Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

57. zk., 2016ko martxoaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1275

144/2015 EBAZPENA, abenduaren 22koa, Emergentzietako zuzendari gerentearena, zeinaren bidez Miren Idoia Revilla Uzkiza andrea Bizkaiko Emergentzietako zerbitzuburu izendatzen baita denboraldi baterako -lau urterako, eta epea luza daiteke-, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Emergentzien erakundean.

Emergentzietako zuzendari gerentearen 93/2015 Ebazpenaren bidez Bizkaiko Emergentzietako zerbitzuburuaren lanpostua betetzeko lehiaketa-sistemaren deialdi publikoa argitaratu zen.

Aurkeztutako eskaeren balorazioa egin du epaimahai kalifikatzaileak, bai eta izendapen-proposamena ere, eta Miren Idoia Revilla Uzkiza andreak dituen ezagutza akademikoa eta profesionala kontuan hartuta, hura izendatzen du Bizkaiko Emergentzietako zerbitzuburuaren lanposturako Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Emergentzien erakundean.

Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 1997ko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau orokorrean, Osakidetzako lanpostu funtzionalak arautzen dituen 2005eko uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta 1997ko azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezarritakoaren arabera, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.- Miren Idoia Revilla Uzkiza andrea aldi baterako izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Emergentzien erakundeko Bizkaiko Emergentzietako zerbitzuburu.

Bigarrena.- Izendapen hori aldi baterako izango da, lau urterako, eta luzatzeko aukera izango da, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 1997ko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau orokorrean ezarritakoaren arabera. 2016ko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean.

Hirugarrena.- Izendatuak kargua utziko du izendapenaren epea iraungita, ez bada luzatzeko baldintzak betetzen direla, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 1997ko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikulu horretan ezarritakoaren arabera.

Laugarrena.- Halaber, indarrean dagoen izendapenaren epea amaitu baino lehen kendu ahal izango da, aurrez kontrako espedientea irekita eta 1997ko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 6. atalean ezarritako lekualdaketa-arrazoien arabera.

Bosgarrena.- Jakinarazi ebazpen hau interesdunari eta Pertsonaleko Departamentuari.

Seigarrena.- Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen honi dagokion iragarkia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bilbao, 2015eko abenduaren 22a.

Emergentzietako zuzendari gerentea,

JOSE M.ª UNANUE MUNDUATE.


Azterketa dokumentala