Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

54. zk., 2016ko martxoaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1216

EDIKTUA, delitu arinei buruzko 891/2015 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Oihana Fano Dominguez andreak, Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko Justizia Administrazioaren letradua naizen honek,

Fede ematen dut:

Delitu arinei buruzko 891/2015 judizioan epaia eman du epaitegi honetako epaile Alfonso Alvarez-Buylla Naharro jaunak 2015-08-12an.

Koleva Gergina Ginkoba (AIZ: 6456886650) eta Georgieva Totka Ivanova (AIZ: 645085110) non dauden ez dakigunez, ediktu honen bidez epaia jakinarazten zaie. Ebazpen horren aurka, demandatuek apelazio-errekurtsoa aurkeztu ahalko dute epaitegi honetan, Bizkaiko Probintzia Entzutegiari zuzenduta, bost eguneko epean.

Ebazpenaren testu osoa epaitegi honetako bulegoan eskura dezake demandatuak.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, ematen dut ediktu hau, Getxon (Bizkaia), bi mila eta hamaseiko otsailaren hamaseian.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala