Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

62. zk., 2016ko apirilaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1400

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 32/2015 prozeduraren ondoriozkoa.

Nik, Sergio Piñan Suarezek, Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik, hau:

Honako hau jakinarazten dut: epaitegi honetan, 32/2015-B dibortzio-prozedura bideratu da, zeinaren autoetan ebazpena eman baita; interesdunak eskuragarri du ebazpenaren kopia bulego judizial honetan.

Oscar San Juan Llaneza demandatuari jakinarazpena egiteko balio dezan, ez baitu helbide ezagunik, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin, ematen eta sinatzen dut idazki hau, ale bitan; demandatuari aditzera ematen zaio, halaber, ezen, aipatu ebazpenaren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezakeela hogei eguneko epean.

Bilbao (Bizkaia), 2016ko otsailaren 23a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala