Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

55. zk., 2016ko martxoaren 21a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DURANGOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1232

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 105/2015 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Durangoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko Epaitegia.

Judizioa: 105/2015 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Maria Carmen Beranoagirre Oregi.

Abokatua: Alberto Sainz De Aja Muro.

Prokuradorea: Javier Sanz Velasco.

Demandatua: Arintorre, S.L.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan,19/2016 epaia eman da 2016-02-04an. Hona hemen epaitza:

Baiesten dut Sanz prokuradoreak, M.ª Carmen Beranoagirre Oregiren ordezkaritzan, aurkeztutako demanda, Arintorre SLren aurkakoa (auzi-ihesean); horrenbestez, kondenatzen dut demandatua auzi-jartzaileari ordaintzera 947 euro, gehi legezko interesak, ebazpen honen zuzenbide-oinarrietatik zazpigarrenean xedatutakoarekin bat; eta prozesuaren kostuak ere ordaindu behar ditu.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik jarri.

Batu bekio idazki hau epaitegi honetako Epaien eta Behin betiko Auto Zibilen Erregistro Liburuari, eta eman bedi testigantza, dagokien autoei batu behar zaiena.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Arintorre SL demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, eta epaitegiko iragarki-oholean jartzea.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Durango (Bizkaia), 2016ko otsailaren 4a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala