Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

62. zk., 2016ko apirilaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OSASUN SAILA
1406

IRAGARKIA, Haurren Hortzak Zaintzeko Programaren zerbitzuak emateko pertsona fisiko eta juridikoak kontratatzeko lizitazioari buruzkoa. Kontratatuek Bizkaiko Lurralde Historikoan izan behar dute kontsultategia.

1.– Erakunde esleitzailea:

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Osasun Saileko Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza.

Espediente honetan jardungo duen kontratazio-mahaiaren osaera Ogasun eta Finantzetako sailburuaren eta Osasuneko sailburuaren 2014ko martxoaren 17ko Aginduaren 1.2.B) artikuluan zehazten da. Agindu horren bidez, Osasun Saileko Kontratazio Mahaia sortzen da (2014ko apirilaren 7ko EHAA, 67. zk.).

c) Agiriak eta argibideak:

1) Bulegoa: Osasun Saileko Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza.

2) Helbidea: Recalde zumarkalea, 39 A.

3) Herria eta posta-kodea: 48008 Bilbao.

4) Telefonoa: 94 403 17 52 (lege- eta administrazio-kontsultak) Kontsulta teknikoak: 94 403 17 10.

5) Telefaxa: 94 403 17 51.

6) Posta elektronikoa: Bizkaia-kontratazioa@euskadi.eus

7) Kontratugilearen profilaren interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.net.

8) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2016-04-22.

d) Espediente-zenbakia: 24/2016-GSP.

2.– Kontratuaren xedea: Pertsona fisiko eta juridikoak kontratatzea Haurren Hortzak Zaintzeko Programaren zerbitzuak emateko. Kontratatuek Bizkaiko Lurralde Historikoan izan behar dute kontsultategia.

a) Kontratu-mota: zerbitzu publikoak kudeatzeko kontratua, osasun-itunaren modalitatea.

b) Deskribapena: Haurren Hortzak Zaintzeko Programaren zerbitzuak ematea, bereziki urteko hortz-azterketa eta prebentzio- edo kontserbazio-tratamendua. Zerbitzuaren hartzaileak Bizkaiko Lurralde Historikoko haurrak izango dira, honako adin-tarte hau dutenak: 7 urte betetzen dituzten urteko urtarrilaren 1etik 15 urte betetzen dituzten urteko abenduaren 31ra bitartekoak. Hartara, osasun-sistema publikoaren baliabideak osatuko dira.

c) Loteak: ez.

d) Gauzatzeko/entregatzeko lekua: Bizkaiko Lurralde Historikoa.

e) Gauzatzeko/entregatzeko epea: Kontratazio Organoak kontratua esleitzeko ebazpenean zehazten duen egunetik 2016ko abenduaren 31ra arte.

f) Luzapena onartzea: bai.

g) Esparru-akordioa ezartzea: ez.

h) Eskuratzeko sistema dinamikoa: ez.

i) CPV (nomenklaturaren erreferentzia): 85131000-6.

3.– Izapideak eta prozedura:

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Enkante elektronikoa: ez.

d) Esleipen-irizpideak: Pleguetan adierazitako betekizun guztiak epe eta forma egokian betetzen dituzten lizitatzaile guztiak hautatuko dira. Ez da irizpide berezirik zehazten.

4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 13.500.000,00 euro.

5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 2.025.000,00 euro.

6.– Eskatutako bermeak.

Behin-behinekoa: ez.

Behin betikoa (%): ez.

7.– Kontratistaren betebeharrak:

a) Sailkapena (taldea, azpitaldea eta kategoria): ez.

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: ikus administrazio-klausula zehatzen pleguaren karatulako 29.1 puntua.

8.– Eskaintzak aurkeztea:

a) Aurkezteko azken eguna: 2016-04-25eko 14:00ak.

b) Aurkezteko modalitatea: paperean.

c) Aurkezteko lekua:

1) Bulegoa: Osasun Sailaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzaren Erregistroa.

2) Helbidea: Recalde zumarkalea, 39 A.

3) Herria eta posta-kodea: 48008 Bilbao.

4) Helbide elektronikoa: ez.

d) Aldagaiak: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea:

9.1 «B» gutun-azalak irekitzea

a) Deskribapena: Eskaintza ekonomikoa eta formulak aplikatuz automatikoki baloratzen diren irizpideak («B» gutun-azala):

b) Helbidea: Recalde zumarkalea, 39 A.

c) Herria eta posta-kodea: 48008 Bilbao.

d) Eguna eta ordua: 2016-05-12ko 10:00ak.

10.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera: ez

Bilbao, 2016ko martxoaren 2a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

JOSU ZUBIA ARRATIBEL.


Azterketa dokumentala