Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

55. zk., 2016ko martxoaren 21a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

ARABAKO PROBINTZIA AUZITEGIA
1226

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 646/2015 prozeduraren ondoriozkoa.

Arabako Probintzia Auzitegia. Lehenengo sekzioa.

Errekurtsoa: 646/2015 ezkontzaz kanpoko seme-alabei buruzko neurriak, adostasunik gabeko espedientea.

Errekurtsogilea: Loveth Francis.

Abokatua: Javier Martinez Hernandez.

Prokuradorea: Marta Paul Nuñez.

Erantsia: 192-15 Fiskaltza.

Auzigaia: guraso-ahala.

Errekurtso horretan, epaia eman da 2015-12-28an. Hona hemen epaitza:

«Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian bideratutako 92/2015 zenbakiko prozeduran –erroilu honen jatorria eta ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruzkoa denean–, epaitegi horrek 2015-09-07an emandako Epaiaren aurka, Paúl prokuradoreak ordezkaturik Loveth Francis jaunak aurkeztutako apelazio-errekurtsoari dagokionez, epai ezeztatu egiten dugu partez zentzu honetan: guraso-ahala esklusiboki baliatzea amari esleitzen diogu, eta ahal hori baliatzea kendu egiten zaio aitari; eta gainontzekoa berretsi egiten dugu; guztia ere, gora jotzen horren kostuen gaineko berariazko erabakirik hartu gabe».

Leon Herve Nzie demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko otsailaren 15a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala