Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

54. zk., 2016ko martxoaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
1204

EBAZPENA, 2016ko martxoaren 3koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, ehizan jarduteko gaitasuna egiaztatzeko 2016ko otsaileko deialdian azterketa gainditu duten izangaien behin betiko zerrenda onestekoa.

Ehizan jarduteko gaitasuna egiaztatzeko azterketarako 2016ko lehenengo deialdia egin zuen Nekazaritzaren eta Abeltzaintza zuzendariaren 2015eko abenduaren 7ko Ebazpenaren zortzigarren puntuak xedatutakoa betetzeko (2015eko abenduaren 17ko EHAA, 240. zk.), eta epaimahai kalifikatzaileek proposatuta, honako hau.

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Onestea ehizan jarduteko gaitasuna egiaztatzeko 2016ko lehenengo deialdiko azterketa gainditu duten izangaien zerrenda. Lurralde bakoitzeko azterketak epaitu dituzten epaimahaiek osatu dute zerrenda hori.

Bigarrena.– Agintzea zerrenda hori Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru-Aldundietako iragarki-oholetan eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuna Sailaren web-orrian (www.nasdap.ejgv.euskadi.eus) jar dadila.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, interesdunek gorako errekurtsoa jar diezaiokete Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordeari hilabeteko epearen barruan, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko martxoaren 3a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

IKERNE ZULUAGA ZAMALLOA.


Azterketa dokumentala