Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

55. zk., 2016ko martxoaren 21a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BERGARAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1227

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzio bati buruz bideratutako 264/2015 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Bergarako (Gipuzkoa) Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegian, adostasunik gabeko dibortzio bati buruz bideratu den 264/2015 prozeduran, epaia eman da. Prozedura hori Daniela Germosen de Azak eskatuta hasi da, Radelkis Cruz Cruzen aurka. Honako hauek dira epai horren idazpurua eta epaitza:

18/2016 EPAIA

Epailea: Maria Angela Rodriguez-Monsalve Navarro.

Lekua: Bergara (Gipuzkoa).

Eguna: bi mila eta hamaseiko otsailaren hemezortzia.

Alderdi demandatzailea: Daniela Germosen de Aza.

Abokatua: Milagros Larrañaga Ranero.

Prokuradorea: Nerea Ariño Delgado.

Alderdi demandatua: Radelkis Cruz Cruz.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioko gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.

EPAITZA

Demanda osorik baiesten dut, eta Daniela Germosen de Azak eta Radelkis Cruz Cruzek osatutako ezkontza desegintzat jotzen dut, –dibortzioa dela eta–; honek dakartzan legezko ondorio guztietarako.

Erabakitzen dut neurri hauek hartzea:

– Guraso biak baliatuko dira guraso-ahalaz.

– Daniela Germosen de Azak izango ditu XXXXXren zaintza eta jagoletza.

– Demandatuak zer-nolako egoera ekonomikoa duen ez dakigunez, adingabearentzako gutxieneko 50 euroko mantenu-pentsio bat ezartzen dut; demandatuak ordaindu beharko du, hilez hil, hilaren lehen 5 egunetan, amak adierazitako kontu korrontean, eta KPIaren arabera eguneratuko da.

– Bisita-araubideari dagokionez, eten egingo da, umea adinez nagusi izan arte, edo aita azaldu arte. Hala bada, honela jokatuko da:

1.– Ez da egongo astean zeharreko bisitarik.

2.– Asteburuetan, umearekin egongo da aita, bi asteburutik behin, ostiraleko 20:00etatik eta igandeko 20:00etara; orduantxe itzuli beharko du umeak amaren etxera.

3.– Oporrak:

– Aste Santuan, umearekin egon daiteke aita, Aste Santuko oporraldiaren erdia, txandakatuta. Aste Santuko oporrak bi alditan banatuko dira. Lehenengo aldia, oporrak hasten diren egunaren 18:30etik Pazko-bigarrenaren 20:00etara; bigarren aldia, Pazko-bigarrenaren 20:00etatik hurrengo igandearen 20:00etara. Umea amaren etxetik hartu eta bertan utziko da; urte bikoitietan, aitarekin egongo da lehen aldian, eta amarekin urte bakoitietan.

– Gabonetan, umearekin egon daiteke aita, Gabonetako oporraldiaren erdia, txandakatuta, urte bikoitietan lehen aldian, eta urte bakoitietan bigarren aldian. Oportzat hartuko da abenduaren 23tik urtarrilaren 6ra; beraz, gurasoetako bat umearekin egon daiteke abenduaren 23ko 18:30etik abenduaren 30eko 12:00ak arte; eta beste gurasoarengana joango da, eta berarekin egongo da urtarrilaren 6ko 18:30ak arte.

– Udako oporrak: umea aitarekin egongo da urte bikoitietako uztail-abuztuetako lehen bi hamabostaldietan; beraz, amarrekin egongo da uztail-abuztuetako bigarren bi hamabostaldietan; eta urte bakoitietan alderantziz. Adingabea jasoko du aitak amaren etxetik, 1ean edo 16an, dagokionaren arabera, 10:00etan; eta ekarriko du 15ean edo 31n, dagokionaren arabera, 20:00etan.

Gurasoek umearekiko komunikazioa izan dezakete berarekin ez daudenean, eskubide horretaz abusuz baliatu gabe, hau da, eguneroko zereginetan eta bizimoduan traba egin gabe.

Bestela zehaztu ez den kasuetarako, umea amaren etxean jaso eta utziko da; horretarako, kontuan hartu da funtsean adingabearen interesa eta onura, ez, ordea, gurasoena.

Ez da prozesuko kostuen gaineko erabaki zehatzik hartu behar.

Erregistro Zibilera eraman beharko da ebazpen honen ziurtagiria, ezkontza egin zen lekukora.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2. artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da:. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 1872 0000 33 026415-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta bai doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak ere.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Radelkis Cruz Cruz demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut honako hau, Bergaran (Gipuzkoa), bi mila eta hamaseiko otsailaren hemezortzian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala