Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

57. zk., 2016ko martxoaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
1286

IRAGARKIA, Ogasun eta Finantza Saileko Zerbitzu zuzendariarena, zeinaren bidez Eusko Jaurlaritzaren ibilgailuen atalean 15 urtetik gorako antzinatasuna edo 275.000 km-tik gora duten ibilgailuak berritzea helburutzat duen kontratuaren lizitazioaren deialdia egiten baita.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Ogasun eta Finantza Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen Saila: Baliabide Orokorren Zuzendaritzako Kontratazio Mahaia.

c) Espedientearen zenbakia: KM/2016/031.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: hornidura.

b) Xedearen deskribapena: ibilgailuak berritzea.

c) Loteen araberako banaketa eta kopurua: bai, lau.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: 190.909,00 euro, BEZik gabe (231.000 euro, BEZa barne).

5.– Behin-behineko bermea: ez dagokio.

6.– Dokumentazioa eta informazioa lortzea: Baliabide Orokorren Zuzendaritza. Kontratazio Mahaia. Donostia kalea 1 (Lakua). M eraikina, 3. solairua.

7.– Kontratistaren betekizun espezifikoak.

a) Sailkapena: ez.

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimenarekin eta gaitasun tekniko eta profesionalarekin lotutako betekizunak: administrazio-klausula zehatzen agiriaren karatulan eskatutakoak.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2016ko apirilaren 11ko 13:00ak arte.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: administrazio-klausula zehatzen agirian eskatutakoa.

c) Aurkezteko tokia: ikus 1.a) puntua.

d) Lizitatzaileak eskaintzari derrigorrez eutsi beharko dion epea: 2 hilabete, proposamen ekonomikoak zabaltzen direnetik.

e) Aldaerak onartzea: ez.

9.– Eskaintzak balioesteko irizpideak, administrazio-klausula zehatzen agiriaren karatulan xedatutakoari jarraikiz.

a) Formuletan oinarritutako irizpideak:

– Prezioa: 75 puntu.

– Motorraren potentzia: 12 puntu.

– Bermea: 8 puntu.

– Ekipamendu gehigarria: 5 puntu.

b) Balio-judizioan oinarritutako irizpideak: ez.

10.– Eskaintzak irekitzea.

Modu automatikoan balioestekoak diren irizpideak irekitzea: Entitatea: Kontratazio Mahaia. Baliabide Orokorren Zuzendaritza. Donostia kalea (Lakua). Vitoria-Gasteiz. Eguna: 2016ko apirilaren 18ko 12:00etan.

11.– Beste argibide batzuk.

12.– Iragarkien gastuak: esleipendunaren kontura.

13.– Kasuak kasu, deialdiari buruzko informazioak biltzen dituen edo pleguak bertan lortzeko baliagarria den atari informatikoa edo web-orria: http://www.contratacion.euskadi.net

Vitoria-Gasteiz, 2016ko martxoaren 15a.

Zerbitzu zuzendaria,

ANE URKIOLA ALUSTIZA.


Azterketa dokumentala