Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

55. zk., 2016ko martxoaren 21a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
1236

IRAGARKIA, honako helburu hau duen administrazio-kontratua formalizatu dela jakinarazteko dena: atzerriko matrikula izan eta egoitza Espainiatik kanpo duten titular eta gidariei jarritako zehapenak atzerrian jakinarazi eta kobratzeko zerbitzua (Espedientea: T-008/13).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Segurtasun Saileko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: T-008/16.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu-mota: zerbitzuak.

b) Xedea: iragarki honen idazpuruan agertzen dena.

c) Loteak: ez.

3.– Izapideak eta prozedura.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 200.000 euro (165.289,26 euro gehi 34.710,74 euro, BEZari dagozkionak).

5.– Esleipena.

a) Esleipen-eguna: 2015eko abenduaren 29a.

b) Formalizazio-eguna: 2016ko urtarrilaren 21a.

c) Kontratista: Nivi Gestiones España, S.L.

d) Nazionalitatea: espainiarra.

e) Esleipenaren zenbatekoa: administrazioak esleipenaren prezioa baino ez du ordaindu beharko, hau da, eskaintza ekonomikoaren unitate-prezioak, prezio hau oinarri hartuta: % 28, BEZik gabe, biltzen diren zehapen guztien oinarrian, eskainitako gehieneko zenbatekoan.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko martxoaren 14a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

JUAN MANUEL URRETABIZKAIA QUINTANA.


Azterketa dokumentala