Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

60. zk., 2016ko martxoaren 31, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1346

AGINDUA, 2016ko martxoaren 7koa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena, Berjantzi, S. COOP. kooperatiba-sozietatea onura publikokoa dela deklaratzeko dena.

AURREKARIAK

1.– 2015eko martxoaren 6an, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailean, BERJANTZI, S. COOP. sozietatea onura publikokoa dela deklaratzeko eskaera sartu zen, Patxi Euken Ibáñez Diez jaunak sinatuta, kooperatiba horretako administratzaile bakarra den aldetik. Eskaera hori egitean, adierazi dute otsailaren 2ko 64/1999 Dekretuan adierazitako arauzko betekizunak betetzen dituztela.

2.– 2015eko abuztuaren 12an, iragarkia argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 64/1999 Dekretuaren 9. artikuluko 3. paragrafoa betez, eta jendaurreko informazio-erakustaldia ireki zen, interesdunek espedientea aztertu ahal izateko eta egokitzat jotzen dituzten alegazioak egiteko hogei eguneko epean. Epe hori igaro ostean, ez da alegaziorik aurkeztu.

3.– 2016ko otsailaren 19an, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailean, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Laneratzea Aktibatzeko Zuzendaritzak eginiko txostena sartu zen, 64/1999 Dekretuaren 7. eta 9. artikuluak betez.

Aurreko egintzei honako hauek aplikatzen zaizkio:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1.– Euskadiko Kooperatibei buruzko ekainaren 24ko 4/1993 Legeak 137.2 artikuluan dioenez, Euskadiren onuraren sustapenari laguntzen dioten kooperatibak herri-onurakotzat joko ditu Eusko Jaurlaritzak, erregelamenduz ezarritako prozedura, araubide eta eskakizunen arabera.

2.– Artikulu hori garatuz, otsailaren 2ko 64/1999 Dekretua onartu zen, onura publikoko kooperatiba-sozietateei dagozkien prozedura eta betekizunen erregelamendua onartu zuena.

3.– Onura publikokoa dela deklaratzeko 64/1999 Dekretuaren 7. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako izapideak bete dira.

4.– Onura publikokoa dela deklaratzeko 64/1999 Dekretuaren 5. artikuluan ezarritako betekizunak erakundeak zuzen betetzen dituela egiaztatu da.

5.– Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak dauka eskumena kooperatiba-sozietate bat onura publikokoa dela deklaratzeko, hala xedatuta dagoelako 64/1999 Dekretuaren 11. artikuluan, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 191/2013 Dekretuaren 4.1.a) artikuluarekin lotuta.

Hori guztia dela eta, aipatutako arauak eta orokorrean ezartzekoak diren gainontzekoak ikusita, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Berjantzi, S. COOP. kooperatiba-sozietatea onura publikokoa dela deklaratzen da.

Bigarrena.– Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari. Haren kontra, aukerako berraztertze-errekurtsoa jar dakioke egintza hau eman duen organoari; horretarako epea hilabetekoa izango da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 116. eta 117. artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1.a) eta 46.1 artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko martxoaren 7a

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua,

ANGEL TARSICIO TOÑA GÜENAGA.


Azterketa dokumentala