Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

55. zk., 2016ko martxoaren 21a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 5 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1234

EDIKTUA, segidako traktuari berriro ekitearen gaineko 101/2015 jabari-espedientearen ondoriozkoa.

Nik, Irungo (Gipuzkoa) Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegiko epailea naizen aldetik, hau jakinarazten dut:

Epaitegi honetan, segidako traktuari berriro ekiteko 101/2015 jabari-espedientea bideratu da Trifinio SLk eskatuta; jabari-espedientearen helburua da finka hauek immatrikulatzea:

Hondarribiko 6942. zenbakiko erregistro-finkaren 1/16 zatia dela kausa ekin nahi zaio berriro segidako traktuari berriro ekitea. Finka hori Pisa SAren izenean erregistratuta dago; baina akats bat dago Hermenegildo Rodriguez Pérezen eta haren emazte Maria Encarnación Ibáñez de Jorgeren izenean egiletsitako erosketa-eskrituran (une horretan eten da segidako traktua Jabetza Erregistroan). Hain zuzen ere, horien oinordekoei erosi zien Trifinio SLk aipatutako 6942 finka hori (6960 eta 6033 finkez gain, aipatutako proportzioetan). Beraz, orain, finka horren segidako traktuari berrio ekiteko eskatzen da, Fernando Fernández Medinaren aurrean (Madrilgo notarioa) 2007ko urriaren 17an egiletsitako salerosketa-eskrituraren bidez (protokolo-zenbakia: 1611).

Honen bidez, eta 2015-12-10eko probidentzian eta 2016-02-25eko ordenazio-eginbidearen bidez erabakitakoaren arabera, dei egiten zaie hauei: Aurora Medrano Laguna, Eduardo Sánchez Cortés de Alguacil Carrasco, Juan José Arana Oroquieta, María Teresa Salas Cortijoren jaraunsleak, eta Pisa SA; ediktu hau argitaratu eta 10 eguneko epean, espedientean agertzeko aukera izan dezaten eta beren eskubideen alde egokitzat jotzen dutena alega dezaten.

Irun (Gipuzkoa), 2016ko abenduaren 15a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala