Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

54. zk., 2016ko martxoaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
1212

AGINDUA, 2016ko martxoaren 15ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, zeinaren bidez ikertzaileentzako mugikortasun-programarako deialdia egiten duen agindua aldatzen baita.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko abenduaren 15eko Aginduak (2015eko abenduaren 21eko EHAA, 242. zk.), zeinaren bidez ikertzaileentzako mugikortasun-programarako deialdia egiten baita, 4. artikuluan, 120.000 euro bideratzen ditu laguntza horiek finantzatzeko. Agindu hori aurretiaz izapidetu da.

Euskal Autonomia Erkidegoko 2016. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 9/2015 Legearen ondorioz, azkenean, kopuru hori handitu egin da, hasierako aurreikuspen harekin alderatuta.

Azaldutakoa dela bide, indarrean den legediak aitortzen dizkidan ahalmenez baliatuz, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Ikertzaileentzako mugikortasun-programarako deialdia egiten duen aginduaren 4. artikulua aldatzea. Artikulu hori honela idatzita geratuko da:

«4. artikulua. – Laguntzen finantzaketa.

Agindu honen bidez araututako laguntzak finantzatzeko 220.000 euro erabiliko dira».

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko martxoaren 15a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala