
62. zk., 2016ko apirilaren 4a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (338 KB - 14 orri.)
- EPUB (868 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
1411
IRAGARKIA, 2015ko Kanpainan Ordaindetarako Araubidean erantsi diren Behin-behineko Oinarrizko Ordainketaren Eskubideei buruzko jakinarazpena ebazten dira.
Interesdunei komunikazioak jakinarazteko ahaleginak egin dira, baina ez da inolako ondoriorik lortu. Hori dela eta, iragarki hau ematen da argitara, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 59.5 artikuluan –Sektore Publikoa arrazionalizatzeari eta Administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatutako horretan– xedatutakoa betetzeko.
Jakinarazpen horiek eskuragarri daude Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzan,helbide honetan: Donostia kalea 1, O eraikina, 4. solairua, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Ados egon ezean eta orain jakinarazi diren behin-behineko datuen inguruko alegazioren bat egiteko asmoa izanez gero, instantzia dagokion Eskualdeko Nekazaritza Bulegoan edo AJAPELaren 38.4 artikuluak horretarako jarritako lekuetan aurkeztu beharko dira, hamabost eguneko epean, jakinarazpena egiten den egunaren biharamunetik hasita, eskatutako gutxieneko informazioa adierazita.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat jakinarazpenaren balioa izan behar du haientzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko martxoaren 3a.
Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,
IKERNE ZULUAGA ZAMALLOA.
RSS