Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

54. zk., 2016ko martxoaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
1214

EBAZPENA, 2016ko otsailaren 26koa, Hezkuntzako sailburuordearena. Honen bidez 2015-2016ko ikasturterako diru-laguntzak ematen zaizkie zero eta hiru urte bitarteko haurrentzako eskolen titularrak diren tokiko korporazioei.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko abenduaren 2ko Aginduak egindako deialdian ezarritakoari jarraituz, izapidetu diren espedienteak aztertu ondoren, eta ebaluazio-batzordeak otsailaren 15eko bileran egindako proposamena aurkeztuta, honako hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– 1.– Haur-eskolen titularrak diren udalei ematea I. eranskinean jasotako diru-laguntzak, zero eta hiru urte bitarteko haurrentzako udal eskolak mantentzeko kostuak finantzatzeko. Diru-laguntza bi epetan ordainduko da. Lehen ordainketa, % 30ekoa, 2015eko abenduaren 2ko Aginduko 14. artikuluan aipatzen den hitzarmena izenpetu ondoren ordainduko da. Bigarren ordainketa, % 70ekoa, diru-laguntzaren onuradunak 2015-2016ko ikasturteko gastu eta sarreren egiaztagiriak, udalaren idazkariak edo kontu-hartzaileak ziurtatuak, aurkeztu ostean ordainduko da.

2.– II. eranskinean zehaztutako udala bazter uztea, aipatutako zioarengatik.

3.– Ebazpen honen I. eranskinean aipatutako udalei honako hau jakinaraztea: ebazpena indarrean jartzen den egunetik hilabeteko epearen barruan izenpetuko dituztela hitzarmenak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak eta udal horiek. Izan ere, hitzarmenak zero eta hiru urte bitarteko haurrentzako udal eskolak finkatzeko izango dira.

2. artikulua.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Ikerketa sailburuari. Horretarako epea hilabetekoa izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko otsailaren 26a.

Hezkuntzako sailburuordea,

MIREN ARANTZA AURREKOETXEA BILBAO.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala