Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

57. zk., 2016ko martxoaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
SEGURTASUN SAILA
1285

HUTSEN ZUZENKETA, honako Akordio honena: «Academia Vasca de Policía y Emergencias / Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia Erakunde Autonomoko Zuzendaritza Nagusiaren eta Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea / Instituto de Alfabetización y Reeuskaldunización de Adultos-eko Zuzendaritza Nagusiaren artekoa, Ertzaintzako XXV. Promozioko ikasleei euskara eskolak emateko eta lehen eta bigarren hizkuntza-eskakizunetan Hizkuntza Gaikuntzako Ikastaroak egiteko kudeaketa materialaren gomendioari buruzkoa».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Aipatutakoen moduko hutsak atzeman dira 2015eko azaroaren 16ko Akordio horretan (2015eko abenduaren 2ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariko 230. zenbakian). Horrenbestez, dagokion zuzenketa egin behar da:

2015/5148 (2/3) orrialdean, bigarren klausularen a) atalean, gaztelaniazko bertsioan,

honela dio:

«La impartición de Cursos de Capacitación Lingüística en el primer y en el segundo perfil lingüístico de la Ertzaintza, en los centros de Arkaute, Erandio y/u Oiartzun, o, en su caso en euskaltegi homologado, a los alumnos y alumnas...»

Honela esan behar du:

«La impartición de Cursos de Capacitación Lingüística en el primer y en el segundo perfil lingüístico de la Ertzaintza, en los centros de Arkaute, Erandio y/u Oiartzun, a los alumnos y alumnas...».

Halaber, bigarren klausularen b) atalean, orrialde berdinean,

honako hau dio:

«Ikastaroan parte hartzen duten ikasleen aprobetxamendu mailaren ebaluazioa eta asistentzia».

Honela esan behar du:

«Ikastaro ezberdinetan parte hartzen duten ikasleen aprobetxamendu mailaren ebaluazioa eta asistentzia».

2015/5148 (3/3) orrialdean, gaztelaniazko bertsioan, eta 2015/5148 (3/2) euskarazko bertsioan, zazpigarren klausulan,

honela dio:

«Academia Vasca de Policía y Emergencias / Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak Hizkuntza Gaikuntzarako ikastaroen kudeaketarako beharrezkoak diren ikasleei buruzko datu pertsonalak HABEri lagako dizkio ...».

Honakoa esan behar du:

«Academia Vasca de Policía y Emergencias / Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak ikastaroen kudeaketarako beharrezkoak diren ikasleei buruzko datu pertsonalak HABEri lagako dizkio ...»


Azterketa dokumentala