Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

62. zk., 2016ko apirilaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1403

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 99/2014 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Getxoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegian bideratu da ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 99/2014 prozedura, Ana Ruth Segura Muñozek eskatuta, auzi-ihesean den John Eduar Valencia Sanchezen aurka. Prozedura horren gainean epaia eman da, eta honela dio:

EPAITZA

Baiesten dut Martínez de Pancorbo Sánchez prokuradoreak Ana Ruth Segura Muñozen izenean eta ordezkaritzan aurkeztutako demanda, auzi ihesean den John Eduar Valencia Sánchezen aurka. Fiskaltzak esku hartu du. Horrenbestez, neurri hauek hartzen ditut:

A) Guraso biei ematen zaie XXXXX eta YYYYY adingabeen gaineko guraso-ahala, baina Ana Ruth Segura Muñoz amak baizik ez du erabiliko ahal hori. Horrek esan nahi du Ana Ruth Segura Muñozek erabakiko duela haien alabei eragiten dieten gaietan, adibidez: adingabeen bizilekuari edo eskola-eremuari dagokiena, edo osasun-arloari eta ospakizun erlijiosoei dagokiena; ikastetxea edo hezkuntza-eredua aldatzekoa; interbentzio kirurgikoen eta tratamendu medikoen gaineko erabakiak, gastu bat dakartenak nahiz aseguru batek estaliak direnak; ospakizun erlijiosoetan parte hartzeko edo nola hartu parte erabakitzea. Haien alabei eragiten dion guztiaren berri emango diete hirugarrenek guraso biei. Zehazki, guraso biek dute eskubidea informazio akademikoari eta ebaluazio-txostenei buruzko informazio oro izateko, eta, halaber, tutoreekin egiten diren bileren bidez edo ikastetxeko orientazio-zerbitzuen bidez informazioa jasotzeko. Halaber, alabei buruzko informazio medikoa jasotzeko eskubidea dute. Bereziki, Segura andreak, Valencia jaunaren esku-hartze edo adostasunik izan beharrik gabe, gauzatu ahal izango ditu XXXXX eta YYYYY adingabeen pasaportea emateari buruzko kudeaketa guztiak eta nazionalitate espainiarra eskuratzeko eta Espainiatik ateratzeko izapideak.

B) Adingabearen zaintza eta jagoletza haren ama Ana Ruth Segura Muñozi esleitzen zaizkio.

C) Une honetan, ez da jartzen aitaren aldeko bisita-erregimenik.

D) Valencia jaunak 200 euro jarriko du hilean alaba adingabe bakoitzaren mantenu-gastuetarako (orotara, 400 euro hilero), eta diru hori hilaren lehenengo bost egunetan sartuko du Segura andreak adierazitako kontuan. Diru-zenbateko hori urtero eguneratuko da KPIak izandako aldaketen arabera, 2017ko martxoaren 1etik aurrera. Aparteko gastuak –medikoak, kirurgikoak, behar diren bidaiak, eskolaz kanpoko jarduera adostuak eta, oro har, etxebizitzaren, elikagaien, jantzien eta hezkuntzaren beharrizanak gainditzen dituztenak aitak eta amak ordainduko dituzte, erdibana, eta, horretarako, aurretik, jagoletza duen gurasoak aurrekontua edo faktura aurkeztu beharko dio beste gurasoari.

E) Ez da kosturik ezartzen.

Jakinaraz bekie alderdiei eta Fiskaltzari.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegiari aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, egin ezean, ez da errekurtsoa izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan (4767 0000 39 0099 04 14 15). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena.– Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile magistratuak berak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judiziala naizenez, guzti horren fede ematen dut Getxon, bi mila eta hamaseiko otsailaren hogeita lauan.

John Eduar Valencia Sanchez demandatuari behar bezala jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Getxon (Bizkaia), bi mila eta hamaseiko otsailaren hogeita bostean.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala