Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

54. zk., 2016ko martxoaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
1213

EBAZPENA, 2015eko abenduaren 30ekoa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, 2015. urtean kulturaren zenbait arlotan jaialdi, ziklo, lehiaketa, sariketa eta kultura-ekintza bereziak antolatzeko diru-laguntzen berri ematen duena.

AURREKARIAK

1.– 2015eko urriaren 23an argitaratu zen 202 zenbakidun EHAAn 2015eko urriaren 13ko Agindua, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, 2015. urtean kultura-arloko jaialdi, ziklo, lehiaketa, sariketa eta kultura-ekintza bereziak antolatzeko diru-laguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egiten duena.

2.– 2015eko urriaren 13ko Aginduaren 14.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da onuradunen zerrenda, diru-laguntzen zenbatekoa eta finantzatutako proiektua jasota, jende orok jakin dezan.

Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko urriaren 13ko Aginduaren babesean, 2015. urtean kulturaren zenbait arlotan jaialdi, ziklo, lehiaketa, sariketa eta kultura-ekintza bereziak antolatzeko emandako diru-laguntzak eta horien onuradunak argitara ematea. Zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin agintzea, jende orok izan dezan horren berri.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko abenduaren 30a.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala