Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

54. zk., 2016ko martxoaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
1203

EBAZPENA, 2016ko otsailaren 25ekoa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasunaren sailburuaren 2015eko urriaren 21eko Aginduaren babesean emandako laguntzen 2015eko onuradunen zerrenda argitara emateko dena. Agindu horren bidez, ikertzaile eta teknologo gazteak prestatzeko laguntzetarako deialdia egiten da, 2015erako, betiere urriaren 23ko 185/2007 Dekretuaren babesean. Izan ere, dekretu horrek euskal nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreetako zientzia, teknologia eta enpresaren inguruan ikertzaile eta teknologo gazteak prestatzeko laguntzak ezartzen ditu.

Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasunaren sailburuaren 2015eko urriaren 21eko Aginduaren bidez, ikertzaile eta teknologo gazteak prestatzeko laguntzetarako deialdia egin zen, 2015erako, betiere urriaren 23ko 185/2007 Dekretuaren babesean. Izan ere, dekretu horrek euskal nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreetako zientzia, teknologia eta enpresaren inguruan ikertzaile eta teknologo gazteak prestatzeko laguntzak ezartzen ditu.

Deialdiko laguntzak esleitu egin dira, eta ebazpenak onuradunei jakinarazi zaizkie. Hortaz, euskal nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreetako zientzia, teknologia eta enpresaren inguruan ikertzaile eta teknologo gazteak prestatzeko laguntzak ezartzen dituen urriaren 23ko 185/2007 Dekretuaren 13. artikuluko 4. paragrafoan ezarritakoarekin bat etorriz, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen da xedapen horren babesean emandako laguntzen onuradunen zerrenda.

Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Argitara ematea Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasunaren sailburuaren 2015eko urriaren 21eko Aginduaren babesean emandako laguntzen 2015eko onuradunen zerrenda. Agindu horren bidez, ikertzaile eta teknologo gazteak prestatzeko laguntzetarako deialdia egiten da, 2015erako, betiere urriaren 23ko 185/2007 Dekretuaren babesean. Izan ere, dekretu horrek euskal nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreetako zientzia, teknologia eta enpresaren inguruan ikertzaile eta teknologo gazteak prestatzeko laguntzak ezartzen ditu.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko otsailaren 25a.

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,

PELI MANTEROLA ARTETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala