako edozeinek hala eskatzen duenean.

Jarraipen Batzorde Teknikoari dagokio Hitzarmen hau interpretatu eta betetzean sor daitezkeen auziak ebaztea, eta bidezkotzat jotzen dituen hobekuntzak proposatzea. Orobat, lan taldeak antolatuko ditu bere zereginak garatzeko egoki irizten dituenean.

Aldaketa teknikoek ez badakarte berekin Hitzarmenaren funtsezko aldaketa bat, Jarraipen Batzorde Teknikoak berak erabaki ahal izango ditu.

Zazpigarrena.– Printzipio aplikagarriak.

Ondoko printzipio eta arauak izan behar ditu kontuan hitzarmen honen babesean egiten den informazio lagapen orok:

a) Administrazio publikoen esku dauden datu eta agiriak ez aurkezteko herritarrek duten eskubidea benetan betetzea. Alde horretatik, organo hartzaileak ez die interesdunei eskatuko aurkez ditzatela transmititzen den informazioari buruz organo emaileak egindako ziurtagiri edo agiriak.

b) Emandako datuak organo hartzailearen funtzio eta eskumenetara egokitzea.

c) Informazioa garrantzitsua eta baliagarria izatea bete nahi diren helburuak lortzeko.

d) Emandako datuen eta lortu nahi diren helburuen artean proportzionaltasuna egotea.

e) Datuak bidaltzeko eta horietan sartzeko bideak seguruak izatea.

f) Efizientziaz jokatzea eta kostuak murriztea.

g) Informazioa jasotzea justifikatzen duten helburuei zorrotz lotzea datuak, informazio hori inoiz ere erabili gabe interesdunaren edo ukitutako pertsonaren kalterako.

h) Emandako datuak transferiezinak izatea, hau da, administrazio hartzaileak datu horiek hirugarren batzuei berriro ezin lagatzea, ukitutako pertsonak baimena ematen duenean edo legeak baimentzen duenean izan ezik.

i) Organo hartzaileari datuak geroago tratatzeko debekua ezartzea, ukitutako pertsonak edo legeak baimentzen dutenean izan ezik.

j) Datu pertsonalak babesteko araudia zorrotz betetzea.

k) Elkarreragingarritasuna, alde batetik, informazio sistemek eta haietan oinarritutako prozedurek datuak partekatu eta informazio eta ezagutzak trukatzeko duten ahalmen orokor gisa hartuta, eta, bestetik, antolaketa, semantika, teknika eta denboraren ikuspegitik hartuta.

Aplikatu beharreko araudiak hala exijitzen badu, haren datuetan sartzeko baimena eskatu beharko dio aldez aurretik lagapen-hartzaileak titularrari. Lortutako baimena espedientean utziko da jasota.

Zortzigarrena.– Hitzarmenaren indarraldia.

Hitzarmen honek izenpetzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta urtebete iraungo du. Hitzarmena automatikoki luzatuko da urtez urte, non eta alderdietako batek, epea amaitu baino gutxienez hiru hilabete lehenago, ez duen haren amaiera salatzen.

Bederatzigarrena.– Hitzarmena berrikustea.

Alderdiek edozein unetan proposatu dezakete hitzarmena berrikustea, egoki jotzen diren aldaketak bertan sartzeko. Hitzarmenaren klausulak berrikusten badira, aldaketak alderdiek sinatu behar duten Gehigarriaren bitartez sartuko dira haren barruan.

Hamargarrena.– Araubide juridikoa.

Hitzarmen hau ez da sartzen Sektore Publikoko Kontratuei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren aplikazio eremuan, baina horrek ez du eragozten sor daitezkeen zalantzak eta hutsuneak lege horren printzipioak aplikatuta argitzea.

Hamaikagarrena.– Gatazkak konpontzea.

Hitzarmen hau sinatzean, esku hartzen duten alderdiek konpromisoa hartzen dute hura betetzean sortzen diren gorabeherak elkarrekin adostuta konponduko dituztela.

Hitzarmenaren garapen eta exekuzioan zehar aldeen artean auziren bat sortzen bada, eta hura ezin bada konpondu seigarren klausulan aipatutako Batzorde Teknikoan, administrazioarekiko auzien jurisdikziora joko da, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak xedatutakoarekin bat.

Azaldutako guztia frogatzeko, alderdiek Hitzarmen hau sinatzen dute, hiru aletan eta ondorio bakarrerako, goiburuan adierazitako tokian eta egunean.

Ogasun eta Finantza Departamentuaren partetik, Jose María Iruarrizaga Artaraz jauna.

EAEko Administrazioaren aldetik, Ricardo Gatzagaetxebarria Bastida jauna.

ERANSKINA
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUAK EAEKO ADMINISTRAZIOKO ORGANOEN ALDE BAIMENDUTAKO INFORMAZIO LAGAPENAK

1.– Etxebide Etxebizitzaren Euskal Zerbitzuko eskatzaileen erregistroa kudeatu eta eguneratzeko zerga informazioa lagatzea.

2.– Industria Sailak laguntzak eta diru-laguntzak emateko zerga informazioa lagatzea.

3.– Emantzipatzeko oinarrizko errenta espedienteak ebazteko zerga informazioa lagatzea.

4.– Telelaguntza zerbitzuaren prezio publikoaren ordainketan salbuespenak ezartzeko zerga informazioa lagatzea.

5.– Lanbideren prestazioak jasotzeko eskubidea aitortzeko behar den zerga informazioa lagatzea.

6.– Unibertsitate bekak zein goi mailako beste ikasketetakoak emateko zerga informazioa lagatzea.

7.– Unibertsitatez kanpoko bekak emateko zerga informazioa lagatzea.

8.– Familiei laguntzak emateko zerga informazioa lagatzea.

9.– Haurren Hortz-haginak Zaintzeko Programan jardungo duten profesionalak kontratatzeko espedienteetarako zerga informazioa lagatzea.

10.– Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoetan eta itunpeko pribatuetan ikasleak onartzeko espedienteetarako zerga informazioa lagatzea.

11.– «Jarduera Ekonomikoen Direktorio» izeneko eragiketa egiteko Eustatek behar duen zerga informazioa lagatzea.

12.– «Estatistika soziodemografikoen datu basea» eta «Biztanleriaren eta etxebizitzen zentsuak» izeneko estatistika eragiketen barruan biztanleriaren jarduerari dagokionez Eustatek behar duen zerga informazioa lagatzea.

13.– «Banakako eta familiako errentaren estatistika» izeneko lana egiteko Eustatek behar duen zerga informazioa lagatzea.

14.– «Ikerketa zientifikoko eta garapen teknologikoko jardueren gaineko estatistika –I+G» izeneko lana gauzatzeko Eustatek behar duen zerga informazioa lagatzea.

15.– «Etxebizitzei buruzko udal estatistika» izeneko eragiketa egiteko Eustatek behar duen zerga informazioa lagatzea.

16.– «Biztanleria aktibori buruzko udal estatistika» izeneko eragiketa egiteko Eustatek behar duen zerga informazioa lagatzea.

17.– «Kontu Ekonomikoak» izeneko eragiketa egiteko Eustatek behar duen zerga informazioa lagatzea.

INFORMAZIOA EMATEKO SISTEMEN FITXA TEKNIKOA

EAEko Ogasun eta Finantza Administrazioa eta BFAko Ogasun eta Finantzak Sailaren artean informazioa emateko sistemak.

Informazioa emateko, ondorengo sistemak aurreikusita daude, nahiz eta lehendabiziko lau sistemek izan lehentasuna.

Sistema ezartzeko, irizpide hauei jarraituko zaie:

a) Elkarrekikotasuna.

b) Ematekoa den informazio mota.

c) Aukeratutako sistemak berehala erabilia izateko prestatuta egotea.

d) Arrazoizko kostua izatea.

1.– Editran.

Informazioa OFSk eta EAEko Administrazioak zehaztutako bidalketa saioen bidez emango da.

Editranek sistema propioa du fitxategien bidaltze eta jasotze ekintzak erregistratzeko, eta bidali edo jasotako fitxategien kopia aldi baterako gordetzen ditu.

Gainera, erregistratuta geldituko dira jasotako datuak prozesatzen dituzten prozesu guztiak eta erabiltzaileen aplikazioetatik datu horietara egiten diren sarbide guztiak.

2.– Erregistro telematikoa.

Informazioa Erregistro Elektronikoaz bidaliko da. Zerbitzu hau OFSaren zerbitzu telematikoen atarian eskura dago, eta lehenago azaldutako segurtasun neurriak betetzen ditu.

Bidaltzekoa den informazio mota bakoitzerako, hori bidaltzeaz arduratzen den EAEko Administrazioko pertsonak eta hura jasotzeaz arduratzen diren Ogasun Saileko pertsonak izendatuko dira.

Erregistratuta geldituko dira jasotako datuak prozesatzen dituzten prozesu guztiak eta erabiltzaileen aplikazioetatik datu horietara egiten diren sarbide guztiak.

3.– Mezu elektroniko zifratuak.

Mezu elektroniko zifratuak bidaltzea, informazioa jasotzen duen pertsonaren ziurtagiri digitalaren gako publikoarekin.

Bidaltzekoa den informazio mota bakoitzerako, hori bidaltzeaz arduratzen den EAEko Administrazioko pertsonak eta hura jasotzeaz arduratzen diren Ogasun Saileko pertsonak izendatuko dira.

Erregistratuta geldituko dira jasotako datuak prozesatzen dituzten prozesu guztiak eta erabiltzaileen aplikazioetatik datu horietara egiten diren sarbide guztiak.

4.– Fitxategi zifratuak posta elektronikoz bidaltzea.

Mezu elektronikoak bidaltzea, bi aldeen artean adostutako softwarearen bidez. Informazioa bidaltzen duen pertsonak eta hura jasotzen duenak beste kanal batetik trukatuko dute deszifratze gakoa (adibidez, telefonoz).

Bidaltzekoa den informazio mota bakoitzerako, hori bidaltzeaz arduratzen den EAEko Administrazioko pertsonak eta hura jasotzeaz arduratzen diren Ogasun Saileko pertsonak izendatuko dira.

Erregistratuta geldituko dira jasotako datuak prozesatzen dituzten prozesu guztiak eta erabiltzaileen aplikazioetatik datu horietara egiten diren sarbide guztiak.

5.– Fitxategi zifratuak euskarri fisikoan bidaltzea.

Fitxategi zifratuak euskarri fisikoan bidaltzea (cd, dvd...). Zifraketa aurreko sisteman azaldutako modu berean egingo da. Informazio euskarria etiketatuta egongo da, maila handiagoko informazioaren segurtasun maila adierazi behar da, euskarrien edukia ezagutarazi gabe.

Bidaltzekoa den informazio mota bakoitzerako, hori bidaltzeaz arduratzen den EAEko Administrazioko pertsonak eta hura jasotzeaz arduratzen diren Ogasun Saileko pertsonak izendatuko dira.

Erregistratuta geldituko dira jasotako datuak prozesatzen dituzten prozesu guztiak eta erabiltzaileen aplikazioetatik datu horietara egiten diren sarbide guztiak.

VI. ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN OTSAILAREN 17KO 7/2015 EBAZPENARENA
LANKIDETZA HITZARMENA, GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAREKIN, INFORMAZIOA ELKAR TRUKATZEKO

Vitoria-Gasteizen, 2016ko otsailaren 9an.

ELKARTURIK

Alde batetik, Ricardo Gatzagaetxebarria Bastida jauna, Ogasuneko eta Finantzetako sailburua, Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren (aurrerantzean EAEko Administrazioa) eta haren sozietate publikoen izenean diharduena.

Eta bestetik, Francisco Javier Larrañaga Garmendia jauna, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuko foru diputatua (aurrerantzean Ogasun eta Finantza Departamentua), departamentu horren izenean diharduena.

Bi aldeek hitzarmen hau sinatzeko behar den gaitasun juridikoa aitortzen diote elkarri, eta, hori dela bide, ondoko hau

AZALTZEN DUTE:

I.– Azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearenak, 4.1.c) artikuluan ezartzen duenez, herri administrazioen arteko harremanak gidatu behar dituen printzipioetako bat da gainerako administrazioei behar duten informazioa eman behar zaiela beren eskumenak baliatuz darabilten jarduerari buruz.

II.– Ekainaren 22ko 11/2007 Legeak, herritarrek zerbitzu publikoetan sarbide elektronikoa izateari buruzkoak, dio herritarrek eskubidea dutela herri administrazioek dagoeneko beren esku dituzten datu eta agiriak ez aurkezteko. Alde horretatik, bai administrazio elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuak eta bai irailaren 28ko 23/2010 Foru Dekretuak, Foru Administrazioaren esparruan bitarteko elektronikoen erabilera arautzekoak, esaten dute ezen, datuak eta agiriak ez aurkezteko eskubideaz baliatzea erraztearren, Administrazioak sustatuko duela beste herri administrazioekin hitzarmenak egitea 11/2007 Legearen 9. Artikuluan ezarritakoari jarraituz.

III.– Martxoaren 8ko 2/2005 Foru Arauak, Gipuzkoako Zergen Foru Arau Orokorrak, 91. Artikuluaren 1. Apartatuan xedatzen du herri entitate guztiak behartuta daudela Zerga Administrazioak xedapen orokorren bidez edo errekerimendu zehatzen bitartez eskatzen dizkien datu, txosten eta aurrekariak ematera, zerga alorrean garrantzitsuak direnean. Orobat, behartuta daude Zerga Administrazioari eta bere agenteei euskarri, laguntza, sorospen eta babesa ematera beren eginkizunak bete ditzaten.

Bestalde, aipatu Foru Arauak, 92. Artikuluaren 1. Apartatuan xedatzen du ezen Zerga Administrazioak bere eginkizunak betetzean eskuratzen dituen datu, txosten edo aurrekariek izaera erreserbatua dutela eta hark kudeatu behar dituen zergak edo baliabideak modu eraginkorrean aplikatzeko eta zigorrak ezartzeko baino ezin direla erabili. Orobat, dio datu, txosten eta aurrekari horiek ezin zaizkiela hirugarrengoei utzi edo jakinarazi, baina salbuespen batzuk arautzen dizkio printzipio orokor horri.

IV.– Gaur egun, EAEko Administrazioaren eta Ogasun eta Finantza Departamentuaren artean egiten diren informazio horniketak lankidetza tresna hauen bitartez arautzen dira:

● Laguntzak eta diru-laguntzak lortu eta jasotzeari begira, Gipuzkoako Foru Aldundiak datuak lagatzeko izenpetutako lankidetza hitzarmena, 1998ko abenduaren 22an sinatua (1999ko urtarrilaren 15eko EHAO argitaratua).

● Ogasun eta Finantza Departamentuak EAEri informazioa lagatzeko hitzarmena, 2005eko maiatzaren 20an izenpetua, organo jurisdikzionalei zerga alorreko datuak komunikatzea ezarri eta arautzen duena.

● Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazioaren, haren sozietate publikoen eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako foru aldundien arteko lankidetza hitzarmena, 2009ko abenduaren 1ean izenpetua, elkarreragingarritasun sistemaren bitartez informazioa elkarrekin trukatzeko.

1998ko abenduaren 22ko hitzarmenaren babesean, EAEko Administrazioko organoei informazioa emateko hainbat ebazpen onartu ditu Ogasun eta Finantza Departamentuak.

Era berean, beste ebazpen batzuen bitartez EAEko Administrazioari zerga arloko beste informazio lagapen batzuk egitea onartu da denbora honetan. Hala ere, lagapen horiek, euren xedeagatik bidezkoak ziren arren, ez zuten tokirik aipatutako hitzarmenetan.

V.– Nahiz eta bi administrazioek lehentasunezkotzat jotzen duten informazio trukea 2009ko abenduaren 1eko Elkarreragingarritasun Hitzarmenean jasota dagoen SCSP sistemaren bidez garatzea, gaur egun beharrezkoa da beste bide seguru batzuk ezartzea beren ezaugarriengatik SCSP sistemaren bidez gauzatu ezin daitezkeen informazio trukeak aurrera eramateko.

Hitzarmen berri honen xedea da esparru egokia ezartzea aldizka edo modu jarraituan egin behar diren datu lagapenak arautzeko, datu horiek pertsona askori buruzkoak direnean edota pertsona ugariri eragiten dietenean, baldin eta lagapen horiek ez badira sartzen ez organo jurisdikzionalei datuak emateko 2005eko maiatzaren 20an sinatutako hitzarmenean ez Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazioaren, haren sozietate publikoen eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako foru aldundien arteko Elkarreragingarritasun hitzarmenean, eta hitzarmenaren xede nagusia da herri-administrazioen esku dauden datuak eta agiriak ez emateko eskubidearen erabilera erraztea, ekainaren 22ko 11/2007 Legearen 6.2.b) artikuluan adierazitako baldintzetan.

VI.– Horretarako, indarrik gabe uzten da datuen lagapenari buruz 1998ko abenduaren 22an izenpetutako lankidetza hitzarmena, eta haren hordez hitzarmen berri hau adosten da, aplikazio eremu materiala zabaltzeko eta EAEko Administrazioaren eta Ogasun eta Finantza Departamentuaren arteko informazio trukea ezartzeko. 1998ko Hitzarmenaren babesean onartu eta gaur egun indarrean dauden informazio lagapenak Hitzarmen berri honen menpe geratzen dira, eta haren klausulen arabera arautuko dira.

Orobat, hitzarmen honen klausulei lotuta geratzen dira ebazpen bidez onartutako informazio lagapenak, hitzarmenetatik kanpo adostutakoak.

VII.– Datuen erabilerak eta lagapenak aintzat hartu behar ditu datu pertsonalak babesteko legerian, Zergen Foru Arau Orokorrean, eta informazio lagapena arautzen duten gainerako xedapenetan ezarritako mugak.

VIII.– Herri administrazioen arteko harremanak gidatu behar dituen elkar laguntzaren barruan, eta haien jardunean nagusi izan behar duten bi printzipioak aplikatuta –eraginkortasuna eta herritarrekiko zerbitzua–, bi aldeek iritzi dute aipatutako informazio lagapenaren baldintzak arautu beharra dagoela. Lagapen hori egiteko, ahal den neurrian, bitarteko informatiko edo telematikoak erabiliko dira, herri administrazioen esku dauden datu pertsonalei dagokienez pertsonek eta entitateek dituzten bermeak eta eskubideak errespetatuta.

Horregatik guztiagatik, esku hartzen duten alderdiek lankidetza hitzarmen hau sinatzen dute, eta, horretarako, ontzat hartzen dituzte honako

KLAUSULAK

Lehenengoa.– Xedea eta helburua.

1.– Hitzarmen honen xedea da baldintzak eta prozedurak ezartzea, alde batetik, EAEko Herri Administrazioaren, eta bestetik, Ogasun eta Finantza Departamentuaren artean egingo den informazio trukea arautzeko.

2.– Informazio horniketa edo lagapen oro justifikatuko da hartzaileak esleituak dituen zereginak betetzeko beharretan oinarrituta, eta egin beharko da betiere datuen babesari buruzko araudia eta 2/2005 Foru Araua, martxoaren 8koa, Gipuzkoako Zergen Foru Arau Orokorra erabat errespetatuz.

Bigarrena.– Elkarrekikotasuna eta aplikazio eremua.

1.– Lankidetza hitzarmen honen babesean egiten diren datu lagapenetan, alde batetik, EAEko Herri Administrazioak eta haren sozietate publikoek, eta bestetik, Ogasun eta Finantza Departamentuak informazio emaile zein hartzaile gisa jardungo dute, kasuan kasuko informazioaren arabera.

2.– Hartzaileari egin behar zaizkion informazio lagapen oro babestuko ditu hitzarmen honek, betiere hitzarmenean ezarrita dauden baldintza, klausula eta printzipio guztiak betetzen baditu lagapenak.

Informazio trukeak hitzarmen honen aplikazio eremutik kanpo geratzen dira, horiek gauzatzeko honako hitzarmenak (edo haien ordez gerora onar daitezkeenak) erabiltzen badira:

● Ogasun eta Finantza Departamentuak EAEri informazioa lagatzeko hitzarmena, 2005eko maiatzaren 20an izenpetua, organo jurisdikzionalei zerga alorreko datuak komunikatzea ezarri eta arautzen duena.

● Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren, haren sozietate publikoen eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako foru aldundien arteko lankidetza hitzarmena, 2009ko abenduaren 1ean izenpetua, elkarreragingarritasun sistemaren bitartez informazioa elkarrekin trukatzeko.

3.– Hitzarmen honen eranskinean zerrendatzen dira ebazpen bidez onartuak izanik hitzarmena sinatzeko unean indarrean dauden informazio lagapenak, aurrerantzean haren babesean eta klausulen menpe geratzen direnak.

Hirugarrena.– Informazio lagapen berriak tramitatu eta onartzea.

Informazio lagapen berriak Hitzarmen honen babesean onartzeko, tramite hauek beharko dira:

1.– Hartzaileko organo eskudunak eskaera arrazoitua aurkeztu, gutxienez datu hauek adierazita:

● helburua.

● lagapena eta entitate hartzailearen eskumena babesten dituen araudia.

● datuen titularrari baimena eskatu behar izatetik salbuesten duen araudia, hala badagokio.

● datuen titularrak zeintzuk diren.

● datuen titularrari baimena eskatzen zaion edo ez, eta, eskatuz gero, zer bitarteko edo zer formula erabiltzen den.

● zehazki zer datu laga behar diren, eta adierazitako helburura nola egokitzen diren.

● horniketa sistema zein den eta horretarako zer baliabide tekniko eta material erabiliko diren.

● maiztasuna, eta ukitutako pertsona edo entitate kopurua.

● emandako datuak hirugarrengoei lagatzea aurreikusten den.

● zer pertsona dauden baimenduta informazioan sartzeko edo emandako informazioa administrazio lagatzaileari eskatzeko.

● erabiltzaileen kudeaketaz eta emandako informazioaren segurtasunaz eta kontrolaz zer organo arduratuko den.

● gai juridikoak, informatikoak edo bestelako kontu materialak argitzeko solaskideak.

● oro har, egokitzat jotzen den beste edozein zirkunstantzia.

2.– Eskaeraren egokitasunaren azterketa eta zazpigarren klausulan ezarritako printzipioetara / baldintzetara egokitzea.

3.– Transmisioaren egokitasuna egiaztatuta, Emaileko organo eskudunak eskatutako lagapena onartuko du, ebazpen bidez.

Laugarrena.– Horniketa sistemak.

Informazioa emateko adosten diren sistemek Segurtasun Eskema Nazionalean (ENS) eta Elkarreragingarritasun Eskema Nazionalean (ENI) ezarritako beharkizunak bete behar dituzte.

Hitzarmen honen babesean aurreikusten diren lagapen sistemak erantsitako fitxa teknikoan deskribatzen dira. Halere, horrek ez du kentzen etorkizunean sistema berriak ezartzea, araudi aplikagarriak exijitutako beharkizunak betetzen badituzte.

Bosgarrena.– Informazio trukearen arduradunak.

Organo hauek arduratuko dira eskatutako informazio horniketak koordinatu eta erantzuteaz:

– Ogasun eta Finantza Departamentuan: Zerbitzu Teknikoak.

– EAEan: Zerga Administrazioko Zuzendaritza.

Emaileak erabakiko du zein protokolo eta baldintza bete behar diren informazioan sarbidea izateko. Hartzaileak informazioan sarbidea izateko ezarritako baldintza guztiak bete behar ditu, eta haren ardurapean egongo da ziurtatzea administrazio emaileak tramite eta prozedura administratibo baimenduen barruan emandako informazioa jasoko duten pertsonek eta organoek ere baldintza horiek betetzen dituztela.

Seigarrena.– Jarraipen Batzorde Teknikoa.

Hitzarmen honetan eta haren eranskinen adostutakoa kudeatzeko, kontrolatzeko, eta haren jarraipena egiteko, Jarraipen Batzorde Tekniko bat eratuko da. Batzordeak lau kide izango ditu, Eusko Jaurlaritzak izendatutako bi, eta Ogasun eta Finantza Departamentuak izendatutako beste bi, eta jarduteko garaian, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak II. Tituluko II. Kapituluan ezarritako arauei jarraituz jokatuko du.

Jarraipen Batzorde Teknikoak ohiko bilkura bat egingo du urtean. Horrez gainera, aparteko bilkura egingo du kideetako edozeinek hala eskatzen duenean.

Jarraipen Batzorde Teknikoari dagokio Hitzarmen hau interpretatu eta betetzean sor daitezkeen auziak ebaztea, eta bidezkotzat jotzen dituen hobekuntzak proposatzea. Orobat, lan taldeak antolatuko ditu bere zereginak garatzeko egoki irizten dituenean.

Aldaketa teknikoek ez badakarte berekin Hitzarmenaren funtsezko aldaketa bat, Jarraipen Batzorde Teknikoak berak erabaki ahal izango ditu.

Zazpigarrena.– Printzipio aplikagarriak.

Ondoko printzipio eta arauak izan behar ditu kontuan hitzarmen honen babesean egiten den informazio lagapen orok:

a) Administrazio publikoen esku dauden datu eta agiriak ez aurkezteko herritarrek duten eskubidea benetan betetzea. Alde horretatik, organo hartzaileak ez die interesdunei eskatuko aurkez ditzatela transmititzen den informazioari buruz organo emaileak egindako ziurtagiri edo agiriak.

b) Emandako datuak organo hartzailearen funtzio eta eskumenetara egokitzea.

c) Informazioa garrantzitsua eta baliagarria izatea bete nahi diren helburuak lortzeko.

d) Emandako datuen eta lortu nahi diren helburuen artean proportzionaltasuna egotea.

e) Datuak bidaltzeko eta horietan sartzeko bideak seguruak izatea.

f) Efizientziaz jokatzea eta kostuak murriztea.

g) Informazioa jasotzea justifikatzen duten helburuei zorrotz lotzea datuak, informazio hori inoiz ere erabili gabe interesdunaren edo ukitutako pertsonaren kalterako.

h) Emandako datuak transferiezinak izatea, hau da, administrazio hartzaileak datu horiek hirugarren batzuei berriro ezin lagatzea, ukitutako pertsonak baimena ematen duenean edo legeak baimentzen duenean izan ezik.

i) Organo hartzaileari datuak geroago tratatzeko debekua ezartzea, ukitutako pertsonak edo legeak baimentzen dutenean izan ezik.

j) Datu pertsonalak babesteko araudia zorrotz betetzea.

k) Elkarreragingarritasuna, alde batetik, informazio sistemek eta haietan oinarritutako prozedurek datuak partekatu eta informazio eta ezagutzak trukatzeko duten ahalmen orokor gisa hartuta, eta, bestetik, antolaketa, semantika, teknika eta denboraren ikuspegitik hartuta.

Aplikatu beharreko araudiak hala exijitzen badu, haren datuetan sartzeko baimena eskatu beharko dio aldez aurretik lagapen-hartzaileak titularrari. Lortutako baimena espedientean utziko da jasota.

Zortzigarrena.– Hitzarmenaren indarraldia.

Hitzarmen honek izenpetzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta urtebete iraungo du. Hitzarmena automatikoki luzatuko da urtez urte, non eta alderdietako batek, epea amaitu baino gutxienez hiru hilabete lehenago, ez duen haren amaiera salatzen.

Bederatzigarrena.– Hitzarmena berrikustea.

Alderdiek edozein unetan proposatu dezakete hitzarmena berrikustea, egoki jotzen diren aldaketak bertan sartzeko. Hitzarmenaren klausulak berrikusten badira, aldaketak alderdiek sinatu behar duten Gehigarriaren bitartez sartuko dira haren barruan.

Hamargarrena.– Araubide juridikoa.

Hitzarmen hau ez da sartzen Sektore Publikoko Kontratuei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren aplikazio eremuan, baina horrek ez du eragozten sor daitezkeen zalantzak eta hutsuneak lege horren printzipioak aplikatuta argitzea.

Hamaikagarrena.– Gatazkak konpontzea.

Hitzarmen hau sinatzean, esku hartzen duten alderdiek konpromisoa hartzen dute hura betetzean sortzen diren gorabeherak elkarrekin adostuta konponduko dituztela.

Hitzarmenaren garapen eta exekuzioan zehar aldeen artean auziren bat sortzen bada, eta hura ezin bada konpondu seigarren klausulan aipatutako Batzorde Teknikoan, administrazioarekiko auzien jurisdikziora joko da, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak xedatutakoarekin bat.

Hamabigarrena.– 1998ko abenduaren 22ko datuak lagatzeari buruzko hitzarmena indarrik gabe uztea.

Izenpetzen duten aldeek erabakitzen dute indarrik gabe uztea Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak datuak lagatzeko 1998ko abenduaren 22an sinatutako lankidetza hitzarmena (1995eko urtarrilaren 15eko EHAOn argitaratua). Hortaz, hitzarmen horren babesean Ogasun eta Finantza Departamentutik EAEko Administraziora gaur egiten diren informazio lagapenak Hitzarmen berri honen menpe geratzen dira, eta haren klausulen arabera arautuko dira.

Azaldutako guztia frogatzeko, alderdiek Hitzarmen hau sinatzen dute, hiru aletan eta ondorio bakarrerako, goiburuan adierazitako tokian eta egunean.

Ogasun eta Finantza Departamentuaren partetik, Francisco Javier Larrañaga Garmendia jauna.

EAEko Administrazioaren aldetik, Ricardo Gatzagaetxebarria Bastida jauna.

ERANSKINA
OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUAK EAEKO ADMINISTRAZIOKO ORGANOEN ALDE EBAZPEN BIDEZ BAIMENDUTAKO INFORMAZIO LAGAPENAK

– 1998ko abenduaren 22ko Hitzarmenaren babesean onartutako lagapenak:

1.– 11/2007 Ebazpena, Ogasuneko zuzendari nagusiarena, Etxebide Etxebizitzaren Euskal Zerbitzuko eskatzaileen erregistroa kudeatu eta eguneratzeko zerga informazioa lagatzekoa.

2.– 66/2007 Ebazpena, Ogasuneko zuzendari nagusiarena, Industria Sailak laguntzak eta diru-laguntzak emateko zerga informazioa lagatzekoa.

3.– 5/2008 Ebazpena, Ogasuneko zuzendari nagusiarena, emantzipatzeko oinarrizko errenta espedienteak ebazteko zerga informazioa lagatzekoa.

4.– 63/2011 Ebazpena, Ogasuneko zuzendari nagusiarena, telelaguntza zerbitzuaren prezio publikoaren ordainketan salbuespenak ezartzeko zerga informazioa lagatzekoa.

5.– 148/2012 Ebazpena, Ogasuneko zuzendari nagusiarena, Lanbideren prestazioak jasotzeko eskubidea aitortzeko behar den zerga informazioa lagatzekoa.

6.– 156/2012 Ebazpena, Ogasuneko zuzendari nagusiarena, unibertsitate bekak zein goi mailako beste ikasketetakoak emateko zerga informazioa lagatzekoa.

7.– 19/2013 Ebazpena, Ogasuneko zuzendari nagusiarena, unibertsitatez kanpoko bekak emateko zerga informazioa lagatzekoa.

8.– 39/2013 Ebazpena, Ogasuneko zuzendari nagusiarena, familiei laguntzak emateko zerga informazioa lagatzekoa.

– Hitzarmenetatik kanpo ebazpen bidez onartutako lagapenak.

1.– 176/2007 Ebazpena, Finantza eta Aurrekontuetako zuzendari nagusiarena, Haurren Hortz-haginak Zaintzeko Programan jardungo duten profesionalak kontratatzeko espedienteetarako zerga informazioa lagatzekoa.

2.– 38/2008 Ebazpena, Ogasuneko zuzendari nagusiarena, Euskal Trenbide Sarea Ente Publikoak tramitatzen dituen desjabetze espedienteak kudeatzeko zerga informazioa lagatzekoa.

3.– 32/2011 Ebazpena, Ogasuneko zuzendari nagusiarena, zenbait linea elektrikotako zuhaitz zerrenden zabaltze proiektuak idazteko informazio katastrala ematekoa.

4.– 70/2012 Ebazpena, Ogasuneko zuzendari nagusiarena, «Jarduera Ekonomikoen Gidazerrenda» izeneko estatistika-eragiketa egiteko Eustatek behar duen zerga informazioa lagatzekoa.

5.– 71/2012 Ebazpena, Ogasuneko zuzendari nagusiarena, «Estatistika soziodemografikoen datu basea» eta «Biztanleriaren eta etxebizitzen zentsuak» izeneko estatistika eragiketen barruan biztanleriaren jarduerari dagokionez Eustatek behar duen zerga informazioa lagatzekoa.

6.– 83/2012 Ebazpena, Ogasuneko zuzendari nagusiarena, Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoetan eta itunpeko pribatuetan ikasleak onartzeko espedienteetarako zerga informazioa lagatzekoa.

7.– 172/2012 Ebazpena, Ogasuneko zuzendari nagusiarena, «Banakako eta familiako errentaren estatistika» izeneko lana egiteko Eustatek behar duen zerga informazioa lagatzekoa.

8.– 64/2014 Ebazpena, Ogasuneko zuzendari nagusiarena, «Ikerketa zientifikoko eta garapen teknologikoko jardueren gaineko estatistika –I+G» izeneko lana gauzatzeko Eustatek behar duen zerga informazioa lagatzekoa.

9.– 25/2015 Ebazpena, Ogasuneko zuzendari nagusiarena, «Etxebizitzei buruzko udal estatistika» izeneko eragiketa egiteko Eustatek behar duen zerga informazioa lagatzekoa.

10.– 37/2015 Ebazpena, Ogasuneko zuzendari nagusiarena, enpresa instalatzaile eta muntatzaileak tasa ordainketa egin dutela egiaztatzeko behar duen zerga informazioa lagatzekoa.

11.– 84/2015 ebazpena, Ogasuneko zuzendari nagusiarena, premiamenduzko bidean zuzenbide publikoko diru-sarreren bilketa arloan dagozkion zereginak betetzeko zerga informazioa ematea.

12.– 93/2015 ebazpena, Ogasuneko Zuzendari orokorrarena, alokairu sozialeko etxebizitzen kudeaketa alorreko funtzioak betetze aldera zerga informazioa lagatzea.

INFORMAZIOA EMATEKO SISTEMEN FITXA TEKNIKOA

1.– Ogasun eta Finantza Departamentuak informazioa emateko sistemak.

A) Gipuzkoataria zerbitzu telematikoen atariko zerbitzuen bidez.

Atal honetan azaldutako sistemek lehentasuna dute ondorengo B) ataleko sistemen gainean.

A-1.– Banakako DEA agiriak lortzeko zerbitzua.

Zerbitzu honen bidez, EAEko Administrazioak zuzenean eskuratu ahal izango du administrazio prozedura edo espediente konkretu batean interesa duen pertsonari buruz behar duten zerga informazioa. Departamentuak emango duen edo EAEko Administrazioak eskuratuko duen zerga informazioak «zerga datuen egiaztagiria» (DEA) izango du oinarri.

DEA bat eskatzeko, aplikazioan aipatutako urratsei jarraitu behar zaie, eta DEAri lotutako pertsonaren edo entitatearen IFZ/IFK eta izen-deiturak edo sozietate izena eman behar dira. Eskaera bakar batean, 20 pertsona edo entitateraino sartu daitezke.

DEA bat prestatzeko epea hainbat baldintzari lotuta dago: DEA mota, eskaeraren momentua eta haiei lotutako prozesu informatikoak. Gehienak berehala egiten direnez, ia momentuan eskuratu daitezke, nahiz eta DEA jakin batzuen epea 24 ordukoa izan lanegunetan.

Zerbitzuaren erabiltzaileak hala adierazten badu, behin DEA prestatuta, mezu elektronikoaren bidez jakinaraziko zaio hori.

A-2.– DEA agiriak eskaera masiboz lortzeko zerbitzua.

Aurreko zerbitzuan ez bezala, zerbitzu honek aukera ematen du bidalketa telematiko bakar batean gehienez 500 subjekturi buruzko informazioa eskatzeko. Horrek aurretik eta ondoren egiten den kudeaketa errazten dio, baldintza jakin batzuetan, DEA eskatzen duen administrazioari.

Eskaera sortzeko, txt fitxategi bat sortu behar da, eta horren lerro bakoitzean informazioari lotutako subjektu bakoitzari buruzko identifikazio datuak adieraziko dira: IFZ edo IFK, eta deiturak eta izena edo sozietate izena.

Bestalde, bi urratsetan eskatu behar da informazioa: 1) eskatzen den informazio mota aukeratzen da, erabiltzaileari baimendutako sarbidea duten informazio moten artean; eta 2) eskaeraren txt fitxategia aukeratzen da eta geroago bidali egiten da.

Behin bidalketa behar bezala bukatuta, eskatutako informazioa osatzen da eta eskatzailearen esku jartzen da bi erantzun-fitxategitan: batetik, csv luzapena duen fitxategi bat, eskararen fitxategian zerrendatutako subjektu guztiei buruzko informazioaren laburpen bat duena, eta, bestetik, pdf luzapena duen fitxategi bat, subjektu bakoitzari buruzko informazioarekin prestatzen diren agirien irudiak jasotzen dituena eta, paperean edukitzea beharrezkoa bada, inprimatu ahal izango dena.

Fitxategi horiek hainbat aldiz jaitsi daitezke, bai eta azken 30 egunetakoak kontsultatu ere.

Gauzak normal joanez gero, erantzuna 24 orduko epean jasotzen da. Zerbitzuak aukera ematen du eskaeren egoeraz galdetzeko.

A-3.– Informazioa XMLz eskatzeko zerbitzua.

Dituzten ezaugarriengatik (tamaina handia, informazio zabala eta landua, etab...) informazioa tratatu beharreko fitxategi batean sartzea behar duten zerga informazio eskaerei ematen die erantzuna zerbitzu honek.

EAEKo Administrazioari baimendu ahal izango zaio, behar konkretuen arabera, datuen katalogoan eskura daudenen artean datuen konbinazioa lortzea; horrek informazio hartzailearen profila osatuko du.

Bidaltzen diren eskaerei erantzuteko (txt formatuan igorri behar dira eskaerak, eta bertan zergadunen identifikazio datuak bildu), bi erantzun-fitxategi jasoko dira, xml formatuan bata eta csv formatuan bestea.

Gipuzkoataria zerbitzu telematikoen atariaren bidez eskura dauden zerga informazioa emateko zerbitzuen ezaugarriak.

Izfe SA enpresak garatu eta ustiatzen ditu Gipuzkoatariko aplikazioak, eta 2009az geroztik ISO 27001 arauan ziurtatuta dago (informazioren segurtasuna kudeatzeko sistemak). Horren bidez ziurtatzen da enpresak urtero ikuskatutako segurtasun neurri asko hartuak dituela, hala nola azpiegituraren segurtasun fisikoari, komunikazioei, aplikazioen garapen eta ustiapenari, gai horretan ardura duten langileei eta hondamendien kasuan jarduerek jarraitu ahal izateari buruzko neurriak.

Segurtasun eskema nazionalean jarritako beharkizunak betetzen dira.

Sarbideen kontrola:

● Baimendutako langileak zerbitzu horietan sartzeko, beharrezkoa izango da beren identitatea ziurtagiri digital bidez frogatzea. Autentikazio modu hori pertsonala eta transferiezina da.

● Sarbide kontuak pertsonalak dira. Erabiltzaile bakoitzari identifikatzaile berezi bat emango zaio, momentu guztietan erabiltzaile bakoitzaren baimenak ezagunak izan daitezen eta haien sarbideak erregistratuta gelditu daitezen.

● EAEko Administrazioak sarbideen alta, baja eta aldaketen eskaerak bidaltzen dituztenean, Ogasun eta Finantza Departamentuak zerbitzu horietan erabiltzaileen kudeaketarako ezarritako protokoloei jarraitu beharko diete. Bakarrik eskatuko dira erabiltzaile bakoitzak berari agindutako funtzioak ondo betetzeko behar dituen sarbide baimenak. EAEko Administrazioak eguneratuta edukiko dute aplikaziorako sarbidea behar duten erabiltzaileen zerrenda, eta segurtasun arduradunaren bidez baja eskaerak bidaliko dituzte erabiltzaileak EAEko Administrazioa uzten badu edo sarbide horiei lotutako zereginak uzten baditu.

Sarbideen erregistroa:

● Gipuzkoatarian baimendutako zerbitzuetan erabiltzaileek egiten dituzten sarbideak erregistratuta gelditzen dira. Erabiltzaileak eskatzen duen informazioa eta eskaeraren momentua erregistratuta gelditzen dira, bai eta eskatutako informazioa sortzen den edo erabiltzailearen esku gelditzen den momentua nahiz informazio hori eskuratzen den momentua ere.

● Sarbide kontuak atxikita geldituko dira haiei lotutako sarbideen erregistroen trazabilitate beharrei erantzuteko behar den denboran.

Komunikazioen babesa:

Gipuzkoatariko aplikazioetan Internet bidez sartzekotan, https moduko protokoloaren barruan egiten da.

Informazioaren babesa.

● EAEko Administrazioari ematen zaion informazioa maila ertainekoa da, eta arduraduna Ogasun Zuzendaritza Nagusia da.

● Informazioa zifratuta egongo da bidaltzen denetik aurrera (https moduko protokoloa).

● Agirien garbiketa: ez dute batere informazio gehigarririk, zeren eta automatikoki sortzen baitira justifikaziozko araudiari eta helburuari egokitutako aurretiazko definizioaren arabera.

● IZFEk segurtasun kopien politika bat ezarria du, eta horri esker nahi gabe edo nahita galdutako datuak berreskuratu daitezke, antzinatasun jakin batekoak badira.

● Egiaztatuko dira EAEko Administrazioko langile baimenduek erroldako datuarekin lotura duten zerga informazio eskaeren egokitasuna, iragazki bat aplikatuta dagokion erroldarekin.

B) Ondorengo 2. atalean jasotako informazioa emateko sistemen bidez.

2.– EAEko Administrazioak informazioa emateko sistemak.

Informazioa emateko, ondorengo sistemak aurreikusita daude, nahiz eta lehendabiziko lau sistemek izan lehentasuna.

Sistema ezartzeko, irizpide hauei jarraituko zaie:

a) Elkarrekikotasuna.

b) Ematekoa den informazio mota.

c) Aukeratutako sistemak berehala erabilia izateko prestatuta egotea.

d) Arrazoizko kostua izatea.

1.– Editran.

Informazioa IZFEk eta EAEko Administrazioak zehaztutako bidalketa saioen bidez emango da.

Editranek sistema propioa du fitxategien bidaltze eta jasotze ekintzak erregistratzeko, eta bidali edo jasotako fitxategien kopia aldi baterako gordetzen ditu.

Gainera, erregistratuta geldituko dira jasotako datuak prozesatzen dituzten prozesu guztiak eta erabiltzaileen aplikazioetatik datu horietara egiten diren sarbide guztiak.

2.– Erregistro telematikoa.

Informazioa Erregistro Elektronikoaz bidaliko da. Zerbitzu hau Gipuzkoataria zerbitzu telematikoen atarian eskura dago, eta lehenago azaldutako segurtasun neurriak betetzen ditu.

Bidaltzekoa den informazio mota bakoitzerako, hori bidaltzeaz arduratzen den EAEko Administrazioko pertsonak eta hura jasotzeaz arduratzen diren Ogasun Departamentuko pertsonak izendatuko dira.

Erregistratuta geldituko dira jasotako datuak prozesatzen dituzten prozesu guztiak eta erabiltzaileen aplikazioetatik datu horietara egiten diren sarbide guztiak.

3.– Mezu elektroniko zifratuak.

Mezu elektroniko zifratuak bidaltzea, informazioa jasotzen duen pertsonaren ziurtagiri digitalaren gako publikoarekin.

Bidaltzekoa den informazio mota bakoitzerako, hori bidaltzeaz arduratzen den EAEko Administrazioko pertsonak eta hura jasotzeaz arduratzen diren Ogasun Departamentuko pertsonak izendatuko dira.

Erregistratuta geldituko dira jasotako datuak prozesatzen dituzten prozesu guztiak eta erabiltzaileen aplikazioetatik datu horietara egiten diren sarbide guztiak.

4.– Fitxategi zifratuak posta elektronikoz bidaltzea.

Mezu elektronikoak bidaltzea, bi aldeen artean adostutako softwarearen bidez. Informazioa bidaltzen duen pertsonak eta hura jasotzen duenak beste kanal batetik trukatuko dute deszifratze gakoa (adibidez, telefonoz).

Bidaltzekoa den informazio mota bakoitzerako, hori bidaltzeaz arduratzen den EAEko Administrazioko pertsonak eta hura jasotzeaz arduratzen den Ogasun Departamentuko pertsonak izendatuko dira.

Erregistratuta geldituko dira jasotako datuak prozesatzen dituzten prozesu guztiak eta erabiltzaileen aplikazioetatik datu horietara egiten diren sarbide guztiak.

5.– Fitxategi zifratuak euskarri fisikoan bidaltzea.

Fitxategi zifratuak euskarri fisikoan bidaltzea (cd, dvd...). Zifraketa aurreko sisteman azaldutako modu berean egingo da. Informazio euskarria etiketatuta egongo da, maila handiagoko informazioaren segurtasun maila adierazi behar da, euskarrien edukia ezagutarazi gabe.

Bidaltzekoa den informazio mota bakoitzerako, hori bidaltzeaz arduratzen diren EAEko Administrazioko pertsonak eta hura jasotzeaz arduratzen den Ogasun Departamentuko pertsonak izendatuko dira.

Erregistratuta geldituko dira jasotako datuak prozesatzen dituzten prozesu guztiak eta erabiltzaileen aplikazioetatik datu horietara egiten diren sarbide guztiak.

VII. ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN OTSAILAREN 17KO 7/2015 EBAZPENARENA
LANKIDETZA-HITZARMENA, EUSKADIKO AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOAK ETA PASAIAKO UDALAK SINATU BEHARREKOA, POLIZIA-KOORDINAZIO ETA ELKARLANAREN ARLOAN.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko azaroaren 23an.

BILDU DIRA:

Alde batetik Estefanía Beltrán de Heredia Arróniz andrea, Eusko Jaurlaritzako Segurtasuneko sailburua agertu da eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren izen eta ordezkaritzan esku hartu du.

Bestetik, Izaskun Gomez Cermeño andrea, Pasaiako Udaleko alkatea, aipatu udalaren izen eta ordezkaritzan.

Ordezkariak direnez, eta hitzarmen hau egiteko legezko gaitasun nahikoarekin, ondokoa

ADIERAZI DUTE:

Lehenengoa.– Euskadiko Segurtasun Publikoaren Sistema Antolatzeari buruzko ekainaren 28ko 15/2012 Legeak 42. artikuluan ezarri duenez, Segurtasun publikoaren eskumena duen sailak erabilera komuneko komunikazio-sare bat sortu eta mantenduko du konektatzeko bai Ertzaintza eta udaltzaingoak elkarrekin bai bi horiek segurtasun publikoaren sistemako gainontzeko zerbitzu profesionalekin ere.Gaineratu duenez, Ertzaintzak eta udaltzaingoek elkarri lagundu eta informazioa eman beharko diote, bakoitzak bere eginkizunen barruan.

Era berean, Euskadiko Segurtasun Publikoaren Sistema Antolatzeari buruzko Legearen 36. artikuluaren arabera, koordinazioaz ari garenean, elkarri informazioa eman, baliabide material eta giza baliabideen dotazioa homogeneo izan eta elkarrekin aritzeko aukera ematen duten bitarteko eta baliabideak finkatzeko jardun-sistemen multzoaz ari gara, alegia, udalerriei nahiz Euskal Autonomia Erkidegoari agindutako jardun-ahalmenek bat egiteko moduan.

Bigarrena.– Euskadiko Segurtasun Publikoaren Sistemak Ertzaintzaren eta Udaltzaingoen arteko lankidetza- eta koordinazio-mekanismo bateratuak behar ditu, hain zuzen, jarduerak bikoiztea saihesteko eta polizia-kidego guztien ekintza-baliabideak optimizatzeko asmoz.

Hirugarrena.– Ondorioz, premiazkoa da zehaztea eta bultzatzea Ertzaintzaren eta Udaltzaingoen arteko informazio-trukea eta batera jardutea ahalbidetzen dituzten irizpide, prozedura eta bitartekoen ezarpena.

Ildo honi jarraituz, premiazkoa da komunikabide seguruagoak eta eraginkorragoak izatea; eta Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazioa, Segurtasun Sailaren bidez, Tetra Irrati Mugikorreko Sare Digitalaren (IMSD) titularra denez, bi aldeek egokitzat jotzen dute azpiegitura hori erabiltzea Ertzaintzaren eta Udaltzaingoen arteko komunikazioa ezartzeko biderik aproposena baita.

Hori guztia dela eta, bi aldeek Lankidetza Hitzarmen hau sinatzea adostu dute, betiere toki-araubidearen oinarrizko legerian eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako esparruan, aintzakotzat hartuz hurrengo,

KLAUSULAK

Lehenengoa.– Xedea.

Hitzarmen honen helburua da udal sinatzaileen Udaltzaingoa sartzea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarena den eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak kudeatzen duen Tetra Irrati Mugikorreko Sare Digitala (IMSD) komunikazio sarean eta; bestetik, polizia-lankidetza eta -koordinazioa bultzatzen dituzten informazio- eta komunikazio-sistemen bitartez trukaketa ahalbidetzen duten mekanismoak aurreikustea.

Bigarrena.– Tetra sarerako sarbidea.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren bidez, udal sinatzaileko Udaltzaingoari doan utziko dio sartzen Tetra Irrati Mugikorreko Sare Digitalean (IMSD), polizia-zerbitzu horri dagozkion eskumenak betetzeko behar diren komunikazioak egin ditzan.

Udal sinatzaileko udaltzaingoa azaldutako komunikazio-sarean sartzea errazte aldera, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak, Segurtasun Sailaren bitartez, udalari oinarri-emisorea esleituko dio.

Udal sinatzaileak, bere aldetik, compromiso hauek hartzen ditu:

– Esleitutako ekipoa erabiltzeko langile egokiak izatea.

– Instalatu eta mantentzeagatik sortutako gastuak ordaintzea.

– Behar bezalako segurtasun-bermeekin gordetzea eta; lagatako materiala hondatu, lapurtu edo galduz gero, berriz jartzeaz arduratuko da.

– Ohiko erabilerak, erruak edo zabarkeriak eragindako matxurak konpontzea.

Hitzarmen hau sinatu duen udala komunikazio-sarearekin konektatzeko beharrezkoak diren gainerako komunikazioekipoak (walkie-talkieak eta beste emisore batzuk) eskuratu eta mantentzeaz arduratuko da.

Irrati mugikorreko terminalak eskuratu, ezarri, kudeatu eta mantentzeak kontuan hartuko ditu hitzarmen honen I. eranskinean aurreikusitako jarraibideak eta prozedurak.

Hirugarrena.– Elkarren Arteko Komunikazioa.

Udaltzaingoaren eta Tetra Irrati Mugikorreko Sare Digitalean (IMSD) dauden beste talde, agentzia edo zerbitzu batzuen arteko komunikazioa burutuko da erabiltzaileen artean onartutako eta aurretik zehaztutako flota-planen arabera.

Akordio horietan oinarrituta, Ertzaintzak eta udal sinatzailearen Udaltzaingoak ahots-zerbitzuen elkarreragingarritasuna zehaztu ahalko dute.

Laugarrena.– Datu Baseetarako Sarbidea.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak udal sinatzailearen Udaltzaingoari sartzen utziko dio Segurtasun Saileko datu-base edo fitxategi polizialetara Tetra Irrati Mugikorreko Sare Digitalaren (IMSD), Udaltzaingoen Atariaren edo beste aplikazio batzuen bidez, kontsultak edo beste polizia-izapide batzuk egin ahal izateko; baina bakar-bakarrik Ertzaintzaren eta udal sinatzailearen Udaltzaingoaren artean sinatutako protokolo bereziaren bitartez zehaztuko den eran eta moduan, eta horretan berariaz zehazten diren murrizketak, segurtasun-mailak eta sarbide-kontrola aintzat hartuz, betiere polizia-kidegoen arteko eskuduntzak banatzeari jarraituz.

Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak, Segurtasun Sailaren bitartez, udaleko Udaltzaingoari sartzen utziko dio Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren datu-baseetan, lehenago esandako baliabideez eta helburuaz, Segurtasun Sailaren eta Barne Ministerioaren Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren artean aldez aurretik adostutako eran eta moduan.

Gorago adierazitako datu-zerbitzuetara sartzeko erabili beharreko irrati-terminalek erabiltzen dituzten funtzionarioei atxikirik egon beharko dute Udaltzaingoen Erregistroaren bidez. Horretarako, ezinbestekoa izango da kontsulta egiten duen agentearen identifikazioa eta erregistroa egitea.

Ondorio horietarako, udalak etengabe eguneratuta izan beharko ditu Udaltzaingoko agenteen datuak, asmo horretarako Autonomia Erkidegoak Segurtasun Sailaren bidez haren esku jarriko duen aplikatiboa baliatuz.

Datu pertsonalak dauzkaten datu-base edo fitxategietarako sarbideak errespetatu beharko du datu pertsonalak babesteari buruzko indarreko araudia.

Hitzarmen hau sinatzean Udaltzaingoen Erregistroa erabiltzeko moduan egon ezean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko datu-base edo fitxategietara sartzen diren udaleko Udaltzaingoaren erabiltzaileen altak eta bajak gauzatuko dira Segurtasun Saileko Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzara bidaliz dagokion datu-fitxategia.

Bosgarrena.– trafikoa.

Hitzarmen hau sinatzen duen udaleko Udaltzaingoak hitzematen du hilero Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzari bidaliko dizkiola trafikoko istripuen kopuruari buruzko datu estatistikoak, gai horren gainean indarrean dagoen araudian aurreikusitako egiturari eta edukiei jarraiki eta, betiere, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak egoki zehazten duen modua erabiliz, besteak beste, faxa, posta elektronikoa, web zerbitzua.

Udal sinatzaileak Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak antolatutako bide-segurtasuneko kanpainetan elkarlanean aritzeko konpromisoa hartzen du.

Seigarrena.– jarraipen batzordea.

Hitzarmen hau egoki aplikatzen dela ziurtatzeko jarraipen-batzordea sortuko da, eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko ordezkari batek eta sinatzen duen udaleko beste batek osatuko dute. Batzorde horren zereginak hauek dira: hitzarmena interpretatzean sor daitezkeen zalantzak argitzea, betearaztean eragin daitezkeen desadostasunak konpontzea, hitzarmenaren urratsak aztertzea eta, beharrezkoa izanez gero, hori hobetzeko proposamenak egitea.

Batzorde hori bilduko da hitzarmen horietako batek eskatzen duen bakoitzean eta, gutxienez, urtean behin.

Zazpigarrena.– indarraldia.

Hitzarmen hau sinatzen den egunean sartuko da indarrean eta 2015eko abenduaren 31ra arteko indarraldia izango du. Gainera, automatikoki, urtez urte luzatuko da, baldin eta alderdietako batek berariaz salatzen ez badu. Horrelakoetan, salaketa aurkeztu eta jakinarazi beharko da hitzarmena amaitu baino hilabete lehenago gutxienez.

Zortzigarrena.– Hitzarmenaren araubidea eta auzigaiak.

Hitzarmen hau administrazio arlokoa da, eta, beraz, interpretatu eta garatzeko administrazio publikoen arteko lankidetza-hitzarmenei aplikatu beharreko administrazio-araubidea bete beharko da.

Seigarren klausulan adierazitako jarraipen-organoaren gain utzitako eginkizunei eragin gabe, hitzarmen hau ulertzean eta betetzean sor litezkeen auziak Administrazioarekiko auzien jurisdikzioaren ezagutzaren eta eskumenaren eraginpean geratuko dira.

Bederatzigarrena.– Eraginkortasuna.

Hitzarmena sinatzen denetik behartuko ditu administrazio parte-hartzaileak.

Eta bi alderdiak bat datozela eta adierazitako guztia onartzen dutela erakusteko, hitzarmen hau izenpetzen dute, bi aletan, izenburuan esandako tokian eta egunean.

Izaskun Gomez Cermeño, Pasaiako Alkatea.

Estefanía Beltrán de Heredia, Segurtasun Sailburua.

ERANSKINA
UDALTZAINGOEI DAGOZKIEN ETA SEGURTASUN SAILAREN «TETRA IMSD» SAREAN DAUDEN IRRATI MUGIKORREKO TERMINALAK ESKURATU, EZARRI, KUDEATU ETA MANTENTZEKO PROZEDURA

1.– Sarrera.

Agiri honek Udaltzaingoei dagozkien eta Segurtasun Sailaren «Tetra IMSD» sarean dauden irrati mugikorren terminalak eskuratu, zabaldu, kudeatu eta mantentzeko oinarrizko prozedura jasotzen du; halaber, jarraitu beharreko gomendioak eta prozedurak ere jasotzen ditu, bai eta zerbitzua behar bezala emateko prebentzio- eta zuzenketa-ekintzak ere.

2.– Orokorra.

2.1.– Sarearen eskema.

Informazioaren eta Komunikazioen Teknologien Alorrak (IKTA), besteak beste, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Saileko (EJHS) Irrati Mugikorreko Sare Digitala (IMSD) kudeatu eta ustiatu behar du.

Tetra estandarrak erabiltzen duen IMSD Segurtasun Saileko Komunikazioen Sareak ematen duen zerbitzuetako bat da; horrek garraiobidearen zeregina betetzen du, EAEn dauden oinarrizko estazio transmititzaile/hartzaileen eta gaur egun Erandion eta Vitoria-Gasteizen dauden kommutazio-zentroen arteko konexiorako aukera emateko. Sarearen osaera hauxe da:

(Ikus .PDF)

Kommutazio Zentroetan beretan egiten dira interkonexio guztiak, IMSDren bidez egindako taldekako zein banakako dei guztiak ezartzeko.

Sarearen oinarrizko estazioen erdia Erandioko kommutazio-zentrora dago konektatuta eta beste erdia, Vitoria-Gasteizko kommutazio-zentrora. Konfigurazio horrek aukera emango luke sareak ibiltzen jarraitzeko, baldin eta kommutazio-zentroetako bat erortzen bada, lurraldearen ia % 100ean komunikazioak lanean izanik.

Oinarrizko estazioak zabaldu dira eta horietako bakoitzaren estaldura-zonak ondokoenekin estaltzen dira. Horrek esan nahi du kommutazio-zentro bati esleitutako estazio batek edo guztiek huts eginez gero, komunikazioek ibiltzen jarraituko dutela, nahiz eta, estaldura-mailari dagokionez, pixka bat motelago.

Gaur egun, sare honen bidez zerbitzua ematen zaie zenbait agentziari, bai segurtasunekoei, bai larrialdietakoei. Agentzien taldeen arteko deien pribatutasun eta segurtasuna bermatuta dago, Tetra sarearen egituraren beraren eta diseinuaren bidez. Agentzien taldean ezin du beste talde batek esku hartu/entzun, nahiz eta agentzia beraren beste talde bat izan. Taldeen arteko komunikazioa behar izanez gero, sistemak zeregin horiek betetzeko beharrezko baliabideak ematen ditu, baldin eta nahitaezko protokolo eta akordioak ezartzen badira.

Lan egiteko modu horren taula ezartzeko eta normalizatzeko, «Flota Planak» ezarri dira; horietan, taldeen artean egon daitezkeen komunikazio-beharrak zehazten dira. Badago zehaztutako Floten Esparru Plana; hala ere, floten plan hauek egokitu daitezke, une zehatzetan agentziaren beraren beste talde batzuekin edo beste agentzia batzuetako taldeekin elkarreragingarritasuna behar duten erabiltzaileen arteko akordioak oinarri hartuta. Horiek ezarri ondoren, terminalak programatzen dira, onetsitako Floten Planaren arabera.

2.2.– Arreta.

Erabiltzaileen Arreta Zentroa da, Informazioaren eta Komunikazioen Teknologien Alorraren mendekoa.

Hori harremanetarako puntu bakarra da, erabiltzaileei Segurtasun Sailak ematen dituen zerbitzuen gorabehera, matxura eta kontsulten gainean arreta emateko, bai informatika-arloan, ai telekomunikazio-arloan, gorabeherak gertatzen direnetik konpontzen direnera arteko kudeaketa egokia bermatzeko.

Honako prozesuak egiten ditu:

● Gorabeheren erregistroa, dei-egileak emandako datuen bidez.

● Zenbait kasutan, gorabehera unean bertan konpondu ahalko da; beste zenbaitetan, horren berri emango zaio euskarri espezializatuari, eta horrek kononduko du telefonoaren bidez edo, bestela, bertaratu egingo da. Kasu horietan, erabiltzaileari gorabeheraren zenbakia emango zaio, segimendua egiteko.

● Arazo baten berri ematean euskarri espezializatuari, Arretak gorabeheraren bilakaera monitorizatzen jarraitzen du, erabiltzailearen aurrean ebazteko arduraduna baita; horretarako, bilakaeraren segimendua egin eta erabiltzaileari horren gaineko informazioa emango dio.

(Ikus .PDF)

2.3.– Sarea kudeatu eta mantentzeko zentroa.

Sarea Kudeatzeko Zentroa Erandion dago eta honako ardura du:

● Maila teknikoan, IMSD sistema –alegia, kontrol-zentroak, oinarrizko estazioak, sarearen hedatzaileak, bulegoko postuak– eta sistemaren gainerako elementuak ibiltzea.

● Tetra sarearen mantentze-zerbitzua kudeatzea; horretarako, prebentzio- zein zuzenketa-arloko mantentze-lanak behar bezala egiten direla egiaztatzea.

● Komunikazioen erabiltzaile, terminal, sare-elementu eta segurtasunaren osaera kudeatzea.

● Estatistika orokorrak eta xehatuak eskuratzea, bai sarearen funtzionamenduari dagokionez, bai terminalei dagokienez.

● Erabilgarritasun, saturazio, segurtasun, zerbitzuen kalitate, eta abarren gaineko parametroak aztertzea, zerbitzuaren maila egokia izan dadin.

2.4.– Terminalen laguntza teknikoa.

Irratien terminal berriek Segurtasun Sailaren IMSDren barruan ibili ahal izateko eta komunikazioen segurtasuna eta konfindentzialtasuna bermatu ahal izateko, aurretik, IKTAko zerbitzu teknikoek hasiera eman behar diete; IKTAk terminalaren eta sarearen konfigurazioetan behar bezalako parametroak sortuko ditu, ekipoa ibili ahal izateko.

Programatu ondoren, terminalak Segurtasun Sailaren Sarean lan egin ahalko du, eskura jarritako dei-taldeetan baino ez, bere profilari esleitutako Floten Planak jasotakoaren arabera.

Edozein aldaketa, konponketa edo terminala beste baliabide batera aldatu behar izanez gero, zerbitzu teknikoek berriro programatu beharko dute.

Aurretik azaldutakoa kontuan hartuta, beharrezkoa izango da, bai terminal berriak, bai konpondutakoak IKTAk bidaltzea; horretarako, kasu bakoitzerako egokiena den bidalketa-modua ezarriko da.

3.– Udaltzaingoekin funtzionatzeko protokoloak.

3.1.– Terminalak eskuratzea.

Udaltzaingoek edo, hala badagokio, udal egokiek berek eskuratu beharko dituzte egokitzat jotzen dituzten terminalak, beren ardurapekoak diren zereginak egokiro bete ahal izateko.

Terminalek GETen Tetra zehaztapenak bete behar dituzte, eta honakoak bete beharko dituzte, nahitaez:

● Komunikazio-protokoloak aire-interfazean, trunking moduan (V+D) eta modu zuzenean (DMO, batik bat modu efizientean maiztasunean).

● Tetra Vocoder.

● Interfazeak, kanpoko operadore eta gailuekin: MMI eta PEI.

● Segurtasuna: TEA2 aire-interfazean enkriptatzea eta terminalak autentifikatzea (edo prestazio hori epe laburrean sartzeko aukera).

● Handoverra edo gelaxken arteko deien transferentzia.

● Ekipoen onarpenaren eta elkarreragingarritasunaren probak. Motorolaren Dimetra 5.2 sistemaren bidez dokumentatutako elkarreragingarritasuna.

Funtzionamenduaren maiztasun-bandek maiztasunen esleipenaren nazioko koadroaren UN-28 nazionala erabiltzeko araua beteko dute.

● Trunking moduko transmisioko maiztasun-banda: 380-385MHz.

● Trunking moduko harrerako maiztasun-banda: 390-395MHz.

● Modu zuzeneko maiztasun-banda: 380-400MHz.

● RFren kanalaren banda-zabalera: 25KHz.

● Tx/Rx banaketa: 10MHz.

3.2.– Programazioa.

Dagokion udaltzaingoak terminalak eskuratu ondoren, horiek programatu egin beharko dira (ikusi 2.4. atala).

Eragiketa hau Segurtasun Sailaren erantzukizunpekoa da, eta horrek IKTAren bidez egingo du; horretarako, lankidetza-hitzarmenaren arabera dagozkion parametro tekniko eta operatiboak sartuko ditu.

Horiek programatu ondoren, igorgailuak instalatu ahalko dira.

3.3.– Oinarrizko igorgailuen instalazioa eta ibilgailuetakoa.

Oinarrizko igorgailuen instalazioa eta ibilgailuetan dauden igorgailuen instalazioa udaltzaingoen beren ardurapekoa izango da; horretarako, IKTAren Telekomunikazioen Arloaren zerbitzu teknikoen aholkularitza izango dute.

3.4.– Terminalen altak, bajak eta birprogramatzea.

Terminalen edozein alta, baja edo birprogramatzerako, IKTArekin jarri beharko da harremanetan.

● Terminalak berriro programatzeko mugigarriak (talkyak) badira, IKTAren egoitzara bidaliko dira, Erandiora, Telekomunikazioen Arloarentzat; horien zerbitzu teknikoek izango dute programatzeko eta jatorrizko egoerara bueltatzeko ardura.

● Igorgailuak diren kasuetan, bai finkoak, bai ibilgailuetan instalatutakoak, IKTAk baimendutako enpresa instalatzaileek izango dute terminalen zerbitzu teknikoetara joateko ardura, dagokion programazioa jasotzeko eta berriro programatzeko igorgailuetan instalatzeko. Lana egin ondoren, enpresa horiek sarea kudeatzeko zentroari emango diote abisua, sisteman alta emateko.

● Terminal bat bajan eman nahi izanez gero, Arreta zerbitzuari emango zaio abisua; gero, Arreta sarea kudeatzeko zentroarekin jarriko da harremanetan, baja egiteko. Baja aldi batekoa izan bada eta berriro alta eman nahi bazaio, Arretari emango zaio abisua, gaitzeko kudeaketa-lanak egiteko.

● Terminal bat matxuratuz gero (talkya edo igorgailua), protokoloa ezarriko da IKTArekin, ekipoetan sarearen segurtasuna arriskuan jar dezaketen datuak ezabatzeko, fabrikatzaileari konpontzeko bidali aurretik.

● Terminalak galdu edo ebatsiz gero, berehala emango zaio abisua Arreta zerbitzuari, sisteman baja emateko, eta terminal horretatik deirik egin edo jaso ezin izateko.

3.5.– Datu-zerbitzuetara sartzea.

Segurtasuna, sarreren kontrola eta DBLO betetzea bermatzeko, ezinbestekoa da datu pertsonalak atzitzeko sarrerek erregistroa uztea (zein informazio, nork eta noiz).

Hori dela eta, hitzarmenak IMSDren bidez datu-baseetara sartzeko funtzionaltasunak jasotzen dituenean, nahitaezkoa izango da zerbitzu horiek erabiliko dituzten udaltzaingoen irrati-terminalak erabiltzen dituzten agenteei lotuta egotea, Udaltzaingoen Erregistroaren bidez. Erregistro independentea egongo da, eta udaltzaingo bakoitza baino ezingo da sartu eta horrek baino ez du kudeatuko.

Erregistro hauek kontsultatu ahalko dira, Udaltzaingoen Erregistroan jasotako aukera espezifikoen bidez. Horretarako, udaltzaingo bakoitzari sartzeko kodea emango zaio, esleitzen/baimentzen duten pertsonak bakarrik sartu ahal izateko sarreren erregistroetara eta agenteen terminalen esleipenera.

Hasiera batean, urtebeteko antzinatasuna duten erregistroak gordeko dira.

3.6.– Prestakuntza.

Udaltzaingoen erabiltzaileen prestakuntzarako, Tetra sarearen ekipo eta zerbitzuak erabiltzeko, IKTAk prestakuntza-saioak emango dizkio agentzia bakoitzeko erabiltzaile aurreratuen kopuru txiki bati, eta horiek izango dute ezagutza hori dagokion udaltzaingoaren gainerako erabiltzaileei emateko ardura.

Nolanahi ere, prestakuntza-saio berrien gaineko edozein zalantza edo beharren aurrean, IKTA erabilgarri egongo da une zehatz batean eskatzen duenarentzat.

3.7.– Gorabeheren kudeaketa.

Irrati Mugikorreko Sare Digitalaren gaineko edozein gorabehera gertatuz gero, Informazioaren eta Telekomunikazioen Teknologien Alorrak (IKTA) Arreta izeneko Erabiltzaileen Arreta Zentroa du eskuragarri; horrek, gorabeherak kudeatzeko aplikazio baten bidez, aukera ematen du honako eragiketak egiteko:

● Gorabeheren erregistroa.

● Jakinarazitako gorabeheren egoera kontsultatzea.

● Gorabehera baten informazio gehigarria ematea.

● Dagoeneko jakinarazitako gorabehera baten konponbidea erreklamatzea.

● Gorabehera konpondu dela berrestea.

Era berean, udaltzaingo bakoitzak, aurretik zehaztutako telefono edo harremanetarako pertsona jakinarazi beharko du, Arreta Zerbitzuak ordezkari bakarra izateko, jakinarazitako gorabeherei buruzko informazio gehiago emateko edo bilatzeko. Garrantzitsua da ordezkari edo harremanetarako telefono hori bakarra izatea, udaltzaingoaren bulegoen barruan harreman anitzak saihesteko.

(Ikus .PDF)
VIII. ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN OTSAILAREN 17KO 7/2015 EBAZPENARENA
LANKIDETZA HITZARMENA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOAREN ETA AZPEITIKO UDALAREN ARTEKOA, TRAFIKOKO ZEHAPEN PROZEDURAREN ONDORIOZKO EGINTZAK BITARTEKO ELEKTRONIKOEN BIDEZ JAKINARAZTEARI BURUZKOA

Vitoria-Gasteizen, 2015eko irailaren 3an, bertaratu dira,

Alde batetik, Estefanía Beltrán de Heredia Arróniz, Eusko Jaurlaritzako Segurtasuneko sailburua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren izenean eta ordezkaritzan jarduten duena.

Eta, bestetik, Eneko Etxeberria Bereziartua, Azpeitiko Udaleko alkatea, udal horren izenean eta ordezkaritzan.

Duten ordezkaritzan eta hitzarmen hau emateko behar besteko ahalmenarekin,

ADIERAZTEN DUTE:

Lehenengoa.– Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailari dagozkio Euskal Autonomia Erkidegoko komunikazio-bideetan ibilgailuen zirkulazio zaintzari lotutako zereginak, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz.

Zeregin horien artean sartzen da, besteak beste, trafiko, ibilgailu motordunen zirkulazio eta bide segurtasaunaren gaineko araudiaren eta xedapen gehigarrien kontrako arauhausteengatik irekitako zehapen-espedienteak izapidetzea eta abaztea; eta hori, hain zuzen, Trafiko zuzendaritzaren bitartez betetzen da, Segurtasun Sailaren egitura organiko eta funtzionalari buruzko apirilaren 9ko 194/2013 Dekretuaren 16.2.a) artikuluan ezarritakoaren arabera.

Bigarrena.– Udal esparruan trafikoaren arloan zehatzeko ahala toki-erakundeei dagokie, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 25.2.g) artikuluaren arabera eta Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatua onartu duen martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuaren 7. artikuluari jarraituz.

Hirugarrena.– Azaroaren 23ko 18/2009 Legeak, 339/1990 Legegintzako ErregeDekretuak onartutako Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatua aldatu duenak, zehapen-arloan aurreikusten du Bideko Helbide Elektronikoa (BHE) egotea; hain zuzen, gidatzeko edo ibilgailu-zirkulaziorako administrazio-baimenaren titularrak diren guztientzat. Dena den, baimenaren titularra pertsona fisikoa bada, Bideko Helbide Elektroniko bakarra esleituko zaio bere borondatez hala eskatzen duenean.

Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioarieta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatuaren indarreko 59 bis artikuluak aurreikusten du momentuan ematen ez diren salaketen jakinarazpen guztiak eta bideko helbide elektronikoa dutenen zehapen-prozedurak eragindako gainerako jakinarazpenak, helbide horren bidez 77. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz gauzatzea, zerbitzu publikoak eskuratzeko herritarren sarbide elektronikoari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legearen 28.4artikuluak interesdunari aitortzen dion eskubidea alde batera utzi gabe.

Azaroaren 23ko 18/2009 Legearen Bosgarren Xedapen Gehigarriak aurreikusten du trafikoaren alorrean eskumen betearazleak dituzten autonomia-erkidegoek jakinarazpenak Bideko Helbide Elektronikoaren bitartez egin beharrean beren plataforma informatikoa erabiliz egiteko aukera. Xedapen horrek ere jasotzen du autonomia-erkidego horietakoak diren udalek beraiekin lankidetza-hitzarmenak sinatu ahal izatea, hain zuzen, jakinarazpenak nork bere autonomia-erkidegoko jakinarazpen-plataformen bitartez egin ahal izateko.

Aipatutako 18/2009 Legearen bigarren xedapen iragankorrarekin bat etorriz, apirilaren 7ko 6/2014 Legearen azken xedapenetako lehenaren idazketaren ondoren -lege horrek aldatu baitzuen. Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatua (martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuak onartua)-, udalek 2016ko maiatzaren 25a arte denbora izango dute jakinarazpen elektronikoak egiteko, betiere beren aurrekontu-baliabideek eta baliabide teknikoek ahalbidetzen badute.

Laugarrena.– Euskal Autonomía Erkidegoaren barruan, trafikoaren alorrean, Segurtasun Saileko Trafiko Zuzendaritzako zehapen-prozeduretatik eratorritako jakinarazpenak Euskal Autonomía Erkidegoaren jakinarazpen-plataformaren bidez egiten dira eta, halaber, plataforma horrek balio izan dezake Autonomia Erkidegoko udalek beren jakinarazpen telematikoak egin ditzaten dagozkien trafikoko zehapen-prozeduretan.

Lldo horretatik, Administrado Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuak 55. artikuluan aurreikusten du Administrazio Elektronikoaren zerbitzu erkideak -eta horien artean jakinarazpen elektronikoa dago- beste herri-administrazio batzuek erabili ahal izatea, kasuan kasuko lankidetza-hitzarmenetan zehazten denaren arabera.

Aipatutako aurrekariak kontuan hartuta, alderdi sinatzaileek erabaki dute lankidetza-hitzarmen administratibo hau sinatzea, eta hauek dira hitzarmena osatuko duten,

KLAUSULAK

Lehenengoa.– Xedea.

Lankidetza-hítzarmen honen xedea da momentuan ematen ez diren salaketen jakinarazpen elektronikoak eta udal sinatzaileak trafiko-arloan izapidetu behar dituen zehapen-prozedurak eragindako gainerako jakinarazpenak Euskal Autonomía Erkidegoaren jakinarazpen-plataformaren bitartez egin ahal izatea.

Bigarrena.– Bideko Helbíde.

Elektronikoaren Erroldan kontsulta egitea. Jakinarazpena egin baino lehen, udal sinatzaileak Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzari beharrezkoak diren datuak emango dizkio Bideko Helbide Elektronikoaren Erroldan kontsulta egiteko (aurrerantzean BHE).

Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak, kontsulta-eskaria prozesatu eta baliozkotu ondoren, egiaztatuko du kontsultan agertzen diren pertsonak BHEren erroldan sartuta eta, haiaber, kasuan kasuko zehapen-prozedurari atxikita dauden.

Hirugarrena.– Jakinarazpena ematea eta gauzatzea.

1.– BHEren erroldan egindako kontsultaren emaitza baiezkoa bada, udalak jakinarazpena gauzatzeko premiazkoa den informazioa elektronikoki bidaliko du jakinarazpen- plataformara.

2.– Udalak jakinarazpenak bidaliko ditu jakinarazpen-plataformara.

3.– Jakinarazpena gauzatuko da hau kontuan hartuz: Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatuaren 77. Artikuluan aurreikusitakoa eta Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuaren 30. eta 31. artikuluak.

4.– Jakinarazpen-plataformaren bitartez, udalak hau egin ahalko du:

– Igorritako jakinarazpenei eta horiek dauden egoerari buruzko informazioa eskuratzea.

– Gauzatutako jakinarazpenen frogagiriak kontsultatzea.

Laugarrena.– Titulartasuna eta ardurak.

1.– Eusko Jaurlaritzan Administrazio Elektronikoaren arloan eskuduna den zuzendaritzaren ardurapean jakinarazpen elektronikoaren plataformaren funtzionamendua dago.

2.– Trafiko Zuzendaritza eta udal sinatzailea BHEren erroldan kontsulta egiteko informazio-trukeaz arduratuko dira, baita jakinarazi beharreko egintza bidaltzeaz ere.

Hala egokituz gero, aurreko informazioa trukatze aldera, udalak bere sistema informatikoek behar dituzten gastuak ordainduko ditu.

Bosgarrena.– Jarraipen-batzordea.

Hitzarmena egoki aplikatzen dela bermatzeko jarraipen-batzordea sortuko da, EAEko herri-administrazioaren bi ordezkarik eta udal sinatzailearen beste bik osatuta.

Batzorde horren ardurak izango dira hitzarmena interpretatzean agertutako zalantzak argitzea, betetzean sor litezkeen desadostasunak konpontzea, hitzarmena nola doan ikuskatzea eta, beharrezkoa izanez gero, hobetzeko proposamenak lantzea.

Era berean, Batzordeak hitzarmenaren eranskinean jasota dauden zehaztapen teknikoak aldatu ahal izango ditu, baita hitzarmenaren xede diren zerbitzuak emateari buruzko protokolo teknikoak garatu ere.

Batzorde hau alderdi sinatzaileetako batek hala eskatzen duenean bilduko da eta, gutxienez, urtean behin.

Seigarrena.– Hitzarmenaren araubidea eta auzigaiak.

Hitzarmen honek izaera administratiboa du eta interpretatu eta garatzeko herri-administrazioen arteko lankidetza-hitzarmenei aplika dakiekeen ordenamendu juridiko eta administratiboa bete beharko du.

Hitzarmen hau interpretatu eta betetzean sor litezkeen auzigaiak, baldin eta Jarraipen Batzordeak konpontzerik ez badu, administrazioarekiko auzien jurisdikzio ordenak aztertu beharko ditu.

Zazpigarrena.– Indarraldia.

Hitzarmen hau sinatzen den egunean sartuko da indarrean eta 2016ko abenduaren 31 arteko indarraldia izango du. Automatikoki urte naturalka luzatuko da baldin eta alderdietako edozeinek berariaz salatzen ez badu, eta hori luzapena hasi baino gutxienez hilabete lehenago jakinarazi beharko da frogatzeko moduan.

Eta azaldutako guztiarekin ados daudela eta onartzen dutela frogatzeko, alderdiek dokumentu honen bi ale sinatzen dituzte goiburuan adierazitako tokian eta egunean.

Estefania Beltran de Heredia Arróniz, Segurtasun Sailburua.

Eneko Etxeberria Bereziartua, Azpeitiko Udaleko Alkatea.

IX. ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN OTSAILAREN 17KO 7/2015 EBAZPENARENA
POLIZIA ETA LARRIALDIETAKO EUSKAL AKADEMIAREN ETA PORTUGALETEKO UDALAREN ARTEKO LANKIDETZA-HITZARMENA, TOKIKO POLIZIAREN OINARRIZKO ESKALAKO BITARTEKO AGENTEENTZAKO LAN-POLTSA SORTZEKO.

Portugaleten, 2016ko utarrilaren 19an.

BILDU DIRA:

Alde batetik, Malentxo Arruabarrena Julián, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Zuzendari Nagusia, urtarrilaren 8ko 68/2013 Dekretu bidez izendatua, (urtarrilaren 16ko 11. EHAO), Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia Organismo Autonomoaren izenean eta hura ordezkatuz, EAEko Segurtasun Publikoko Sistema Antolatzen duen ekainaren 28ko 15/2012 Legeko 20. eta 26. artikuluek esleitzen dioten eskumenarekin bat.

Bestetik, Mikel Torres Lorenzo, Portugaleteko Udaleko alkate jauna, hori ordezkatuz.

Bi alderdiek, duten ordezkaritzarekin bat, dagozkien eskuduntzetan jardunez eta elkarri ordezkaritza horretatik ondorioztatzen diren ahalmenak errekonozituta,

AZALDU DUTE:

Lehenik.– Jarduten ari diren bi administrazioak jabe direla toki mailan tokiko poliziaren oinarrizko eskalako agente-plazak bitarteko-erregimenean estaltzeak eragiten dituen arazoez. Halakoak estaltzea beharrezkoa izaten da bai oporraldietan, oro har, udan, edota aurreikusi ezinezko baldintzetan edo bestelakoetan, eta nolanahi ere bitarteko agente horiek kontratatu behar izaten direla dagozkien funtzioak betetzeko.

Bigarrenik.– Arazo horri ondo helduko bazaio, aipatutako bi aldeek batera bultzatu beharko dute Udaltzaingoko Oinarrizko Eskalako bitarteko agente izateko lan-poltsa bat sortzeko; Udalek, hala, hango pertsonak bizkor eta eraginkor kontratatu ahal izango dituzte, behar dutenean, lehendik egongo baitira hautatuta eta beren funtzioak ondo gauzatzeko trebatuta eta gaituta.

Hirugarrenik.– Halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Publikoaren Sistemak Ertzaintzaren eta Udaltzaingoen arteko lankidetza- eta koordinazio-mekanismo bateratuak behar ditu, hain zuzen, azken horien ekintza-baliabideak optimizatzeko.

Laugarrenik.– Sinatzen duen Udalak ez ditu berezko baliabide teknikoak bitarteko tokiko agenteak hautatzeko eta prestatzeko eta, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak horretarako baliabideak eta azpiegiturak dituenez, bi alderdiek jotzen dute egokia dela Akademia erabiltzea, bitarteko-erregimenean, beharrezkoak diren tokiko poliziako oinarrizko eskalako bitarteko agente-plazak estaltzeko.

Bosgarrenik.– Lankidetza horren legezko oinarria apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 57. artikulua da, Tokiko Erregimenaren Oinarriak erregulatzen dituena. Horren arabera, toki-administrazioaren eta Estatuko eta autonomia-erkidegoetako administrazioen arteko ekonomia, teknika eta administrazioko arloetako lankidetza, bai toki-zerbitzuetan bai guztien intereseko gaietan, borondatez burutuko da, legeetan ohartemandako moduan eta erara; nolanahi ere, izenpetu ditzaten administrazio-mailako partzuergo edo hitzarmenen bidez ere burutu daiteke.

Halaber, lankidetza hori ekainaren 28ko Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Publikoaren Sistema Antolatzen duen 15/2012 Legearen 3.3 eta 44.1 artikuluetan jasota dago. «3.3.– Segurtasun publikoan parte hartzen duten Euskal administrazio publiko guztiak eta horren karguko zerbitzu guztiak lankidetza-, koordinazio- eta elkarlan-printzipioen arabera erlazionatzen dira elkarrekin.»; «44.1.– Segurtasun publikoko sail eskudunak polizia-lankidetzarako hitzarmenak sinatu ahal izango ditu interesa duten udalekin, elkarlanerako eta lankidetzarako modu eta prozedurak zehazteko.»

Horregatik guztiagatik, aldeek Lankidetzako Hitzarmena sinatzea erabaki dute, hurrengoei jarraiki:

KLAUSULAK

Lehenengoa.– Xedea eta helburua. Hitzarmen honen xedea tokiko poliziako oinarrizko eskalako bitarteko agenteen lan-poltsa sortzea da, hala behar duten Udal sinatzaileei, premia handiko egoeretan eta kontzeptuan bertan jasotzen den aldi baterako izaerarekin, modu bizkor eta eraginkorrean lan-poltsako pertsonak kontratatzea ahalbidetzeko. Langile horiek aldez aurretik hautatu, prestatu eta gaituko ditu Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak, berezko funtzioetan jarduteko. Kudeaketa eraginkorra eta baliabideak modu hobezinean erabiltzea Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Publikoko Sistemaren beharrak egoki artatzearekin bateratu behar da, sistemaren kalitatea bermatuz.

Hitzarmen honen helburua, beraz, Udal sinatzaileen eskaerei erantzutea da eta haiei aldi baterako estaldura-zerbitzua eskaintzea, bitarteko-erregimenean, tokiko poliziaren oinarrizko eskalako agente-plazak betetzeko beharrezkoa denean, kalitatea eta eraginkortasuna bermatuz eta publizitate, berdintasun, meritu eta ahalmen printzipioekin bat.

Bigarrena.– Bitarteko agenteen lan-poltsa osatzeko aplikazio-eremua eta pertsona hartzaileak. Lan-poltsa hau Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiarekin lankidetza-hitzarmen hau sinatu duten Udalek bakarrik erabili ahalko dute, eta soilik bitarteko agenteak izendatzeko tokiko poliziako oinarrizko eskalako agente-kategorian lanpostuak bete behar diren kasuetan, beharra eta premia behar bezala justifikatuz, karrerako langile funtzionarioekin bete ezin daitezkeenean.

Lan-poltsako zati izango dira Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak deitutako hautaketa-prozesuan parte hartu duten eta hori gainditu duten, eta Akademia horrek berak Arkauteko instalazioetan antolatutako prestakuntza-ikastaroa egin duten pertsonak.

Hirugarrena.– Aldeen betebeharrak. Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzari dagozkion sustapen-lanei eragin gabe, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak hautaketa-prozesu bat deitu du; onartutako eta kanpoan utzitako hautagaien zerrenda onartuko du; kalifikazio-epaimahaiko pertsona titularrak eta ordezkoak izendatuko ditu; frogak antolatuko eta kudeatuko ditu; gainditu duten pertsonen zerrenda ezagutaraziko du eta hautagaien prestakuntza gauzatuko du.

Hautagaiek hasiera batetik lan-poltsak eskaintzen dituen aukerak ezagut ditzaten, Akademiak hautaketa-prozesuaren deialdia behar bezala iragarriko du, hitzartutako Udalen web guneetan ere argitaratuz.

