Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

62. zk., 2016ko apirilaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
1410

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baitira Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariaren ebazpenak; ebazpen horien bidez adierazten da ordainketa bidegabe zenbait itzuli beharra, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari, 79/2010 Dekretuan ezarritako eskakizunak ez betetzeagatik.

Aipatutako ebazpenak jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan xedatutakoa betetzeko (Sektore publikoa arrazionalizatu eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatu zuen 30/1992 Legea).

Jakinarazpen honekin batera, ohar hauek egiten dira:

Ebazpen honek ez dio administrazio-bideari amaiera ematen, eta, beraz, haren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Aipatu ebazpenak eskuragai daude Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, O eraikina, 4. solairua, 01010 Vitoria-Gasteiz).

Halaber, jakinarazten da iragarki hau argitaratu eta hurrengo bi hileko epearen barruan egin beharko dela itzulketa. Itzulketa borondatez egiteko aldia da epe hori, eta, epe horretan ordainketarik egin ezean, premiamendu-bidea erabiliko da kobrantza egiteko.

Ordainketa Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiak Kutxabanken horretarako duen kontuan egingo da: IBAN kodea ES18 2095 0611 0510 9095 3794, «baldintzapekotasuna» dela adieraziz.

Aipatutako itzulketa egiten ez den bitartean, interesdunari ordaindu beharreko ordainketa oro kendu ahal izango dio Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzaileak, kopuru berean.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean ebazpen hau.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko martxoaren 2a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

IKERNE ZULUAGA ZAMALLOA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala