Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

54. zk., 2016ko martxoaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
1215

EBAZPENA, 2016ko martxoaren 10ekoa, Langileak Kudeatzeko zuzendariarena; honen bidez, 2016-2017 ikasturtean ordezkogaiak kudeatzeko prozesuan -baita urtean zehar deitzen den edozein hautatze-prozesutan ere- alfabeto-hurrenkera zehaztuko duen letra zozketatuko dela iragartzen da.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko abuztuaren 27ko Aginduaren bitartez, onartu zen Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko herri-ikastetxeetan egon daitezkeen aldi baterako irakasle-beharrak estaltzeko hautagaien zerrenda kudeatzeko araudia. Agindu horrek ezartzen duenez, berdinketa kasuak konpontzeko irizpidea abizenen eta izenen araberako hurrenkera alfabetikoa izango da, eta urteroko zozketa baten bidez ebatziko da zein letratatik hasi.

Halaber, letra horrek zehaztuko du zein hurrenkeraren arabera aukeratuko duten lanpostua ordezkogaiek, hau da, zozketa horretan ateratzen den letrak zehaztuko du nor izango den lehen ordezkogaia ikasturtean zehar deitu daitekeen edozein hautatze-prozesutan.

Horregatik guztiagatik, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.- Jakitera ematea 2016ko martxoaren 23an, 10:00etan, zozketa bat egingo dela Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz). Zozketaren helburua da zehaztea zein letra erabiliko den irizpide moduan berdinketa-kasuetan 2016-2017 ikasturtean. Izan ere, letra horrek zehaztuko du nork zer hurrenkera izango duen ordezkogaien zerrendan. Era berean, zozketaren emaitzak zehaztuko du zer hurrenkeratan parte hartuko duten izangaiek ikasturtean egiten den beste edozein hautaketa-prozesutan. Horrela, bada, zozketa horretan ateratzen den letrak zehaztuko du nor izango den lehenengoa, abizenen eta izenaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko martxoaren 10a.

Langileriaren Kudeaketako zuzendaria,

KONRADO MUGERTZA URKIDI.


Azterketa dokumentala