Bestalde, lankidetza-hitzarmen hau sinatzen duten Udalek erabat onartzen dituzte tokiko poliziaren oinarrizko eskalako bitarteko agenteentzako poltsa sortzeko jardute-irizpide hauek:

a) Berezko hautaketa-prozesuen ondorioz lan-poltsak antolatzeari uko egiten diote, polizia-agenteak karrerako funtzionariotzat integratzeko.

b) Segurtasun Sailaren poltsako bitarteko langileak modu esklusiboan erabiltzeko hitza ematen dute, eta aurkako kasuan, galarazi egiten da ondoren erabiltzea. Horrek esan nahi du berariaz uko egiten diotela beren poltsak deitzeari edo beste tokiko erakunde batzuk deitutako poltsak erabiltzeari.

c) Udal sinatzaileak berariaz jakinarazten duen kasuetan, lan-poltsa hau sortu aurretik existitzen ziren lan-poltsetako kideak errespetatuko dira, baina irizpide hori eskatzen duen Udalaren udal-mugartearen barruan bakarrik aplikatuko da.

d) Aurreko puntuan adierazitakoarekin bat, Portugaleteko Udalak adierazten du udaltzainen lan-poltsa bat duela, indarrean mantentzeko asmoa duela eta, beraz, lan-poltsa horretara joko duela Segurtasun Sailak osatuko duenera jo baino lehen, hargatik ezertan eragotzi gabe hitzarmen hau sinatuta bere gain hartzen dituen konpromisoak.

Laugarrena.– Jarraipen Batzordea. Hitzarmena behar bezala zaintzeko, segimendu-batzorde tekniko bat sortu da, lau kidez osatua: bi Segurtasun Publikoko Euskal Administrazioa ordezkatuz eta beste bi dagokion Udala ordezkatuz. Lehendakaritza Segurtasun Publikoko Euskal Administrazioko ordezkarietako batek beteko du.

Batzorde horren zereginak hauek dira: hitzarmena interpretatzean sor daitezkeen zalantzak argitzea, betearaztean eragin daitezkeen desadostasunak konpontzea, hitzarmenaren urratsak aztertzea eta, beharrezkoa izanez gero, hori hobetzeko proposamenak egitea.

Batzordea urtean behin bilduko da, gutxienez, aldeetako batek horrela eskatzen badu, eta adostasunez hartu beharko dituzte erabakiak.

Bosgarrena.– Hitzarmena aldatzea. Lankidetza-hitzarmen hau indarrean dagoen bitartean alda daiteke, bi aldeek hala erabakiz gero, eta erabaki berriak gehigarri gisa gehituko dizkiote dokumentu honi.

Seigarrena.– Hitzarmenaren araubidea eta auzigaiak. Hitzarmen hau administrazio arlokoa da, eta, beraz, interpretatu eta garatzeko administrazio publikoen arteko lankidetza-hitzarmenei aplikatu beharreko administrazio-araubidea bete beharko da.

Laugarren klausulan jasota dauden Segimendu Batzordeari esleitutako funtzioei eragin gabe, hitzarmen hau garatzean eta egikaritzean bi aldeen artean sor litezkeen liskarrak administrazioarekiko auzi-jurisdikzioaren esku jarriko dira.

Zazpigarrena.– Indarraldia eta amaiera. Hitzarmen hau aldeek sinatzen dutenean sartuko da indarrean, eta indarraldia 2015eko abenduaren 31n bukatuko da. Nolanahi ere, isilbidez luzatuko da ondoz ondoko urteko aldietan, aldeetako batek salatu ezean. Salatzeko, idatziko jakinarazpena egin behar zaio beste aldeari, hitzarmenaren edo luzapenen mugaeguna baino hilabete lehenago gutxienez.

Hitzarmena amaitu ahal izango da, aldeek edozer momentutan hala adosten badute.

Zortzigarrena.– Erantsitako dokumentazioa. Hitzarmen honekin batera, ondorengo dokumentuak doaz:

a) Tokiko poliziaren oinarrizko eskalako bitarteko agenteen lan-poltsa hautatzeko prozedura arautzen duten oinarriak eta deialdia (EHAAn argitaratuak 2014ko otsailaren 25ean).

b) Tokiko poliziaren oinarrizko eskalako bitarteko agenteen lan-poltsaren funtzionamendu-sistema arautzen duen arautegia.

Hitzarmen hau alde biek irakurri ondoren, bertan esandakoarekin bat datozela adierazteko, bina kopia sinatu dituzte, testuaren idazpuruan aipatutako tokian eta egunean, eta bertan ezarri diren klausulekin bat.

Mikel Torres Lorenzo, Portugaleteko Udaleko alkatea.

Malentxo Arruabarrena Julián, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Zuzendari Nagusia.

X. ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN OTSAILAREN 17KO 7/2015 EBAZPENARENA
SUSTAPEN MINISTERIOAREKIN LANKIDETZA-HIZARMENA ITXAS ETXEKO LOKAL BAT GETARIAKO ITSAS BARRUTIAREN EGOITZA GISA ERABILTZEKO

Vitoria-Gasteizen, 2016ko urtarrilaren 1ean.

BILDUTA

Alde batetik, Almudena Ruiz de Angulo Del Campo andrea, Garraio Azpiegituren zuzendari moduan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorraren izenean eta haren ordezkari, 2015eko abenduaren 29ko Gobernu Kontseiluaren Akordioak aitortzen dizkion ahalmenak erabiliz.

Eta bestetik, Pilar Fabregat Romero andrea, Sustapen Ministerioko ikuskatzaile orokor moduan, erakundeak aitortutako eskumenaren bidez erakundea bera ordezkatuz.

Bi aldeek onartu diote elkarri, bakoitzak jarduten duen izaeraz, hitzarmen hau izenpetzeko beharrezko lege-ahalmena, eta horretarako, honako hau

ADIERAZI DUTE:

Lehenengoa.– Sustapen Ministerioari dagokio, Merkataritza Itsasketako Zuzendaritza Nagusiaren bitartez (Zuzendaritza Orokorra hemendik aurrerantzean), itsas nabigazioaren antolaketa orokorraren eta flota zibilaren arloko eskumena.

Bere funtzioak baliatzeko eta betetzeko, Zuzendaritza Orokorrak Itsas Kapitaintza bat edo Itsas Barruti bat dauka nabigazio-maila jakin bat duten edo itsas segurtasuneko baldintzek hala eskatzen duten portu bakoitzean.

Horrenbestez, Pasaiako Itsas Kapitaintzak Itsas Barruti bat du Getariako herrian.

Getariako Itsas Barrutian dituen eskumenak baliatu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzak Getariako herrian duen Itxas Etxean dauden lokal batzuk bete eta erabili behar ditu Kapitaintzak, bulegotarako.

Bigarrena.– Garraio Azpiegituren Zuzendaritzari dagokio, Ingurumen eta Lurralde Politikaren Sailaren barruan, portu-politikak garatzea eta aplikatzea, jardueraren jarraipena egitea, eta eraginkortasuna kontrolatzea, ordenamenduak aitortzen dizkion beste eskumen batzuei kalterik egin gabe eta indarrean dagoen araudiari jarraituz.

Eusko Jaurlaritzak Getarian duen Itxas Etxearen barruan lokal batzuk daude. Lehenago, Itsasoko Gizarte Institutuak erabiltzen zituen, baina orain erabilgarri daude.

Horiek horrela, bi aldeen borondatea da hitzarmen bat sinatzea lehen aipatutako lokalak bete eta erabil daitezen, eta horrenbestez, dokumentu hau izenpetzen dute, honako hauen arabera:

ESTIPULAZIOAK

Lehenengoa. Helburua.

Hitzarmen honen helburua Pasaiako Itsas Kapitaintzak Getariako Itxas Etxean dauden lokalak erabili ahal izateko baldintzak zehaztea da. Lokal horiek Getariako portuko zerbitzu-eremuan kokatuta dagoen Itxas Etxeko lehen solairuan daude, eta 101,27 metro koadro dituzte guztira (ikusi plano erantsia). Lokalak Getariako Itsas Barrutiaren bulego gisa erabiliko dira.

Aipatutako lokala Itsas Barrutiaren funtzioak betetzeko bakarrik beteko da, eta esanbidez debekatuta dago beste xede edo/eta jarduera batzuetarako erabiltzea. Hitzarmen honek ezartzen dituen xedeak beteko ez balira, edo lokala xede horretarako erabiltzeari utziko balitzaio, baimena indargabetua geratuko da, inolako kalte-ordainerako eskubiderik gabe.

Bigarrena. Tasak.

Baimendutako administrazioak ez ditu ordaindu beharko okupazio- eta jarduera-tasak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei Buruzko Legearen testu bateginak (irailaren 11an 1/2007 lege-dekretuaren bidez onartuak) 16. artikuluan eta Estatuko Portuei eta Merkataritzako Marinari buruzko legearen testu bateginak (irailaren 5eko 2/2011 Errege Dekretu bidez onartuak) 169 a) eta 170 a) artikuluetan adierazitakoari jarraituz.

Hirugarrena. Tarifak eta kontsumoak.

Lekuen okupazio efektiboa egiten duen administrazioari dagokio argi-indarrari eta urari dagozkien zenbatekoak ordaintzea, kasu honetan, Pasaiako Itsas Kapitaintzari.

Kontratua ez bada zuzenean zerbitzu elektrikoaren enpresa hornitzailearekin egiten, Eusko Jaurlaritzak fakturatuko du kontsumoa.

Laugarrena.– Beste baldintza batzuk.

a) Merkataritza Nabigazioaren Zuzendaritza Nagusiak hau egiteko konpromisoa hartzen du:

( Ez du obrarik, itxiturarik ez eta bestelako aldaketarik egingo, ez eta lokaletan publizitate-errotulurik jarriko Eusko Jaurlaritzaren esanbidezko baimenik izan ezean, eta hala eginez gero, horiek gelditzeko aukera izango du Eusko Jaurlaritzak.

( Lokalak eta instalazioak erabiliak izateko egoera egokian edukiko ditu, garbitasunari, higieneari, estetikari, edergarriei, segurtasunari eta ingurumenari dagokienez. Horrez gain, bere gain hartuko ditu beharrezkoak diren ohiko eta ez-ohiko konponketak.

( Bete egingo dituzte Gipuzkoako Portuen Lurralde Zerbitzuak instalazio horren eskumenaren inguruan emandako jarraibideei.

b) Eusko Jaurlaritzak edozein momentutan egin ahalko ditu ikuskapenak lokala eta instalazioak ondo zainduta eta mantenduta daudela egiaztatzeko, eta, orobat, ustiapenaren ondorioz higiezinean gertatu diren eraginak eta portuaren ustiapen egokia oztopatzen dutenak zuzentzeko edo higiezina hasierako egoerara itzularazteko konponketak edo bestelako ekintza batzuk egiteko adierazi ahalko dio administrazioari. Merkataritza Nabigazioaren Zuzendaritza Nagusia behartuta dago ekintza horiek adierazitako epean gauzatzera.

Bosgarrena. Aldatzea eta desegitea.

Hitzarmen honen alde sinatzaileek edozein momentutan aldatu ahalko dute hitzarmena, elkarren arteko adostasunez bada eta, aurretiaz, hitzarmen hau onartzeko exijitzen diren formaltasun berberak betetzen badira.

Bi aldeetako edozeinek edozein momentutan eska dezake hitzarmen hau desegitea. Idatziz egin beharko da, eta hori egiteko arrazoiak argudiatu, eta eskatutako desegite-data baino gutxienez bi hil lehenago.

Seigarrena. Indarraldia.

Hitzarmen honen indarraldia hamabost urtekoa da, sinatzen den egunetik kontatzen hasita. Hitzarmen hau urtez urte luzatu daiteke, automatikoki, alde sinatzaileetako batek hitzarmena ez berritzeko borondatea erakusten duen arte, eta hala izanez gero, hitzarmenaren amaiera baino gutxienez hiru hil lehenago adierazi beharko da borondate hori.

Eta horrela, jasota gera dadin eta dagozkion ondorioak izan ditzan, bi aldeek dokumentu hau sinatzen dute, hiru aletan, idazpuruan idatzitako lekuan eta egunean:

Sustapen Ministerioaren aldetik, Pilar Fabregat Romero. Sustapen Ministerioko Ikuskatzaile Nagusia. Delegazioz (FOM/1644/2012 Agindua, uztailaren 23koa, 2012-07-25eko BOE).

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra. Almudena Ruiz de Angulo del Campo, Garraio Azpiegituren Zuzendaria (Gobernu Kontseiluaren Akordioa, 2015eko abenduaren 29koa).


Azterketa dokumentala